Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 28a

Nor da aita Antton Egiguren Estatu Batuetako euskal omoniera?

Joseba Etxarri

Nor%20da%20aita%20Antton%20Egiguren%20Estatu%20Batuetako%20euskal%20omoniera?

MERCED, KALIFORNIA. Batzuk

erranen lukete aita Antton mirakulu

bat dela, 2009ko martxoan aita

Martxel Tillous xiberotarra hil zelarik,

inork ez baitzuen pentsatuko

Estatu Batuetako euskal omoniergoak

segida ukanen zuenik. Haatik,

2014ko urte ondar arte Alemaniako

Lovainako Unibertsitatean

irakasle zen apez gipuzkoar honek,

puskak hartu zituen eta Estatu

Batuetara pasatu zen bizitzera,

lehenik Idahoko Boisera eta duela

hilabete batzudanik Kaliforniara,

Fresnoko elizbarrutiko Mercedera,

euskal komunitatea zerbitzatzeko.

Aita Antton Egigurenek 40

urte bete ditu apezgoan hilabete

huntan, eta horrendako deliberatu

dut, zorionak ematearekin batera,

lerro hauek idaztea, beti gogoan

AEBetako euskal apezek lan baliosa

ukan dutela beti zeregin, erran

nahi baita euskal fededunen fede

aldeko beharrak zaintzea, eta hori

guzia ingelesez, baina ardurenean

euskalduneri euskaraz eginik, gure

hizkuntzan zerbitzaturik ardura

EHa gazterik utzi zuten eta egun

zaharturik diren gure herrikideak,

baita heien ondoko belaunaldiak

ere, heiek galdeginik. Fede, hizkuntza

eta euskal kultura aferetan

lokarri eta komunitate-egile, apeza.

Historiaren ildotik, bi hitzez, gogora

ekar dezagun 1911an Boiseko

apezpikuak eusal apez bat

igortzea galdegin ziola Gasteizko

apezpikuari, eta hala heldu zela

AEBetara, euskaldunen omonier,

aita Bernardo Arregi tolosarra,

"euskalduneri heien hizkuntzan

laguntzeko"; eta tarteka, hala

izan zirela Idahon Patxi Aldasoro,

Santos Rekalde eta Juan

Mari Garatea. Eta Kalifornian ber

gisa aita Luro, Chalet, Copentipy,

Sallaberemborde, Cachenaut,

Etcheverry, Elizagaray eta

Tillous. Batere ahantzi gabe aurrekariak,

hala nola 19. mende

ondarretik Oklahomako Sacred

Heart-

eko beneditarrak, Beloketik

joanak, batzuk Hego Kaliforniara,

Montebellora, pasatuak, tartean

aita Charles Espelette aldudarra,

1946an Hego Kalifornian "Southern

California Eskualdun Cluba"

euskal etxea sortzen eragile.

Apez horien egungo segida da

aita Antton. Kurrikulum akademiko

jantzi baten jabe, hamar lengoaia

mintzo ditu euskaratik hasi

eta txineraraino, tartean frantsesa,

ingelesa, espainiera, koreera, italiera,

portugesa, holandera eta

tailandiera. Aipatu genuen aitzineko

batean, munduko zenbait

erresumatan bizi izan dela; orain

abantxu sei urte daramatza AEBetan.

Pandemia heldu delarik, lehenengo

euskal meza bat Bazko

igandez internetez ematen hasi,

eta orain igande guziz segitzen du

ematen, euskaraz eta ingelesez;

eta egunero arrosarioa euskaraz,

guzia internetez, konfinamendua

kari. COVIT-19 tenore huntan euskal

piknikak bertan behera gelditu

direlarik, igande horietan guzietan

ematen du euskal meza online,

tokiko jendeak, eriak eta beharrak

aipaturik; hala eginen du uda

osoan kantzelatu diren piknikekin:

heldu den asteburuan San

Frantziskokoarekin (05/31), gero

Winnemucca (06/14), Homedale

(06/28), Elko (07/05), Chino-

SCBC (07/05)... "normalitate"

puska bat sartu arte; ondoren,

ikusiko, interneteko mezek arrakasta

lortu baitute etxetik sobera

mugitu ezin direnen artean-eta.

Zorionak, aita Antton!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016