Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Beskoitze

Beskoitze

Herriko kontseilu berria Maiatzaren 27an Herriko Kontseilu berria elgarretaratu da Bixintxo kultur gunean publikorik gabe, auzapez eta auzapezordeen izendatzeko. Huna zoin diren emaitzak: Fabienne Ayensak, bigarren kargualdia auzapez gisa hartu du eta hirugarrena kontseilari bezala. Patrick Elizagoyen, lehen axuant: lurralde eta oihan antolaketa. Annie Lagrenade, 2. axuant: sozial arazoak, gazteria eta hizkuntza. David Larreguy, 3. axuant: bide obrak eta sareak, laborantza eta ekonomia garapena. Maryannick Doyhenard, 4. axuant: elkarteak, herriko bizia eta pestak. David Etchechury, 5.. axuant: herriko eraikuntzak eta ekipa menduak. Christine Chevery Paluat, 6.. axuant: hezkuntza, kultura eta komunikazioa. Izendatze hauen ondotik Fabienne Ayensak, hitza hartu du bihotzez eskertzeko azken 6 urteetako kontseilariak, berriz abiatzen direnak eta alabainan taldean orain sartzen diren kontseilari berriak. Ez ditu ere ahantzi herriko langileak, koronabirusa izanik ere hor izan baitira herriko arazoen konpontzeko eta bistan da bere familia, lehen sustengatzaile fidela! Herri ttipi ala herri handi denetan badela zer egin, dudarik ez. Beraz bide on desira dezagun talde berri huni, auzapez eta 6 ordezkari horiek, 16 kide ukanen dituztelarik laguntzaile.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016