Herriz Herri - Lekorne (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Lekorne

Lekorne

Herriko kontseilu berria Beste herri anitzetan bezala, Lekornen ere joan den astean bozkatu dute kontseilu berria. Aldaketa bat herrian, aitzineko kontseiluak lekua utzi baitu, ekipa berri bat da abiatu. Herve Damestoyk auzapez kargua hartu du, axuant izanen direlarik ordenan: Jean-Bernard Belchit, Marie-Claude Elizagoyen eta Lekorne Jean-Claude Errecart. Laster beste herriko kontseiluko bilkura antolatuko dute, hor hautatuak izanen dira Euskal Elkargorat eta Hazparneko polorat joanen diren hautetsiak. Bai eta hautetsi bakoitzak hartuko dituen karguak. Sei urtez lanean ariko den talde berri huni, lan ona eraman dezan desiratzen diegu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016