Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

ARGENTINATIK… LEKUKOTASUNA: Irisarriko Aita Frantxua Lapitz osaba eta iloba

Monika LEGARTO EUSKAL ARGENTINA

ARGENTINATIKa€%20LEKUKOTASUNA:%20Irisarriko%20Aita%20Frantxua%20Lapitz%20osaba%20eta%20iloba

Misiolari Uruguain eta Argentinan Frantxua Esteban LAPITZ Arizkunen sortu zen 1832an. Ama Arizkundarra eta Aita Irisartarra zituen. Bost bat urte Arizkunen egon ondoren familia Irisarrirat itzuli zen bi haurrekin, plazan dagon Artica etxean (orain Apeztegia deitzen dena) hamar bat urte egon eta gero Elizalarrian beren bizia iragan. Beste bost haurride Irisarrin sortu ziren. Haurrik gazteenak bost bat urte zituela ama hil zitzaien. Lapitz, aspaldiko irisartar izena Frantxua Esteban Lapitzen erroak barna daude Irisarrin, alabainan hamazazpigarren mendean jalgitzen baita LAPITZIA etxetik LAPITZ izena. Aitatxi-amatxiak Hariztoia eta Lapitzian etxetiar egon ziren eta Beñat, Frantziskoren aita, Hariztoian sortu zen. Beñatek ez zuen laborantzako saila hartu bainan tratu eta komertsiorakoa. Arizkunerako bidea hartu zuen Erramun anaia lagun. Garai hartan, Irisarriko Basoita deitu auzoko etxe gehienetan Lapitz izeneko norbeit aurki zitekeen. Familia handiak izanez, horietarik anitzek Uruguai eta Argentinako bidea hartu zuten. Aita Frantxua Lapitzek osaba eta iloba frango aurkitu zukeen bere misiolari urratsetan, bai Uruguain baita Argentinan ere, hala nola, Uruguain bere osaba Erramun Lapitz bere familiarekin Solis Chico-n 1836an plantatu zena, bere arreba Maria Mikaela Lapitz de Burucoa, edo Argentinan bere anaia Martin Lapitz, Otto Pattin izenez ezaguna. Aita Lapitzen lehen misiolari urratsak Uruguain Frantxuak apezgoko bidea hautatu zuen, Larresoro eta Baionako seminarioan eramaten zituela ikasketak. 1857an Baionan apeztu zen, Baigorrin bederatzi urtez bikario egon eta Altzain urte pare bat erretor. San Mixel Garicoitzek sortu Aita Betharramiten kongregazionean sartu bezain laster Uruguaira joan zedin eskatu zioten. Alabainan, Betharrameko kongregazioak bere gain hartua zuen Uruguai eta Argentinako misiolaritza. Aita Lapitz lehen “Padre Vasco” edo “Padre bayones” haietarik izan zen. 1868an heldu zen Uruguaira eta Montevideoko portu bazterrean eraiki berria zen El Cerro deitu auzoan omoniergoa onartu zuen. Montevideoko eliza hein bat urrun zelakoz auzo hortatik, eta auzo hortako jendetza euskalduna zenez geroz, El Cerron kapera berri bat eraiki zuen euskaldunen laguntzarekin, “Arantzazuko Andra Maria” izendatzen zutela; Aita Lapitz lehen erretor izendatu zuten. Mezak, sakramendu eta predikuak euskaraz egiten zituen horko euskaldun guziek konprenitzeko gisan eta horrela elizako urratseri segi zitezen. Ikastetxe bat muntatu zuten Montevideon zointan apez euskaldun batzu egon ziren erakasle. Uruguaitik landa Argentinaren aldi Zazpi bat urte Uruguain egon ondoren, Argentinako bidea hartu zuen Rio de la PLata zeharkatuz. Apezpikuak eskaturik, Paraguaiko gerla odoltsua bururatu bezain laster, han gaindi ibili zen bakerako obrak eramanez, baita ere 1896ko urteko lur ikara izigarritik landa, Andeetako lurretan dauden Mendoza eta San Juan-eko jendeari bere laguntza eskaintzen. Bainan, oroz gainetik, laket zitzaion Buenos Airesko San Juan elizan euskaraz predikatzea baita ere misiolari gisa Pampan barna ibiltzea, han zeuden euskaldunak fedezko urratsetan lagunduz; Euskaldun guzien biltzen hasiz, izan zitezen iparraldeko, hegoaldeko ala criollo. Aita Frantxua Lapitzentzat, Euskaldun Fededun hitzak bata bestetik ezin bereiziak ziren; euskara eta fedeak uztarturik baitzuten osatzen euskaltasuna. Euskal Herrian euskaltzale… Aita Frantxua Lapitzek 1862an, Antoine d’Abbadie-k Urruñan antolatu “Koblarien Gudetan” karietara bere lehen olerkia agertu zuen. Bost urte berantago, 1867an, bere idazlan ezagunena argitaratu zuen: “Bi saindu heuskaldunen bizia. San ignacio Loiolakoarena eta San Frantzisko Xabierrekoarena”. Haatik, idazlearen izena holaxe ezarri zuen: “Ez galda nor den errailea, baina errana har ongi gogoan”. Luis Michelena eta Piarres Lafittek laudatzen zuten Aita Lapitzen idazkera. 