Herriz Herri - Azkaine (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Azkaine

Azkaine

Larrungo Izpiritu Saindua Gure parropia hola deitu zuten, denboran, iduriz 14. mendekoz, Larrun kaskoan zen ermita baten izena hartuz; baseliza hau, Urruña, Azkaine, Sara eta Berako apezek kudeatzen zuten bakotxak beren xaindian. Mendekoste astelehenez, oinezko beila ere muntatzen omen zen gaineko puntarat, lau herrietako kristauek elgarrekin otoitz eta besta egiteko. Pentsatzekoa da ez zela kantu eta irrintzinarik eskas, haize-hegoak ufaka azpiko herrietarat airoski barreiatzen zituenak. Aurten, Sara, Senpere eta Azkaineko elizek osatzen duten parropian, bertze anitzetan bezala, ez da ez jaunartzerik ez eta konfirmazioneko sakramendurik emanen heldu den udazkena arte bederen. Martxo hastapenean geldituak, katiximako elgarretaratzeak buruilean hasiko dira berriz. Besta Berriz usaiako prozesionea ez da eginen; bataio eta espos frango ondoko egunetara edo heldu den urtera gibelatuak; Erromarako beharra zen beretterren beila ere 2021eko agorrilaren ondarrera igorria; Jondoni Pauloren urratsetan Greziarako beila heldu den Pazkotan antolatuko delarik. Azkenik, 18 hilabetetarik muntatzen den Euskal Herriko parropietako kantarien egun xoragarria, Saran finkatua zena hazilaren 22ko, Saran iraganen da beti, baina 2021eko hazilaren 21ean. Aldaketa anitz baina ez hil ala bizikoak kristauentzat. Amen bestako lore saltegiaren antolamendu berezia Atelier Vert-en arduradunek beren garraio sistema atxikia dela ekainaren 7ko jakinarazten dute; baldintza sanitarioek beharturik, saltegira hurbiltzen ahal den bezeroen kopurua arras mugatua izanez, aitzinetik hitzordua hartzeko deitzen ahal duzue: 05 59 54 25 64 edo loreak.fr-erat idatzi, hautatu duzuen lore floka edo landarea manatzeko
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016