Ba ote dakixu? | 2020eko Ekainaren 04a

Berrogeiko gerla (5/8)

Gilen Bacho

Maiatzaren 15ean, Guderian-en tankeak Sedan-etik deia urrun ziren baina gudukak segitzen ziren Ardenetan. Stonne inguruan, non bi alderdiak buruz buruka borrokatuko ziren 10 egunez, maiatzaren 15etik 25a arte. Lehen lau egunetan, Stonne herria 17 aldiz alderdiz kanbiatu zen! Karl Heinz Frieser, aleman historialiaren arabera “Aleman soldaduek beti konparatu dute Stonneko infernua 1916ko Verduneko infernuarekin”. Azkenik, alemanek zuten hiri hori okupatuko. Ber egunetan, Guderian eta Rommel-en dibisioak fite aitzinatzen ziren. Maiatzaren 17an, alemanek Laon hiria pasatzen zuten, Parisetik 100 kilometrotan bakarrik. 18an, Guderian-ek St Quentin eta Peronne hartzen zituen, Rommel-ek Cambrai hiria. Ber egunean, 3. RIC-eak (non, deia erran dugun bezala, euskaldun anitz baziren) kontra ofentsiba bat abiarazten zuen Beaumont hiriaren inguruan. Gudukak izigarri gogorrak izan dira (sustut alemanen arma automatiko eta stuka hegazkinengatik). Frantses soldaduek kuraia handi batekin buru egin zuten. 3.RICeak 800 gizon galtzen ditu (hilak, kolpatuak, desagertuak) egun bakar batez! Maiatzaren 19an, Guderian-en tankeak lehen gerlaren Somme-ko gudu zelaian pasatzen ziren. De Gaulle-ren dibisioak kontra ofentsiba berri bat abiarazten zuten baina huts egitera kondenatua zen aleman hegazkinen egintzarekin. Ofentsiba horrek Rommel arranguratzen zuen halere. Bere tropen aitzinatzea geldiaraztea Cambrai eta Arras-en artean erabakitzen zuen. Frantses agintaritza nagusiak aleman helburua ulertzen zuen. Helburua ez zen Parise, helburua zen aliatuen armadak bitan moztea Mantxako kanala arte joanez. Aliatuentzat, aleman indarren dispertsioa baliatzeko eta kontra ofentsiba handi bat antolatzeko denbora kontatua zen. Baina, 19an, Weygand-ek Gamelin ordezkatzen du jeneral buru bezala eta hiru egun galduko ziren frantses indarrak berriz antolatzeko.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Ba ote dakixu? | 2020/06/04

300 kilometro 10 egunez!

Gilen Bacho

300%20kilometro%2010%20egunez!
20an, Guderian-en dibisioak Amiens hartzen zuten, Abbeville aitzin. Arratsean, Guderian-en batailoi batek Mantxa kanala arte heltzen zen Noyelles hirian. Hamar egunez, alemanak 300 kilometroz aurreratu ziren! Frantses armada parte handi bat suntsitu zuten eta britainiarrez moztu zituzten. Ustekabekoa zen. Ez zuten oraino irabazi halere. Behar ziren oraino britainiar indarrak suntsitu eta frantses lehen armada, “Panzer bidearen” iparrean. 21ean, aliatuek, britainiarrek bereziki, kontra ofentsiba bat abiarazten zuten Arras aldera buruz “Panzer bide” hori zilatzeko baina Rommel-en dibisioak nekez gibelarazten zuten. Alemanek duda memento bat bazuten. Orain zer egin? Norat joan? Azkenean, 22an, Boulogne aldera buruz joaitea erabaki zuten. Erresistentzia azkarra atzemaiten zuten baina 25ean hiria okupatzen zuten. Guderian-ek panzer dibisio bat Calais aldera buruz igortzen zuen, beste bat Dunkerque hiriari buruz. Aliatuen tropek errabia bihotzean gudu...

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016