Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 04a

10 eguneko dolu ofiziala

Hego Euskal Herriko erakunde gehienek bat egin dute Espainiako Gobernuak ezarri duen hamar eguneko dolu ofizialarekin. Horrela, maiatzaren 27an Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Eudel Euskal Udalen Elkarteak eta Foru Aldundiek parte hartu dute COVID-19aren ondorioz zendu direnak gogora ekartzeko ekitaldietan. Bertzeak bertze, minutu bateko isiltasunak egin dira asteazken eguerdian. Instituzioetako balkoietan banderak makila erdian eta xingola beltzekin ezarri dituzte.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/06/04

EAJren batzokietan tindaketak

Aitzineko astean aipatuaren bide beretik, Patxi Ruiz presoaren sustenguz tindaketa gehiago egin dituzte ezezagun batzuek EAJren bertze lau batzokitan (Artea, Areatza, Deustu eta Bilbon). Ildo horretan, EAJk eraso horiek publikoki eta “irmotasun osoz” salatzeko galdegin dio EH Bilduri.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Euskal presoak

Eusko Jaurlaritzaren galdea Eusko Jaurlaritzak presoak Euskal Herrira ekartzeko galdegin dio Espainiako Gobernuari, “osasun publikoa prebenitzeko eta babesteko”. Gisa horretan, pandemia denboran dozena bat eragile sozialek, Espainiako Kongresuko talde andana batek eta nazioarteko komunitateko eragile frankoren bide bera segitu du Jaurlaritzak. Osasun Sailak txosten bat osatu du, eta Espainiako Espetxe Erakundeei igorri die, eta Eusko Legebiltzarrari ere. Jaurlaritzak ez du bereizketarik egin terrorismoagatik edo delitu arruntengatik espetxeratuak diren presoen artean. Preso egotearen arrazoia edozein izanik ere, denak Martutene, Basauri eta Zaballako kartzeletara ekartzea proposatzen du Jaurlaritzak. Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiaren arabera, galdearen helburu nagusia da presoen urruntzearen ondorioz haien etxekoek eta lagunek egin behar dituzten joan-jin luzeak saihestea, eta beraz kutsatze arriskua mugatzea. EH ...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Etxerat eta Sarek sustatu ekimenak

Etxerat, euskal presoen familien elkarteak ostiraletako kontzentrazioetara deitu du berriz. Segurtasun neurriak errespetatuz, herri guzietako plazetan elkarretaratzea galdegiten die herritarrei, euskal presoak Euskal Herriratzea eskatzeko. Halaber, Sarek sustatzen duen “Izan bidea” egitasmoarekin bat egin du. Hona zer den proiektu hau: aplikazio bat sortu dute sakelako telefonorako, eta honen helburua da euskal herritar guzien artean “bizikidetza eta bake osorako bidea” egitea. Maiatzaren 29tik jaitsi daiteke aplikazioa Sareren webgunetik. 3 127 326 kilometro egitera heldu nahi dute. Proposatzen dutena da, norbanako gisa edo taldean, kilometroak aplikazio horretan gehitzea, oinez, bizikletan, igerian... Eta denen artean hiru milioi kilometro egitea, euskal presoen egoera konpontzeko eta herri honetako bizikidetzaren eta bakearen aldeko ibiltariak elkartzeko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

EPPKren ikusmoldea

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak baikortzat hartu ditu presoen eskubideen alde Espainiako Kongresuan bederatzi alderdik sinatu duten adierazpena eta Jaurlaritzaren proposamena. Bestalde, Patxi Ruizen kasua ere aipatu du. Euskal Herriko “sektore jakin batek” haren egoera baliatu duela EPPK, Etxerat, Sare, EH Bildu eta Sortu erasotzeko salatu du.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Rikardo Arregi Kazetaritza Saria