2005eko uztailez Irisarrin, Euskaltzaindiak Frantxua Esteban Lapitz eta Jean Pierre Arbelbide euskal idazleak ohoratu zituen beren heriotzaren mendeurrenakari. … Baita Uruguai eta Argentinan ere Euskaldunak, emeki emeki hasi ziren egituratzen eta elkarteen muntatzen, 1852tik haste zetozen lehen Iparraldeko apez euskaldunek bultzaturik. Hiru urte berantago, eraiki zuten San Juan deitu kolegioa, zointan aita betharramitak ziren erakasle. Ikastetxe hau Buenos Airesko atean kokatu zuten, etxez etxe esne saltzen zabiltzan euskaldun letxeroek beren haurrak ikastetxera ekar zezazten goizez eta lanetik landa etxera eraman. Bainan, Aita Betharramiten kopurua ttipituz zoan eta beharrak aldiz goiti. Bestalde, nahiko zuketen Iparraldeko beste bi kongregaziok (Jean Pierre Arbelbide buru zuten Hazparneko Misionestek eta Belokeko Beneditanoek) Argentinako misiolaritza beren esku hartu bainan ez ziren hortara heldu ahal izan. Hegoaldeko apezak aldiz oste handian etorri ziren, batez ere Lekarozeko aita frantziskano kaputxinoak. Buenos Airesko Euskal Etxeen lehen urratsak “Laurak Bat” Buenos Airesko lehen Euskal Etxea, hegoaldeko euskaldunei bakarrik zabaldua zena, 1877an eraiki zen. Bost urte berantago, eraiki zuten pilota plaza, “Plaza Euskara” bataiatu zutena eta Aita Lapitzi eskatu zioten benedika zezan. Huna, karia hortara, erran zituen hitz batzuk: “Gure hizkuntzak gaitu indartsu egiten, euskararen galtzea nortasunari uko egitea laiteke… Beraz, Jaun-Andereak, gure Euskal Elkarteek gure aberriaren hizkuntza kartsuki behar dute zaindu nahi badute bizirik atxiki… Euskal elkartez kanpo, honen gai egiteko denik, ez dut beste nehor ikusten. Pilota plazak eraikitzea eta aurresku edo mutil dantzak dantzatzea ez da aski, hauekin bakarrik laster mugatuak gintezke. Idek ditzagun ikastetxeak: atxik eta erakats dezagun gure hizkuntza. Gure arrazak horrela baizik ez baidezake desafia betikotasuna”. Euskaltzale izateaz gain, bere herriko jende behartsuei laguntza ekarri nahi zien. Zeren, berak zion bezala, “Askoren ustetan ez dago euskal zahar pobrerik, bainan nik badakit, anitz eta anitz Karitatezko Zaharretxe Zentralean daudela, nik ezagutzen ditut”. Lavallol-eko Euskal Etxea Euskaltzale urratsetan juntatu zitzaion Martin Errekaborde Jauna, Zalgizen sortua 1838an, hameka urtetan Buenos Aireserat joana eta 1876an Buenos Airesen lehen esne transformaziorako enpresa industriala eraiki zuena. Don Martin Errekaborde euskaltzale suharra eta omen handiko gizona zen. Euskaldun guziak elgarretaratu nahi zituena, Hego ala Iparraldeko. Aita Frantzisko Lapitz eta Martin Errekaborde izan ziren Buenos Airestik hurbil dagon Lavalloleko Euskal Etxearen sortzaile eta bultzatzaileak. 1904ko lehen araudietan Aita Frantzisko Esteban Lapitz ohorezko lehendakari eta Martin Errekaborde lehendakari izendatu zituzten. Euskal Etxearen helburuak hauek ziren: Euskaldunen arteko loturak indartzea; Euskaldun behartsuei laguntza ekartzea; Haurren eta umerzurtzen heziketa eta Euskal Herriko tradizio eta kulturaren atxikitzea. Aldiz, politika eta agusagailuak ez ziren haizu. Martin Errekaborde, 1904an Euskal Herrira etorri zen hemengo kongregazioekin loturak sortu nahiz; Angeluko “Servantes de Marie” nesken heziketa eta euskaldun behartsuen laguntzarako eta Lekarozeko Frantziskano Kaputxinoak mutikoen heziketarako. Oraindik ere Euskal Etxeak eginbide berak dauzka; hamazazpi hektaren zabalera, zaharretxea eta ikastetxea datxikola, bi pilota plaza, bi igerileku eta zuzendari euskalduna. Aita Lapitz Buenos Airesen zendu zen 1905ean eta EuskaL Etxeko mutikoen ikastetxeari “Frantzisko Lapitz” izena eman zioten. Bere iloba, Aita Frantzisko Erramun Lapitz, osabaren urratsetatik ibili zen Aita Frantzisko Estebanen anaia, Martin Lapitz, Otto Pattin izenez ezaguna, Irisarriko plazan dagon Bidondora ezkondu zen; hor ostalari, xokoleta egiten eta larrugintzan arizan zen urte batzuz. Bainan bizia gogorra ziteken familiarentzat zeren eta 1881ean Martinek Argentinako joan-jin bat egin behar ukan baitzuen bere andrea eta zortzi haur Irisarrin utzirik. Han bizi hobe baten menturarik ba ote zen ikustera ote? Dena den, 1888an Martin Lapitz bere familia guziarekin Argentinara doa. Buenos Airesko iparraldean dagon Corrientes aldera buruz joan eta Villa Ocampon, Santa Fe-tik hurbil, laborantzan plantatu zen. Frantxua Erramun Lapitz, Martinen semea, 1875ean Irisarrin sortua, hamahiru urtetan joan zen beraz Argentinara. Buenos Airesko San Juan elizan apeztu zen 1899an eta han iragan zuen bizi osoa. 1906an Euskal Etxeak ideki zuen nesken ikastetxe berriaren zuzendaritza hartu zuen eta hamahiru urtez Euskal Etxeko omonier egon zen. Lehen gerla mundialan ez zuen parte hartu eta 1915ean intsumitu gisa ekarria izan zen. Bere osaba Aita Frantzisko Esteban Lapitzen gisa, Buenos Airesko San Juan elizan predikari egon zen eta kazetaritza katolikoan arizan zen hamar bat urtez. 1925ean, Buenos Airesen 50 urtetan zendu zen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/05/28

