Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 28a

Alemanak hemen zirelarik

Jakintza elkarteak plazaratu du zonbait asteren berantarekin, konfinatze istorio horiengatik, bere aurtengo lehen aldizkaria. Untsalaz martxo ondarrean atera beharra zena, handik laster, Pazko biharamunean, aurkeztua izaiteko Sarako Biltzarrean. Aldizkari mamitsua, arras gotorra, orotarat 115 orrialde. Hauxe dauka izenburu edo titulu bezala "L'Occupation au Pays basque, 1940-1944". Izen hori gisa batez doi bat tronpakor kausi ditake. Erakusterat eman dezake alabainan hor kondatua dela, laburbilduz bada laburbilduz, lau urte latz heiek nola iragan ziren gure Iparraldean. Egia erran, gai hortaz asko eta asko idazki badira ja agertuak, Jakintza bera ere partaide aldi bat baino gehiago. Aldi huntan, afera hori beste punta batetarik hartu da. Jakintza elkartearen kondu badira ikerleak anitz bermatzen direnak, artxiboak miatuz edo(eta) lekukotasunak bilduz. Ikerle horiek dute aldizkaria moldatu, dotzena bat sail lantuz, gisa hortan berexiz 40eko gerla denborako gertakari andana bat, ez baitezpada garrantzitsuenak, bainan aipagarriak segur, orain arte edo nihun ez aipatuak edo bestenaz biziki guti. Gaixo basurdea- Konparazione, lehen zatian, jauzi batez bagoaz Mendibeko kasko heietarat, eta kondatua zauku hango jendarmerian gauzak nola joan ziren delako lau urte heietan. Hastean, jendarmeak arras Pétain marexalaren aldekoak ziren, beste anitz bezala, arras berea zaukaten 14ko gerlan aitzindari arraroa izana zen gizon hori. Bainan ohartu ziren mereximendu handiak bazituztela alemaneri iharduki nahi ziotenek eta hasi ziren heien laguntzen. Dela mugan iragaiteko errextasunak emanez edo berdin paper faltsuak eginez eta hola. Laguntza isila bainan baliosa. Jendarmek bazakiten ere alemanen lausengatzen. Behin, norbaitek ihiziko arma batekin bi tiro eman zaizkion basurde bati. Eta alemanek tiroak aditu denbora hartan armarik etzelarik haizu etxetan. Jendarme batek bere gain hartu tiroak, bere armarekin ari zela entsegu zerbaiten egiten, otoi barkatzeko. Eta alemanek sinetsi. Juduen kontra- Beste kapitulu batean, kondatua da nolako apailuak izan ziren, 1944ko udaberrian, amerikano eta beste Frantziarat heltzeko, alemanen haizatzeko xedetan hegazkinez eta itsas-untziz, Donibane Lohizunen gaindi. Xede bat etzena gauzatu denen buru, Normandiatik sartzea nahiago ukan baitzuten. Aldizkariak kondatzen du ere nola ingeles hegazkin bat tirokatua izan zen Erromardiko alde hortan. Nola Juduek ederrak pekatu zituzten, beren ontasunak galduz bereziki, deportatzeak hasi baino lehen ere. Nola bestalde Donibanetik ziren Ingalaterrarat joan itsasoz alemaneri iharduki nahi zioten asko eta asko. Nolako ihardukitzaile xintxo eta jarraikia izan zen Edmond Speraber ziburutar medikua. Bezperako ogia- Zati bat guziz aberatsa eta hunkigarria ere dena, nolako bizia zen Donibanen alemanak hor zirelarik. Denak ikaran egon behar. Gestapo delakoa dena larderia. Jateko eta edateko, denak kartan orduan erraiten zen bezala, eta biziki xuhur. Okindegietan, denbora batez, ez egunean eguneko ogia, bainan bezperakoa, jendeak gutiago jan zezan. Beste gauza bat, Alemanek nolako gune bereziak bazituzten muntatuak, presondegi eta lantegi zirenak, lanean baldintza dorpe batzuetan ari behar, batto Hendaian, arbeitskommando delakoa, lehengo hotel batean kokatzen zena.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/05/28

Ausartegiak!

Keinka huntan ere badira hor gaindi harat eta hunat ibilki direnetan ez dutenak hoberena gogoan! Ziburun, gizon bat ibilia da etxez etxe maska saltzen maska bakoitxa bost eurotan. Bainan laster ohartu dira norbait ikusten bazuen iduriz bakarrik bizi zena dena solas pollit eta estakuru entseatzen zela haren etxean sartzerat, deneri beha eta beha. Batzuk lanak ukan dituzte ezin kanporat igorriz. Auzoko norbait deitu behar berdin. Hendaian ere gertatu da gisa hortako zerbait.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/05/28

Donibane Lohizunen

Donibane Lohizunen, bi gizon segitu zaizkio erosketa zonbait eginik bere etxerat heltzen ari zen emazte xahar bati. Eta mintzatu, dena zurikeria, HLM delakoen buruzagitzak igorriak zirela eta heldu ikusterat muntadura guziak untsa zirenez. Biak etxean sartu. Batto alde bat solas eta solas, besteak etxea miatzen zuela. Emaztea oihuka hasi da eta orduan dira iheska joan.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/05/28

Nun dira xakurrak?

Zortzi astez segidan, konfinatze denboran, noiz nahi ikusten ginituen zernahi gizon eta emazte xakur batekin ibilki harat eta hunat. Konfinatzea arintzearekin, mugimendu hori arrunt eztitu da kasik bat-batean. Nun dira orain xakur horiek guziak? Nehork ez ditu gehiago ateratzen?

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/05/28

Belsunce apezpikua eri handien sokorritzaile Marseillan

Belsunce%20apezpikua%20eri%20handien%20sokorritzaile%20Marseillan
Gaurko egunean badugu zernahi buruhauste eta arrangura koronabirus delako horrekin. Bainan lehen ere izan dira gaitzeko izurriteak. Erdi-Aroan ikaragarriko kalteak egin zituen pesteak. Geroztik ere ba segur eta aldi bat baino gehiago. Hala nola duela hiru ehun urte, gaitz horrek berak itsuski zafratu zituen Marseilla eta inguru hartako herri asko. Denbora hartan, lau ehun mila biztanle ziren nunbait han Marseillan eta kasik erdiak hil ziren pestearekin. Izurritea agertu zen beraz 1720ko maiatzean eta iraun zuen bi urte ezbaian. Gaitza ekarria omen Veneziatik etorri itsas-untzi batek. Keinka latz hartan, ikaragarriko bertutea agertu zuen Marseillako apezpikuak, alde bat denen aitzinean ibilki erien sokorritzaile. Gertakari izigarri horren hirugarren mendeburukari, Codex giristino aldizkariak plazaratu du zenbaki berezi bat frango xeheki oroitaraziz gauzak nola iragan ziren eta goretsiz oroz gainetik apezpikuak eraman zuen sail guziz ederra. Lan balios horren...

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016