Azalekoa | 2020eko Ekainaren 04a

Ibilki hor gaindi... Lilika!!

Ibilki%20hor%20gaindi...%20Lilika!!

Caroline Aphessetche garaztar emazte gazteak igorri zaukun mezu bat, “Lilika” deitzen den proiektuaren berri eman nahi zuela. Gu ere kuriosak izanez, harengana hurbildu gira xehetasun gehiago ukan nahian.

Mendietako gida Caroline Aphessetche ezagutua da, Garaziko inguruetan, duela dozena bat urte “Express Bourriko” enpresa sortu baitzuen. Konpostelako bidean ibiltzen ziren beilarien zakuak eta artetan ibilkariak berak eramaiten zituela gune batetik bestera. Aktibitate hori utzirik beste proiektu bat abiatzer zuen urte hastapen hunta, izurriteak memento batez geldiarazi diona. Halere, gaztetasunak ekartzen duen kemena ukanez, baliatu da hetsialdi hortaz bere egitasmoa aitzinarazteko. Betidanik mendiaren tira bazuela erraiten zaukun, irriño batekin gehitzen zuela, “gazte nintzelarik ere, besta egiteko ordez, mendian nahiago nuen ibili”. Hunen ondorioz, Estatuko Mendietan Gida izaiteko ikasketak egin zituen. Garaztarraren erranetan, ikasketa horiek biziki dorpeak dira, bereziki teknika aldetik burua azkar izan behar dela zioen. Bi urtez ibili ondoan, berriz itzuli zen Euskal Herrirat, eta aitzin aipatu enpresa sortu. Bidaiak pertsona handitzen Bere lehen aktibitatea neguan lasaiago izanez, baliatu da munduan zehar bidaia batzuen egiteko, beti mendi lekuetan. Hor ezagutu du Nepal lurraldea, gune horrek sortu zaio hunkipen azkarra, hainbestetaraino nun, bere erranetan, ezin duen azaldu bere baitan sortzen zaion sentimendua. Nepal herrian, bereziki emazteen izaiteak hunkitu zuela erraiten zaukun, emazte ederrak direla gehituz, beren eguneroko izaitean libertate anitz dutenak. Gisa berean Etiopia ezagutu zuelarik, hango emazteen egoera ikusita, inarrosia izan zen, ohartuz emazte batzuen bizia ez zela errexa. Bidaia horieri esker, bere baitan gorderik zuen zerbait iratzartu zela zioen, ohartuz feminista zela. Baina ez da kokatzen feminista diren mugimendu “klasikoetan”, beretzat beste manera batez nahi du borroka hori eraman. Egin zuen bere baitako lan horri esker, ohartu zen ere emazteak azkarrak zirela. Zailtasunak ukan baldin bazituen horren adierazteko, orain behar den bidea eginik, segur da bere baitan duen sentimenduaz. Proiektu berriaren abiatzea Ildo beretik eta bidaia horieri esker, gogoeta batzuk eraman zituen. Iduritu zaio beharrezkoa zela emazteeri buruz ateraldi batzuen antolatzea, kirola eta atsegingarri mementoak uztartuz. Hetsialdi garaian ikusten zituen ere bere Izpurako etxe aitzinean emazte batzuk, ttapa-ttapa kurri Arradoi mendira buruz. Hortarik abiatu da Lilika proiektuaren osatzera, mendian edo itsas bazterrean emazteeri ibiltzeko nahikaria eman nahian. Horrez gain, garaztar emazte gazteak zioen, bertako jendeeri leku batzuen ezagutzeko parada ere eman nahi zuela. Gehitzen zuen mendian ibiltzean, ohartzen zela ere emazteek beren artean dituzten solasek, lasaitasun bat emaiten zaiela. Bere adibidea emanez, “nihaur lasterka edo kurri ibiltzen naizelarik, ideia anitz bururat heldu zauzkit, kanpoan aireztatuz, ibiltzea lagungarri da”. Lilikaren abiatzea Bestalde bere gogoetetan ohartu zen turismoak ez zuela zirkuitu laburrik, tokian berean kontsumitzeko ahalik emaiteko. Hiru astez sortzen du “Lilika” proiektua, helburu batekin, mendian edo itsas aldean ateraldi batzuk proposatuz, bereziki emazteentzat, baina ere ez dela hetsia gizonek parte har dezaten erraiten zaukun. Ibilaldiak, egun batekoak, asteburukoak edo zenbait egunetakoak antolatzen ditu. Ipar Euskal Herriko mendietan eta kostaldean gaindi ibiltzeko gisan, bainan ere haratago, Biarnoko edo(ta) Pirinio Garaiak eskualdean diren mendietan. Akanpaleku edo aterpe jabe batzuekin harremanetan da, taldean heldu direlarik, dena antolatua izaiteko gisan. Orain aktibitatea hastekotan da, antolatu duen lehen ateraldia Mendekostez iragan da, Iratiko mendiak deskubritzeko gisan. Ondokoan Ossau ibarra eta horrela asteburu gehienetan, Zuberotik... kostaldea arte, nahi duenarentzat ateraldiak apailatuak ditu. Interesatuak denak, lilika.fr sarean ibilaldi guzien programa atzemanen du. Garazin egin dugun itzuli horri esker, ezagutu dugu kemenez betea den emazte gazte bat. Bere erranetan gabezia bat duela adierazten zaukun, euskara ez jakitea. Segurtatuko dauku, antolatuko zituela egonaldi- ibilaldi batzuk, harri batez bi xori eginez, kurri ibiliz ikastaldiak antolatu, hortarako AEK elkartearekin harremanetan jartzeko asmoa du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/06/04

Irisarri

Irisarri
Kontseilua berria Maiatzaren 23an herriko kontseilua bildu da. Xavier Lacoste berriz auzapez hautatua izan da, hiru axuanten laguntza ukanen duela: Xalbat Goity, Antton Duhalde eta Pierre Duranga. Beste kontseilariak dira: Pantxika Muscarditz, Lydie Etchegaray, Laurence Mendiboure, Yves Genin, Gaby Etchebehere, William Sissokho, Bernadette Etcheverry, Jean-Michel Jaureguy, Anne- Marie Idieder, Mathieu Laugier eta Betti Errotabehere. Euskal Elkargoan Xavier Lacostek du Irisarri ordezkatuko.

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016