Euskaraldia Ziburun

Euskaraldia sailari hats berri baten emaiteko gogoarekin, euskara gehiago sar dadien gure egun guzietako harat-hunatetan, bilkura bat eginen da Ziburun, Baltsan bilgunean, ortzegun huntan, maiatzak 28, arratsaldeko 6ak eta erdietan. Bilkura hori deneri idekia da, denek badugula nun zer egin euskararen alde.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/05/28

Eta nork ordainduko ditu laguntzak?

JB

“Estatuen austeritate politikeri baldintzatuak izanen dira laguntza horiek” dio Adrien Quatrennens, La France Insoumise alderdiko deputatuak. Krisi hunen aitzineko zorra jasangaitza zen, jada, Estatu anitzentzat. Orain aldiz jasanezinezkoa izanen da eta zor horien zama arintzeko Europako Banku Zentrala da aterabidea ezkerreko deputatuarentzat: “Estatuen zorrak erosiz eta berehalako itzultzea behartzen ez duen epe luzerako zorran kokatuz”. Bestalde, aberastasun handien gaineko zerga edo ISF famatua berriz martxan ezartzeko nahikari handirik ez du erakusten Frantses Gobernuak, ez omen duelako aski emanen zor handien tapatzeko. Parte bat baizik ez bada, ez ditaikea zuzen? Hastapen on bat ditaike bederen.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/05/28

Bi pisu bi neurri?

JB

Patxi Ruiz euskal presoa presondegitik ospitalera eraman zuten joan den ortzegunean. Bazuen 10 egun gose eta egarri greba abiatua zuela eta “bizia galtzeko arriskuan zegoela” zion presondegiko medikuak. Murtziako ospitalean bi litro serum eman dizkiote eta presoak jakinarazi du egarri greba utzi duela. Biharamunean presondegirat bidali dute eta han gose greba beti segitzen du presondegian koronabirusaren krisiaz egiten ari diren kudeaketa salatzeko eta euskal presoak Euskal Herriratuak izan daitezen. Joan den aldian aipatzen ginuen Billy el Niño torturatzaile frankista bere medaila guziekin p a u s a t u zela, egin dituen kalte guziengatik sekulan auzitaratua izan gabe. Aldi huntan, euskal preso baten heriotz irriskua dugu aipagai. Bi pisu bi neurri. Noiz arte?

