Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Koronabirus: fase 2 Erkidegoan eta Nafarroan

Astelehenaz geroz Euskal Erkidegoa eta Nafarroa koronabirusaren kontrako fase 2ra pasa dira, pandemiak gibelerat eginaren ondorioz. Honelakoak izanen dira neurri berriak. Maskarak nahitaez erabili beharko dira kalean ala egoitzetan. Zine, ala antzoki edo 500 lagunez goiti errezebitzen ahal duten aretoetan, ikuslierren %40a bakarrik onartuko dira, urruntasuna errespetatuz. Ostatu ala hoteletan, terrazetan bezala barnekaldean ere, bezeroak errezebitzen ahalko dituzte, jan ala edateko, beti distantziak mantenduz eta tokien erdiak baliatuz. Halaber dendetan maskarak baliatuz bezeroen kopurua neurtua izanen da (%40). Zenbait eskoletan ikasleak sartu dira 25ean bainan zentro bakoitzak bere ahalmenen arabera onartuko ditu ikasleak. Hondartzak irekiak dira mainatzeko edo egoiteko. Elizkizunak eginen dira alkien erdiak baliatuz: ehorzketetan 25 lagun onartuko dira leku hetsietan. Kirol egitea kalean haizu izanen da, 10:00ak eta 12:00ak artean eta 19:00etatik eta 20:00etara, 70 urtez goitiko lagunentzat zaindua izanen da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/05/28

200 milioi maska baino gehiago eginak urtean Euskadin

200 milioi maska baino gehiago eginen dituzte urtean Euskadin, osasun-produktu horren erabilera masiboari aurre egitea helburu. Halaber, Eusko Jaurlaritzak 582.876 euro zuzenduko dio EAEko maska-ekoizpena indartzeari, Zamudioko eta Hernaniko bi enpresek eginen duten inbertsioaren erdia ordaintzeko. Jaurlaritzak bideratuko dituen ia 600.000 euroren xedea da Txinan ekoiztutako osasunmaterialaren mendekotasuna ttipiagoa izan dadila, eta halaber, maskaren erabilpena ohiko bilakatzea.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Zentro bakoitzak erabakiko du eskolak nola berrabiatu, ikuskaritzaren bermearekin

Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, ikastetxe bakoitzak erabakiko du zein ikasle itzuliko diren, nola itzuliko diren, zein klase emateko, eta eskolak “buruz burukoak” izan behar duten ala ez, baina egindako antolaketa administrazioak kontrastatu ondoan eta hezkuntza ikuskaritzaren bermea izanda. Sailburuak erran duenez, “malgutasuna” dago ikastetxe bakoitzak bere erabakia hartu ahal izateko, “ikastetxe bakoitza da bere egoera zein den hobekienik ezagutzen duena”. Euskadiko institutuen %20ak, guti gorabehera, ateak ireki ditu. 85.000 ikasle deitu dituzte aurrez aurreko eskoletara, irekitzea erabaki duten ikastetxeetan, Jaurlaritzak erabakia hartzeko aukera ikastetxeetako zuzendaritzen esku utzi ondoan.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Hondartzetako jende kopurua kontrolatzeko kamerak Donostiako kontxan

Hondartzetako%20jende%20kopurua%20kontrolatzeko%20kamerak%20Donostiako%20kontxan
Uda honetan, kamera batzuek automatikoki kontrolatuko dute Donostiako hondartzetako jende kopurua. COVID-19arengatik ezarritako segurtasun tartea atxikitzeko, ezinbestekoa izanen da hondartzen edukiera mugatu eta dagoen jende kopurua kontrolatzea. Gipuzkoako hiriburuan, Azti teknologia zentroak jarri kamera batzuen bidez eginen dute lan hori. Igeldo eta Ulia mendietatik zainduko dute Donostiako hondartzen betetze maila.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Atzerritar jatorriko herritarrek, hartzen dutena baino gehiago ematen diote ekonomiari

Ikuspegik egin azterlan baten arabera, atzerritar jatorriko Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek administrazio publikotik ukan zutena baino 810 milioi euro gehiago eman zizkioten kontsumo bezala Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekonomiari. Administrazio publikoek laguntzetarako baliatutako diru kopurua (714.912.000€) etorkinek euskal ekonomiari egiten dioten ekarpen ekonomikoa (1.525.292.820€) baino murritzagoa da. 2018an atzerritarren kontsumoak sortu zuen dinamismo ekonomikoak 810.380.818 euroko ondorio positiboa izan zuen.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Kale Borroka berpizten?

Patxi Ruiz Nafarroako presoak maiatzaren 11n abiatu zuen gose eta egarri greba Murcia II espetxean. Koronabirusaren krisia kudeatzen ari diren modua salatzeko eta kartzelari batzuk mehatxu egin ziotelako arrazoinarekin. Presoaren sustenguz, manifestaldiak, pintaketak eta erasoak egin dituzte zenbait lagunek, hiri eta alderdi batzuen egoitzetan. Azken egunetan hamahiru batzokitan egin dituzte pintaketak. Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxeko atarian ere aurdiki zuten pintura, eta “hiltzaile” zioten orriak ere utzi zituzten. Bilbon Alde zaharreko herriko tabernan “Sortu errudun” margotu dute gauean, ezker abertzalearen alderdiarekin bat egiten ez duten batzuk. Alderdi guziek salatu dituzte ekintza horiek: EH Bilduk ez du nahi izan ekintza kondenatzen zuen, alderdien arteko oharra izenpetu, EAk aldiz bai. Sortuk "arduraz jokatzeko" eskatu dio Patxi Ruizen inguru politikoari. Patxi Ruiz ETAko lerroetatik botaia izan zen, ETAk armak uzteare...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren Museoa ekainaren lehenean irekiak

Guggenheim Bilbao Museoak eta Bilboko Arte Ederren Museoak ekainaren 1ean ateak irekiko dituzte. Asteko egun guzietan zabalduko dute atea, eta ordutegi osagarriak izanen dituzte. Martxoaren 14an, agintariek museoak hestea erabaki zuten, koronabirusaren hedapena geldiarazteko. Bi museoak asteko egun guzietan irekiko dituzte. Bisitariek museo bat edo biak bisitatzeko aukera izango dute (11:00-19:00).

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Larrazkenean eginen dituzte ikastolen aldeko bestak

Ikastolen Elkarteak data berriak ezarri ditu ikastolen aldeko aurtengo jaietarako. Gipuzkoan, Kilometroak bere data mantenduko du, urriaren 4an, Villabonan eta Zizurkilen. Araba Euskaraz eta Ibilaldia, berriz, egun berean ospatuko dituzte, urriaren 18an, Amurrion eta Elorrion. Egun berean egitekoa zen Nafarroa Oinez ere, baina bertan behera utzi behar izan dute aurtengo besta.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/05/28

Nafarroa: mugak ireki

Nafarroako gobernuak galdatu dio Madrilgoari, Nafarroa eta Iparraldeko muga irekitzea, komertzio ala beste arrazoinentzat, ohartaraziz 50 enpresa, 1200 zuzeneko lanpostu eta bertze 900 bat zalantzan direla, jakinez bezeroen %97 Frantzia aldetik heldu direla.

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016