Han eta Hemen | 2020eko Ekainaren 04a

Solidarité Migrants Pays Basque-Etorkinekin

SolidaritA%20Migrants%20Pays%20Basque-Etorkinekin

Kolektiboak, joan den astean, elkarretaratze bat antolatu du Baionako suprefetura aitzinean, prefetari hitzordu bat galdegina zuela. Etorkinekin ari direnentzat, hetsialdi garaian, paperik gabe diren pertsona horiek, artatzeko, aterpetzeko eta jateko ahalak murriztuak izan zaizkie. Hervé Jonathan, Baionako suprefetak errezebitu du “Solidarité Migrants Pays Basque- Etorkinekin” kolektiboa. Etorkinekin ari diren laguntzaileek eskatu dute lehenbailehen pertsona horien egoera aldatua izan dadin. Mireille Suhibiette kolektiboaren boz-eramaileak zioen, egoera huntan larritasunean izanez aterabideak lortu behar direla. Hetsialdiaren ondorioz, ez dutela gehiago diru iturririk, bi sos irabazteko egiten zituzten animazioak ezeztatuak izanez. Pertsona horietaz arduratzeko, hilabetero 150€ pertsona bakoitz behar dituztela azalduz. Ildo beretik, Bizi mugimenduak webgune bat ideki du, etorkinen harreraz axolatzen diren edozein egitureri idekia. “EtorkiZuna – Pays Basque d’accueil” deitu dutena, sare hortan ikusten ahalko dira beharrak zein diren eta laguntza ekartzen ahal duenak bere burua ezagutarazten ahalko du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/06/04

StopCovid aplikazioak kezkak sortzen

Frantses gobernamenduak plantan jarri du aplikazio bat “StopCovid” deitzen dena, hau eskuko-telefonoetan kargatua izanen da. CNIL-ek (Commission Nationale de l’Informatique et des Libertés) bere baimena eman du, irakurtzen ahal da “2020ko maiatzaren 25ean CNIL ados jarri da, Gobernamenduak mugikorretako aplikazio bat ezar dezan, birusaren kontaminazioaz abisatzeko”. CNIL-ek baldintza batzuk eskatu ditu: anonimoa izaitea, informazioen atxikitzeko epea mugatua izan dadin, bai eta kudeaketa Osasun Ministeritzaren gain izaitea... CNIL-entzat neurri hauek errespetatuak izanen direla segurtamenarekin bere baimena eman du. Joan den astean, Legebiltzarrak eta Senatuak eztabaidatu ondoren, bere adosmena eman dute, aplikazio hau berehala erabilgarria izan dadin. StopCovid aplikazio horren bidez, pertsona batek alerta egiten ahalko du, bere inguruko norbaitek koronabirusaren baiezko proba duela abisatzeko. Berri hau jakin eta, zenbaitzu kontra altxatu di...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Departamendu laguntza Euskal Herriarentzat

Departamendu%20laguntza%20Euskal%20Herriarentzat
Departamenduko Kontseiluak berrikitan osoko bilkura egin du, bideo konferentzia bidez, 38 erabaki bozkatuak izan dira. Sozial alorrean ber-jendarteratzeko, 462.906€ko buxeta bozkatua izan da. Horietan, sozial sailan, Baionako “Les Mouettes” egiturak 99.738€ eskuratuko ditu, beste laguntzak Biarnoan geldituko direlarik. Bide berritze, herrietako eraikuntzak... edo(ta) antolaketarentzat, herri eta departamenduko elkargoekin batean, Departamenduko Kontseiluak laguntzak emaiten ditu. Orotara 294.000€ko buxeta da bozkatu. Euskal Herriko partean, Zaro herriak 33.216€ ukanen ditu, baratze publiko eta haur agusagailu leku baten osatzeko. Bidaxunen ezker pareta berritzeko 64.359€. Arruta-Sarrikotan 63.950€ herriko plazaren ber-antolatzeko. Sail huntan ere gainerateko laguntzak Biarno eskualdean dira banatuak izanen. Laborantza sailan 206.867€ko buxeta bozkatua izan da, Euskal Herriko partean, laguntza bakarra Kintoa sailak, 28.000€ eskuratuko ...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Ez addiorik Alexis

Frantxua Tambourin

Ez%20addiorik%20Alexis
Alexis, bizia ongi beterik, utzi gaituzu 86 urtetan. Hondar hilabete eta urte hauetan, osagarri nekeziak ezagutu dituzu. Donazaharre Errekaldean sortua, hor egin duzu bizia, familia ederra hazirik (5 haur), Marie- Jeanne emaztearekin etxaldea segitzen zinuela, xiringazko ereintzale izan zira ofizioz (inséminateur) eta Garazi-Baigorriko etxalde gehienak ongi ezagutzeko parada ukan duzu. Bide bat ukan duzu bakarrik bizian: eskualdun fededun suharra zinen eta zure urratsetan erakutsi duzu. Bi hitz behar balire nolakoa izan ziren azaltzeko: gidaria eta zerbitzaria. Gidaria Frantsesenia laborantzako eskola sortzeko mementoan, erakasle izan zira bertze 3 garaztarrekin, gero administrazio kontseiluan parte hartu duzu eta eskola keinka txarrean zelarik, laguntza baikorra ekarri duzu. Beti lizeoari atxikia izan zira, alabainan nehor baino hobeki jakinki gazteen formakuntza zoin den baitezpadakoa etxaldeeri segida on baten emaiteko eta lurralde hu...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Hondartzak berriz idekiak