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/05/28

Ekonomia kenka larrian. Estatuek Europa deitzen

JB

Ekonomia%20kenka%20larrian.%20Estatuek%20Europa%20deitzen
Etxeratze egoera gelditzea beharrezkoa zen ekonomiarentzat ere. Aktibitate ekonomiko gehienak gelditu izanak ondorio latzak ukan ditu: enpresa anitz hesteko arriskuan direla eta langabezia tatsa edo heina goratzen ari da Frantzian eta mundu guzian. Txinan bezala Estatu Batuetan milioika kondatzen dira lana galdu duten jendeak eta Europan ere arrisku bera da. Horregatik ekonomia salbatzeko urgentziazko plangintzak plantan ezartzen dituzte Europako Estatuek. Frantziak, bere aldetik, turismoa eta ostalaritza sektoreetako laguntzen ondotik, autogintza eta aeronautika laguntzeko plangintzak osatzen ditu. Alemaniak enpresen aldeko 1.100 miliar euroko laguntzak aipatzen dituelarik. Inbertsio masibo horiekin Estatuen zorrak emendatzen ari dira eta Europak finkatu zituen zorren mugatzeko araudiak zangoz gora joan dira. Beharrik funtsean! Gehiago dena, Europako ekonomia sustatzeko plangintzak martxan ezarri nahi ditu Europako Komisioak. 500 miliar euroko lehen plangintza b...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/05/28

Azkenean kanpoan ibiltzen ahal gira

JB

Konfinamendutik ateratzea beharrezkoa zen! Etxean bortxaz egoitea ez dugu manera berdinez bizi izan herri ttipietan edo hirietan, baratzekilako etxeetan edo apartamendu ttipietan. Bainan egia da, bi hilabeteren buruan, plazer handia izan dela kanporat joaitea kontrolik gabe, baimen paper famatu horien beharrik izan gabe. Bizitegien espaziotik ateratzea behar beharrezkoa zen, bi hilabeteko geldialdiak ondorio latzak ukan baititu toki anitzetan. Nahiz eta, lehen egunetan, lantokirat ez joaitea bakantza gisa hartua izan den, bixkotxak sukaldatuz, joko berriak elgarrekin eginez, hots familia osoa bildua izaitea gozatuz, asteak pasa ahala, bakartasunik ez atzemaitea pisua bilakatu da anitzentzat. Ordenagailurik edo internet loturarik edo lanean artzeko lekurik ez ukaiteagatik haur batzuk eskolarekin deslotu dira. Buraso batzuk ezin izan dute erakasle lana eta etxeko tele-lana kudeatu, ez delarik hurbiltasun permanentea tentsio iturri bilakatu, emazteen kontrako borti...

Irakurri segida

3546. zbk

Beti uros nahi nuke bizi uros izaitea on baita osagarriarentzat

Voltaire

Gure Hitza | 2020/05/28

Beste lan egiteko molde bat

Menane Oxandabaratz

Martxoaren 16an, Macron presidenteak erran zuelarik biharamunean eguerditik harat ezin izango zela nola-nahika ibili, bat batean enpresa anitzek behar ukan dituzte beren ateak hetsi. Langile anitzek beren laneko ordenagailua beso azpian etxera buruz joan dira, bulegoetan egiten zutena etxetik egiteko gisan. Jadanik artetan aipatzen zen tele-lana delako hori, baina guti ari zen holako maneran lanean, ez zuen holako arrakasta handirik. Birusa horren ondorioarengatik, behar izan dugu ikasi etxetik lan egiten. Irakurtua nuen duela zenbait denbora egina izan zen inkesta batean, emazteak errezago horrela lanean ari direla, gizonak baino. Aipatua zen etxetik artzean tentazioak izaiten ahal direla beste zerbaiti lotzeko. Nihaur horietan izanez, ene esperientzia ttipia nahi dauzuet kondatu. Etxea bulego bilakatu da, eta bulegoa etxe, horrek behartu nau diziplina baten plantan jartzen. Pertsonalki atzeman dut esperientzia interesgarria, gauza baikor eta ezkorrak nahasten di...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016