Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2020eko Ekainaren 03a

Ortzaize

Ortzaize

Herriko Etxetik Martxoko herriko bozen ondotik, hautetsiek elgarretaratzeko baimena ukan dute auzapez eta ordezkarien hautatzeko. Ortzaizen, joan den astean bildu dira herriko haurren jatetxean. Auzapez hautatua izan da Jean- Marc Oçafrain, hunek hartuko du beraz Martin Elgueren segida. Ordezkari edo axuant izendatuak izan dira: Jean-Claude Iriart, Claudine Idiart, Ramuntxo Jorajuria eta Frantxua Iñarra. Kontseiluko bertze partaideak dira: Elorri Ayçaguer, Elena Casiriain, Corinne Chamalbide, Peio Dachaguer, Odile Falxa, Iñaki Goicoechea, Antton Heguy, Xantxo Lekumberry, Jean- François Mateo eta Élodie Perusansena. Jean-Marc Oçafrain izanen da herriaren ordezkaria Euskal Elkargoan, bera eta Jean- Claude Iriart joanen dira Garazi- Baigorri poloaren bilkuretarat. Oraindik lana haste dute herriaren onetan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016