Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Ekainaren 04a

Aldude

Sortze - Irulegin bizi diren Manu eta Patrick Ireyri lehen haurra sortu zaiote, seme bat, Luka deitu dutena. Sortzez, Manu Aldude Joanesenekoa da. Goresmenak Manu eta Patrick eta ongi etorri Luka ttipiari. Heriotze - Jakin da Parisen Jeannette Camus zendu dela. Alduden sortua duela 87 urte, Jeannette Yvonne Monlong zenaren haurridetarik bat zen. Ofizioz erakasle, bere bizia losan egin zuen. Lau haurren ama zen. Osagarriz mendratua, bere haurreri hurbilago izaiteko Parisera erretiratua zen. Doluminak familiari. Parropiako berri - Parropiako abisu, elizkizunen toki eta tenoreak, mezen xedeak eta abar, aste oroz ezarriak dira Aldudeko kalostrapean eta Urepeleko elizan, sartu eta eskuinetarik. Heldu den ibiakoitzean, ekainaren 6an, meza Esnausun (19:00).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016