Hondartzak%20berriz%20idekiak
Euskal kostaldeko 7 auzapezak bildu dira, prefetaren presentziarekin, bai eta Vincent Bru eta Florence Lasserre deputatuekin, ikusteko noiz eta zer baldintzetan hondartzak ideki. Eric Siptz prefetak auzapezen galdereri baikorki erantzun du, maiatzaren 16an berriz ideki dira neurri batzuekin. Euskal kostaldeko 35 bat kilometrotako eremuan diren hondartzak, goizeko 6:00etarik 19:00ak arte idekiak dira. Plantan jarria izan den protokoloa, “dinamiko edo erne hondartzak” deitu dituzte, ezingo baita etzanik egon. Oren horietan, jende kurri edo lasterka ibiltzen ahal da, edo itsasoan igerika, hondartzan etzan gabe. Hondartzak berriz antolatuak izan dira, gune batetik sartu eta beste batetik ateratu behar da, ez sobera kurutzatzeko arriskurik hartzeko. Hondartza guzietan, pertsonen laguntzeko, seinaletika bat ezarria izan da. Prefetak azpimarratu du helikoptero batek zaintza lanak egiten dituela, argazkiak hartuz. Jendarmeriak edo(ta) polizak, egunero pref...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Ospitaleko osasun erreserba

Ospitaleko%20osasun%20erreserba
Aña Barberarena iholdiarra, Picardie eskualdera joan da “Réserve sanitaire hospitalité” deitzen den misio baten egitera. Frantses osasun ministeritzak du plantan jarria, 15 eguneko egonaldiak dira, eginkizun konkretu baten inguruan. Lanbide desberdinetako jendeak dira: mediku, erizain... artatzaile laguntzaile. Ekipa hau igorria da behartua den gune batetara, osagarri sailan aditua da. Beti krisialdi egoera batean dira mobilizatuak, hondamen klimatikoak edo atentatuak direlarik. Misio horiek ordainduak dira, edozein pertsonek posibilitatea badute. Langile boluntario batek bere enpresa memento batez uzten ahal du, edo erretretan den batek ere posibilitatea badu misio batean parte hartzeko. Mintzatu gira Aña Barberarenarekin jakiteko nola iragan den bere hamabostaldia. Picardie eskualdera igorria izan da, zahar-etxe batean egon da. Eskualde hori Covid-19 izurritearen ondorioz anitz hunkia izan da. Atzeman ditu hango langileak biziki akituak eta moralki hunk...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Artedramaren berri

Artedramaren%20berri
Beste anitz kultur sailan ari direnak bezala, Artedrama arte eszenikoen plataformak, bere eginkizunak gelditu behar ukan ditu. Beren erranetan, “Ziurgabetasuna nagusitu zen eta gure historia eta istorioak kontatzeari utzi behar izan genion”. Hau dela eta, Pazkoz egitekoa zuten Artedrama Euskal Laborategia, irailaren 21etik 26ra eginen dutela jakinarazten dute. Udazken huntan, “Zaldi Urdina” obra ikusteko aukera gehiago izanen dela ere jakinarazten dute. “Huts Teatroa” eta “Artedrama”- ren hurrengo produkzioa prestatzeko egonaldia eginen dute irailean, “Atzerrian Lurra Garratz” deituko dena “Huts Teatroa” eta “Artedrama”- ren hurrengo produkzioa prestatzeko egonaldia eginen dute irailean, “Atzerrian Lurra Garratz” deituko dena.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Xaia 100 urte

Ekainaren 2an, asteartearekin, Xaia ostatua berriz zabaldu da. 100 urte kari antolatuak diren ekitaldiak, kontzertuak eta abar, ahal den neurrian abian ezarriko dituzte. Pilota txapelketa berehala hasiko da. Eta ostegun eta ostiraletan (19:00-22:00), pintxo potea izanen da. Antolatzaileek erran duten bezala: “Lagun, hurbil hadi Xaiara, ez haiz damutuko!”

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/06/04

Elmer elefantearen liburu berria

Elmer%20elefantearen%20liburu%20berria
Nork ez du ezagutzen Elmer elefantea? Ez baita besteak bezala, bere larrua koloretsua da eta haurrenganik arrakasta handia du. David McKee, ingeles idazleak ditu Elmer elefantearen istorioak asmatu, berezitua da haurren liburuetan. Idatzi dituen Elmer elefantearen liburuak, 20 bat hizkuntza desberdinetan itzuliak izan dira, euskaraz ere bai. Erein argitaletxeak, Elmerren 6. liburua publikatzen du “Elmerren urte betetzea” tituluarekin. Hauxe da istorioa: Elefanteek erabaki dute Elmerri arraileria baten egiteko, animale guziek haren urtebetetzea kari ahazten entseatu behar dute! Baina eguna hurbiltzean trikimailuak ez du funtzionatu uste bezala...! Horra liburu goxo bat 4 eta 8 urte artean dituzten haurrentzat

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016