Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Ekainaren 04a

Donibane Garazi

Donibane%20Garazi

Kontseiluaren osatzea Donibane Garazin, martxoaren 15ean, 2 zerrenda ziren aurkeztu, Laurent Inchausperen listak %55,19 egin zuen (425 boz), Xabi Larrerenak %44,81 (345 boz). Kontseilua osatua da: Inchausperen zerrendatik 15 hautetsiz eta oposiziotik 4 kontseilari. Herriko Kontseilu berria bildu da maiatzaren 27an, Herriko Etxean, auzapez berria eta axuanten hautatzeko. Laurent Inchauspe auzapez hautatua izan da (15 boz alde, 4 xuri) eta axuantak hauek dira: 1. axuant: Pascale Urruty Etchegoin 2. axuant: Emmanuel Duplaceau 3. axuant: Martine Etcheverry 4. axuant: Jacky Elissetche 5. axuant: Patricia Arangoïs Auzapezak Euskal Elkargoan Donibane Garazi ordezkatuko du. Ondoko kontseiluaren bilkura iraganen da ekainaren 9an (19:15).
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016