Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 28a

Ekainean beraz

J-B D

Ekainean%20beraz

Errekontruz kanpo, eta denek alde bat aipu dugun gaitz hori ez bada segurik berriz azkartzen, herriko bozen bigarren itzulia eginen da ekainaren 28an. Ez baita goizegi izanen, diote frangok hor gaindi! Egia erran, lanak ukan dituzte eguna ezin hautatuz. Legearen gatik ere etzela berantago egiten ahal, edo bestenaz behar zela udazkena igurikatu eta orduan kasu hortan gertatu herrietan lehen itzulia ere berriz egin. Bost mila herri dira nunbait han berriz bozkatu behar dutenak eta orotarat hunkiak hamasei miliun boz-emaile. Batzuen beldurra bozaldi nahasia izanen dela, jende frango uzkur izanen- eta orobat bozaren emaiterat joaiteko, kanpaina ere ez batere usaian bezalakoa izaiten ahal, bilkura handirik ezin egineta. Edozoin gisetarat ere, auzi korapilatsua ginuen eta hara azkenean nola trenkatua izan den. Horiek hola, bozaren emaiterat maskatuak joan beharko gira, ihaute-besta batetarat joaki bagine bezala. Dena den, lehen itzuli bat aski izan den herrietan, kontseilu berria kargutan jarri da anitz tokitan. Bi hilabeteren berantarekin haatik. Hala nola Iparrraldeko Tourcoing hirian auzapez hautetsia izan den Gérald Darmanin ministroa. Legeak ez du holakorik debekatzen bainan badu 23 urte usaia hartua dela, ez dena batere usaia txarra, ministro den norbait ez denbora berean auzapez izaiteko. Karga pisuegia ditakeela. Bainan Darmanin hori ez bide da karga pisu baten beldur! Salbu hara, joan den irailean Edouard Philippe gobernuburuak aski garbiki hauxe errana zuen: "ministroak agertzen ahalko dira herriko bozetan hautagai, bainan gero auzapez eta ministro ez dituzte bi karguak atxikitzen ahalko". Zer gertatu da beraz? Gobernuburuak, bere lan guzien artetik, ahantzia ote du nola mintzo zen duela zortzi hilabete? Hainbestenarekin, Gérald Darmanin ere mintzatu da biziki polliki erranez bi karguak nahi dituela atxiki bainan ez bi hilabete sari altxatuz. Batto utz omen lezake obra on zerbaiti, beharbada abereen hobeki gerizatzeaz arduratzen den SPA delakoari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/05/28

Larderia gehiago

Hemendik goiti, gobernuaren manuz, larderia gehiago izanen da bide horietan, hutsean kausitu autozain askorentzat. Begietan bereziki, gero eta istripu gehiago badela heiengatik, autoa gidatzen dutenak denbora berean telefono mugikor bati esker solasean ariz. Larderia gehiago ere zalutasun edo abiadura handiegian ibilki bazira, edo sobera edana baduzu. Jestu gutiz segidan kentzen ahalko dauzute permisa hunenbeste denborarentzat. Kasu zonbaitetan urte batentzat berdin.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/05/28

Berri txarrak

J-B D

Ekonomia mailan, ez da hor gaindi espantu handirik. Anitz lantegik kalte handiak jasanak eta aitzina jasaiten ari. Gainerat ez batere ikusten egun hobeak noiz jinen diren. Etxe ttipi asko alde bat zerratzeko heinean ez bada berri hoberik epe labur batean. Bainan etxe handiak ere ez batere hobeki, hala nola Renault autogintzaren sail garrantzitsu hortan. Solasa da Frantzian berean hiru lantegi zerratzen ahal luzkeela, beharbada lau azkenean. Alta, turismoaren saila ere untsa keinka larrian dago. Ondorioz, lan eskasa azkarki emendatzen ahal naski eta horrek berak ekartzen ahal hameka orgatara buruhauste! Konfinatzea ari da halere aitzina arintzen, saltegi frango berriz ideki dira, elizetan ere mezak berri hasiz, gisa hartako baldintzapean haatik. Hondartzetan ere bada berriz mugimendu pollita, lekuaren gainean ez bada ere egoiten ahal. Eta Bretainian bizpahiru herritan hondartzak berriz zerratu dituzte jendea etzelakotz aski xintxo.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/05/27

Talde bat gehiago

Frantses legebiltzarrean baziren orain arte zortzi talde. Deputatu multxo batek muntatu du bederatzigarren bat. 17 lagun izan behar dira bainan berek diotenaz beste zonbait biltzen ahal ondoko egunetan. Gehienak macrontiar izanak eta ezkerraldetik heldu. Ekologiari eta elkartasunari eman nahi diote lehentasuna. Ez omen dira gobernuaren alde eta ez ere kontra. Proposamen parrasta bat badute naski egiteko gizarte sanoago baten menturan. Ageriko zer jalgiko den gisa hortako urratsetarik. Anartean, talde hori hor izanez, macrontiarrek galdu dute legebiltzarrean zuten gehiengo osoa. Boz baten eskasean. 288 deputatu alabainan 289 behar-eta. Ez da makurrik haatik, beharrez hor baitituzte laguntzaile MODEM alderdiko deputatuak. Ximiko bat halere, edo uztar bat nork daki, Macron presidentearentzat.

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016