Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2020eko Ekainaren 04a

Uztaritze

Bigarren maska banaketa Herriko Etxeak bigarren maska banaketa eginen du ondoko egun eta orenetan: ekainaren 6an larunbatarekin (9:00-12:00) Heraitzen (Auzobaita), Arruntzan (Erdiko etxea), Lapurdin eta Gaztelondoan; ekainaren 8an astelehenez (16:00-19:00) berriz ere lau tokietan; ekainaren 9an asteartez (16:00-19:00) bakarrik Lapurdi gelan auzo guzientzat. Errezebitzeko jende bakotxak behar du agertu bere boz emaiteko kartelarekin eta nortasun ageri batekin. Bila ezin joan ditazkenek telefonoz deitzen ahal dute Herriko Etxerat: 05 59 93 00 44 edo e-mailez: mairie@ustaritz.fr. Deitzen ahal ere da ekintza sozialen zentroa (CCAS): 05 59 93 38 91 edo emailez: ccas@ustaritz.fr. Hala beharrean etxetarat heltzea ere egin dezake Herriko Etxeak. Ibil erne bainan zuhurtziaz. Eskerrik beroenak Izurrite garai huntan Uztaritzetik edo hobeki erraiteko Errobiko Salbatore parropiatik euskal iparralde osoak ukan du hamabi igandez segidan Euskal Irratienganik, Lapurdi Irratiaren laguntzarekin euskal meza eder baten entzuteko parada, otoitz eta kantu eder batzuz osaturik. Konfinamendu hasieratik taldetxo bat, ez handia (ez baitzitaken bestela), muntatu da eta erregularki ereman du hasia zuen bezala bururaino bere lan bikaina. Izenak bakarrik emanez (abizenik gabe), taldetxoan ziren Jean-Michel eta Xalbat apezak, Alexandre diakrea (ekain ondarrean Baionan apez ordenatua izanen dena), Aña, Annie eta Mikela andereak eta Mixel. Horier juntatu da beti Alexandre Aguerre ezpeletarra, kantuen hautatzailea eta ber denboran Lapurdi Irratiko teknikalaria. Hein hortako ofizio ederrak antolaturik eta zabaldurik partaide guziek, iparralde osoaren partez eskerrik beroenak hartze dituzte. Orain bazterrak lasaitzen ari direla (eta segituko du agian), Euskal Irratietako mezak beste herrietarik zabalduak izanen dira. Oraino ere astekari huntarik Errobiko Salbatoretik arizan den taldetxoari eskerrik beroenak. Etxe loreztatuen lehiaketa Zonbait urte hauetan jada Herriko Etxeak antolatzen du etxe loreztatuen lehiaketa, beti larrazkenean saristatzen duena. Asko parte hartzaile badira urte oroz. Aurten ere parte hartu nahi duenak argitasun gehiago ukan dezake eta izena eman behar du Herriko Etxean ekainaren 15a aitzin. Telefonoa hortarako: 05 59 93 00 44. Lehiaketa deneri idekia da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016