Abisuak | 2020eko Ekainaren 04a

KORONA BERTSUZ

Mixel Etxekopar

Aste III apirilaren 6-10 – Airea "Etxahun eta Otxalde" Apirila 6a Gasola xühürrago / auto gütiago Hegazkin büztan xuri / zelüan apürrago Itsas ibilaldiak / ere mendreago Birusa bakarra da / kurri gehiago Gü mandotako hartüz / ezin merkeago Apirila 7a Ezin ikus girade / niholaz birusik Arte hortan oihanak / ez egiten hotsik Eziz lili berriak / debaldeko hitzik Ez otoi erran haltzak / ez düla bihotzik Natüra beti doa / aitzina bizirik Apirila 8a Makro ekonomia / denean peko maldan Kaskaka zühainetan / üküla nabailan Ekia agert eta / erle mandoak lan Elür txoriak ere / ezin büru eman Abereak ez fida / jenteen erranetan Apirila 9a Macron Merkel Trump Johnson / Bolsonaro Putin Haiekin bildü ziren / Salvini Xi Jinping Bilküra hon izan zen / gei seriosekin Doi doia joan gabe / bazkari züen egin Monsanto Bayer eta / Sanofi sükaltin Apirila 10a Denbora gelditü da / üko gozo gazi Ez dakigü gaitz hori / xüxen nola hezi Zer jaukitüko ere / bihar edo etzi Bi mila ta hogeian / Covid hemeretzi Covid hogeia otoi / hozkailüan ützi
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016