Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Ekainaren 04a

Baigorri

Baigorri

Heriotze Joan den astean jakin dugu Aita Gabriel Mouesca 91 urtetan zendu dela. Gaineko karrikan sortua, apezturik Missions Africaines komunitateko kidea zen eta bere bizia misionest iragan du Boli Kostan. Hérault departamenduan, Montferrier-sur- Lez-era erretiratua, herri hortan ehortzia izan da maiatzaren 26an bere familia eta komunitateko apezen artean. Doluan gelditzen den familiari doatzi gure dolumin bizienak. Herriko Etxean Maiatzaren 25ean bildurik, herriko kontseilua jarri da. Jean- Michel Coscarat berriz ere auzapez izendatua izan da eta bere axuantak ditu: lehenetik laugarrenera, Marie Agnès Haristoy, Antton Curutcharry, Bernadette Mousques eta Daniel Ithurburua. Herri Elkargoko ordezkaria Antton Curutcharry da. Herritarreri idekiak diren hiru batzordeen osaketen arduradunak ere izendatu dira: ekonomia batzordean, Betti Bidart; euskara batzordean, Maddalen Dupuy; trantsizio ekologikoan, Hélène Dugiraud eta legezko hirigintza herriko batzordean Daniel Ithurburua eta Jean- Michel Coscarat. Bestalde, beste legezko batzordeak ere osatu dira: CCAS (5 hautetsi eta 5 herritar), zerga, Baleako sindikatua, SDEPA, herriarteko hiltegiaren kudeantza sindikatua, herrien arteko biltzarra, herriko eskaintza deien batzordea eta eskolen diru kutxa kudeantza. Beren aldetik, Donostei eta Jean Pujo kolegioek beren ordezkariak ukanen dituzte: Marie Agnès Haristoy eta Bernadette Mousquès. Orain, tenorea etorririk, lan ona egitea opatzen diegu. Mendekoste Bi hilabete eta erdi mezarik gabe egonik, eliza ideki da Mendekoste kari. Ez gira oraino aitzineko usaietan sartu bainan oraiko arauen errespetuan, bildu girenek elizan sartzeko plazerra hartu dugu elgarrekin otoitz eta kantu egiteko. Bestalde, Artzain Ona parropiak Jean Etcheverry Aldudeko apeza galdu du, 92 urtetan zendurik. Balea gainean eramaiten zuen gehienbat bere lan saila, artetan etorriz haatik Baigorrirat ere. Apez maitagarria eta zintzoa, baleari biziki atxikia zen eta bere joaiteak huts handia uzten dauku. Ondorioz, elizkizunen tenoreak doi bat aldatuko dira. Andre Noblia gure erretorak, denen zerbitzurako izanez, eman dauzkigu asteburuetako arratseko 9etan Esnasun izanen da meza eta gero tenore beretan hilabete-aldizka Urepelen eta Alduden; igandetan goizeko 9etan aldizka Bankan eta Irulegin eta 10:30etan Baigorrin. Halere, kasu berezietan tenore aldatzeak izanen dira, hauek abisuetan agertuko direnak. elizkizunen tenoreak. Hilabeteko lehen ibiakoitzetan, arratseko 9etan Esnasun izanen da meza eta gero tenore beretan hilabete-aldizka Urepelen eta Alduden; igandetan goizeko 9etan aldizka Bankan eta Irulegin eta 10:30etan Baigorrin. Halere, kasu berezietan tenore aldatzeak izanen dira, hauek abisuetan agertuko direnak.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016