Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Sara

Sara

Kontseilu berria: Maiatzaren 26an bozkatua izan da. Kontseiluko zaharrenak, Jean-Michel Jaureguik, ireki du bilkura, deneri ongi etorria egin eta, erran du lehenik auzapeza behartzela bozkatu, Jean-Baptiste Laborde Lavignette presentatu da eta auzapez bozkatua izan, 20 alde eta 3 kontra. Beraz lehen bezala, hunek hirugarren mandatua izanen du. Axuantak sei hautatu dituzte, bi lista izan dira: “Har Hitza” zerrendak hautatu du Alfaro Ellande beren zerrendarentzat, izan ditu 3 boz, “Zergatik Ez” zerrendak hautatu du Barneix Stéphane, izan ditu 20 boz. Horra nor bozkatuak izan diren: lehen axuanta Barneix Stéphane, 2. Arizcorreta Maritxu, 3. Jauregui Jean-Michel, 4. Garbiso Elizalde Sophie, 5. Jauregui Basurko Patxi eta 6. Errandonea Carmen. Abisu: - Kontseiluko bilkura iraganen da ortziralean, errearoaren 5ean (20:30), Lur Berri gelan. Egun hortan eginen dituzte axuanta bakotxaren karguak. - Santinazioko trein ttikia, Larrun gainera abiatuko da errearoaren 6an, larunbatarekin, hortarako behar dituzue zuen txartelak telefonoz erreserbatu deituz: 05 59 54 20 26, zuen maskarekin eta neurriak ongi segituz, 8 abiatze izanen dira egunean (9:30, 10:00, 11:00, 12:00, 13:15, 14:15, 15:15 eta 16:15). - Mediateka ere zabalduko da errearoren 8an, astelehenez. Hasieran, astelehenetan zabalduko dute bakarrik (16:30- 18:30) eta gero ikusiz nola pasatzen den etorriko dira lehen bezala.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016