Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2020eko Ekainaren 04a

Amikuze

Amikuzeko auzapez berriak! Martxoaren 15eko herriko bozetan, Amikuzen bi sorpresa agertu ziren. Lehena Donapaleun aurkitu zen, Charles Massondoren garaipenarekin, Barthélemy Aguerreren kontra, Loustaudaudineren segida hartu nahi zuenak, biziki gibel gelditu baitzen, %37rekin. Bigarren sorpresa, Mehainen gertatu zen ordu arte auzapez zen Jean-Pierre Delgueren hutsegitearekin, zerrenda ideki batean aurkeztuta kanpo geldituz. Amikuzeko 27 herrietarik, 26tan kontseiluak osoki bozkatuak izan ziren lehen itzulian berean. Amenduze-Unason aldiz, bigarren itzuli bat beharko dute ekainaren 28an azken lau kontseilarien hautatzeko. Beraz, 26 herri horietan kontseiluak bildu dira joan den astean auzapezen eta axuanten izendatzeko. Orokorki, 9 auzapez berri hautatuak izan dira: Arrüe- Ithorrotze-Olhaibin (Michel Sicre), Donapaleun (Charles Massondo), Lohitzüne-Oihergin (Marie-Agnès Chapar), Lüküze- Altzumartan (Patrick Bizos), Martxuetan (Joseph Paris), Mehainen (Sylvie Betat), Oragarren (Pascal Dantiacq), Pagolan (Pierre Etcheber) eta Uhartehirin (Laurent Ithurbide). Beste herrietan aitzinekoek segitzen dute: Aiziritze-Gamue- Zohazti (Chantal Erguy);Amorotze-Zokotze (Arnaud Abbadie); Arberatze-Zilhekoa (Sauveur Bacho); Arboti-Zohota (Eric Narbais-Jaureguy); Arrueta-Sarrikota (Christian Guillemin); Behaskane-Laphizketa (Gabriel Belleau); Behauze (Didier Irigoin); Bithiriña (Gilbert Dublanc); Domintxaine- Berroeta (Sauveur Urrutiaguer); Etxarri (Beñat Casabonne); Gabadi (Jean-Louis Prebende); Garrüze (Gérard Bidegain); Ilharre (Jean-Louis Etchart); Labetze-Bizkai (Jean-François Anglade); Larribarre-Sorhapuru (Daniel Heuguerot); Ozeraiñe-Erribareita (Arnaud Fontaine); Ostankoa (Jean-Marc Bonzon). Euskal Elkargoari dagokionez, Amikuzeko herri bakoitzak ordezkari bat badu. Usaia den bezala, auzapezak izendatuak izan dira herri guzietan salbu Uhartehirin. Huntan Iban Ruspilek du herria ordezkatuko Euskal Elkargoan. Parekotasunari behako bat eginez, ohartzen gira 26 auzapezetarik 3 bakarrik emazteak direla. Orokorki herrietako kontseilari guziak kondatuz, emazteen lekua goraxago doa, %35. Ondoko astetan jakin behar ginuke nor izendatuak izanen diren Euskal Elkargo mailan, Amikuzeko poloa koordinatzeko eta batzorde eragilean parte hartzeko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016