Herriz Herri - Senpere (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Senpere

Mendiko ibilgailuak Denek badakigu zoin gozagarri den, oinez, lasterka edo bizikletaz ibiltzea mendi eta oihanetan gaindi, gorputzaren nekeaz kanpo, atsegina baizik ez baita sortzen. Alta bada bertze molde bat eskainia dena gure herrian “Quad” mendiko tresnen bitartez. Bi enpresa badira aktibitate hori proposatzen dituztenak. Lehenbizikoa Rando Quad Pays Basque, kokatua dena jendarmeriaren sahetsean eta zonbait urte hauetan udaberritik udazken hondarra arte, gurutzatzen ditugu lerrolerro, han-hemenka. Harrabots pixka bat egiten dute beren ezantzazko motorrekin, halere ongi kudeatuak dira, oinezkoak agurtuz eta beren ibilbideak ongi baieztatuak eta mugatuak dira. Bertzalde protokolo sanitario guziak betetzen dituzte Covid-19 delakoarengatik. Eta bertze enpresa bat plantan jarri da egun hauetan Lizardi lanzelaian, deitua da RandoEko Pays Basque. Berezitasun handi bat dauka, hunek proposatzen baititu elektrikazko ibilgailuak, beraz kutsadura eta harrabots gabekoak ingurumenarendako. Elbarrituek ere balia lezazkete, xehetasun guziak: 06 22 67 81 62 edo contact@rando-eko. com. Bakoitxak egin dezala bere hautua eta zendako ez biak estreinatu, sentsazio azkarrak bizitzeko arriskurik gabe. Libertatearen balorea Gure lehen ministroak erran dauku hemendik aitzina askatasuna erregela bihurtuko dela. Holako adierazpen eder Senpere bat gauzatuko ote den, espero dugu baietz. Bigarren fasean sartuz geroz ekainaren 2an, hats berri eta fresko batek betetzen gaitu, ate gehienen gakoak eskuratu baginitu bezala. Ez dut berritasunen zerrenda luzea aipatuko, bainan gure herrian aldaketa asko azpimarratzekoak dira. Orokorki eraikin guziak idekiak izanen dira, eskolak, Gantxiki kirol-sala, kirol zelaia, Larreko sala, ostatu eta jatetxeak, eliza gibeleko parkea, aintzirako hondartza eta abar. Hauetan distantziazko neurriak beharrezkoak eta masken ekartzea gomendatua asko lekutan. Besteak beste, iduri luke muga idekiko dela ekainaren 15ean, ez liteke goizegi anitzendako. Begi onez ikusten ahal dugu udako sasoina eta bizitu dugun amets gaixto hori hortan gelditzen balitz, hobe. Mendekoste eguna Igande goizean iragan da meza nagusia, hainbertze denbora egonik elizkizunik gabe. Baldintza anitz bete behar izan dira, esku garbitzea, maskak ekartzea eta beharrezko distantzia atxikitzeak mugatu du te jendeen parte-hartzea, halere 3. galeriaz kanpo, ahal ziren tokiak bete dira. Musikarik ez izaiteak eta maskekin kantatzeak halako bitxikeria bat sortu baldin badu ere, orokorki ongi joan da zeremonia. Fededun munduak ez ote du bizitzaren baitan esperantza berezia, geroak erakutsiko dauku laster elizkizunetako neurriak arinduko direla?
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016