Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2020eko Ekainaren 04a

Bidarrai

Bidarrai

Heriotze Joan den astean, astearte goizez, ehortzia izan da gure herrian Robert Dosbaa. Mentaberriko Monique Olçomendyren senarra zen. Parisen egonik, aspaldiskoan Miarritzen bizi ziren. Bi seme-alaba bazituzten eta hiru haur ttipi. Tyrossekoa zen sortzez Robert Dosbaa. Miarritzeko zaharretxe batera erretiratua zen. 93 urtetan pausatu da. Familiaren intimitatean iragan dira ehorzketak. Gure atxikimenduzko agurrak Monique andreari, Isabelle alabari, Robert semeari eta horien bizilagun eta haurreri, bai eta familia zabalari. Baztango bazterretan aparkatzeaz Auzapezak, legeak baimentzen dion bezala, erabaki du Infernuko zubia eta Bernatenea etxaldearen artean autoen aparkatzeak debekatzea, hor gaindi dabiltzanen zirkulazioa ez trabatzeko. Alabainan, bada gero-eta auto gehiago Baztango erreka bazterrean aparkatzen denik, batzutan nolanahika, bertzeen pasaia handizki trabatuz. Debeku hori bali da maiatzaren 25az geroztik, araberako seinaletikak emanik. Debeku hori errespetatzen ez duenak isuna (amanda) ukanen du. Jakin dugunaz, batzuk jadanik ukana omen dute... Auzapeza eta axuantak Maiatzaren 26an, astearte arratsez, iragan da Artetxea gelan herriko kontseilu berriaren bilkura, auzapeza eta axuantak hautatzeko. Jean-Michel Anchordoquy atxikia izan da auzapez karguan bertze sei urterentzat (bigarren mandatua du postu hortan). Axuantak ditu: 1. Nathalie Inçaurgarat, 2. Antton Seychal, 3. Lydia Arrossa-Larreguy. Euskal Elkargoko ordezkari: auzapeza. Garazi-Baigorriko poloan: auzapeza eta lehen axuanta. Kuraia on ekipa berri horri, jo aitzina!
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016