Gure Hitza | 2020eko Ekainaren 04a

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat CFDT-ko buruzagi ohiaren kudeantzapean. Jardunaldi horieri “Ségur” izendapena eman diote (le Ségur de la santé), Pariseko “Ségur” karrika nagusian iragaiten baitira, hots, Osasun Ministeritza aterbetzen duen etorbidean. Denboran, adibidez, ingurumenaren inguruko solasak Grenelle karrikan egin ziren bezala, “Ingurumenaren Grenelle” deiturik. Zer aterako ote da osasunaren jardunaldi horietatik? Agian onik baizik ez! Nahiz ezkorrenek dioten ez dela batere “segur”, hain dira sumindurak handiak. Izurriteak ez du bakarrik osasuna mendratu, bizi demokratikoa ere zauritu du, martxo erditan bozkatuak izan ziren herri eta hirietako kontseiluak paralesiaturik utziz. Bozak trenkatu ziren tokietan, kontseiluak azkenean bidean ezarri ahal izan dira Mendekoste aitzin huntan, auzapezak, axuantak eta kolektibitatetako ordezkariak izendaturik. Ustegabeko emaitzekin tokika, Lakarrin bezala, auzapez bat igurikatzen eta beste bat jali. Trenkatu ez ziren tokietan, hilabete hunen hondarrean iraganen da bigarren itzulia. Lehen itzulitik, hiru hilabete eterdiko geldialdiak ez ote du haize freskoaren oldarra hautsi? Ala beharbada presarik gabeko denboraldi horrek dinamika berri bat bultzatu? Gauden beha. Gauza segura, aldiz, hemendik aitzina sekula baino emazte gehiago izanen dela auzapez alkietan, hori berri ona! Mendekostek haize fresko gozagarria ekarri dauku: deskonfinamenduaren bigarren fasean sartu gira, gure urratsetan malgutasun gehixeago ardietsiz. Hegoalderateko muga, haatik, oraindik istant batez hetsia gelditzen da. Lastima! “Mendekoste, mahaina gereziz bete”. Aurten gerezi guti arboletan eta ondorioz mahainetan. Biziko dugun eskasiazko larrazken gogorraren seinale, izurriteak ekonomia azkarki larriturik utziko baitu, oraindik ongi neurtzen ez dugun zauria, eta ondorioz sozial alorra ere. Baina goazen aldian aldikoarekin, purtta purtta heldu zaizkigun gauza on guziak gozatuz. Gerezi guti delarik, direnak plazer handiagoz ditugu murtxatzen!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016