Rikardo%20Arregi%20Kazetaritza%20Saria
Aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren deialdia egin du Andoaingo Udalak eta horri buruzko xehetasun batzuk eman ditu. Irabazleen izenak azaroaren 26an jakinen dira, Andoaingo Bastero kulturgunean sariak banatzeko “Xabier Lete gogoan” goiburupean eginen den ekitaldian. Alabaina, Xabier Lete poeta eta kantaria gogora ekarri nahi du Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak, haren heriotzaren hamargarren urteburua oroitarazteko. XXXII. edizioa da aurtengoa eta, iaz abiatu berrikuntzen bide beretik, aurten ere bi sari izanen dira: “Kazetaritza saria” eta “Komunikazio saria”. Gainera, finalistak ere izendatuko dituzte; Kazetaritza sarirako lau eta Komunikazio sarirako bertze lau. Euskarazko kazetaritza eta komunikazio modernoari esker euskararen normalizazioa sustatzeko xedez antolatzen den sari honek Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntza eskuRikardo ratzen du. Kazetaritza sariari dagokionez, 2019ko irailaren 16...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Koronabirusaren kontrako txertoa

Donostiako Viralgen Vector Core enpresa koronabirusaren kontrako txertoa egiten hasiko da. Massachusettseko General Brigham ospitaleak eta Harvard Unibertsitateak garatu dute txertoa, eta Donostiako enpresa hori izanen da Ameriketako Estatu Batuetatik kanpo txertoa ekoitziko duen enpresa bakarra. Javier Garcia Viralgeneko zuzendari nagusiak ez du oraino zehaztu zenbat txerto sortuko dituzten, baina halere “milioika dosi” izanen direla baieztatu du. Entsegu klinikoak udatik landa abiatzea pentsatzen du Garciak, eta txertoa 2021erako ekoizten hasteko esperantza agertu du. Mementoan 85 adituk egiten dute lan Viralgenek Donostiako Miramonen duen egoitzan. Eusko Jaurlaritza ere proiektuaren parte da, eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak bere atsegina agertu du. Tapiaren ustez, ekoizpen hori Euskadin egin ahal izateak lehen mailako aurrerapen sanitarioa, soziala eta enpresariala ekarriko luke.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Sagardotegiak berriz zabalik

COVID-19ak sagarno denboraldia ere ezeztatu zuen baina hemendik aitzina Euskadiko sagardotegiek ateak ideki ahalko dituzte, terrazetan eta barnean ere, %50ean eta segurtasun protokoloak errespetatuz. Zabaltzea erabaki dutenek botilako sagarnoa zerbitzatuko dute eta erreserbak egin daitezke jadanik. Halaber, ekoizleek urteko uztaren ezaugarriak azalduko dizkiete kontsumitzaileei, eta bezeroek sagarnoa erosi eta etxera eramateko parada izanen dute.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Azkoitiko hondakindegi

Duela zenbait aste jakin genuen Azkoitian (Gipuzkoa) hondakin ez arriskutsuak tratatzeko egitura bat eraiki nahi zuela Larke 360 enpresak. Proiektu horrek mesfidantza eta eztabaida sortu zituen herritarren artean. Horregatik, bilkura bat iragan da iritzi desberdinetako partaideen artean eta Javier Zubizarreta (EAJ) auzapezak jakinarazi du adostasunik ez izanez, proiektua ez duela sustengatuko. Beraz, egitasmoa baztertua izan da.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/04

Oroibidea

Nafarroako Gobernuaren Memoriaren Nafarroako Institutuak Oroibidea bilaketa-tresna aurkeztu du. Tresna horri esker, II. Errepublikarekin eta 1936ko kolpe militarraren ondotik sortu indarkeriarekin lotura zerbait duten pertsonen izenak, toponimoak eta gertakariak bila daitezke. Oroibidea Herritarrekiko Harremanetarako Sailak sustatu duen proiektua da, eta Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren webgunetik sar daiteke horretara. Bilatzailea Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzatik sortu da, eta Altaffaylla, Pamiela eta Txalaparta argitaletxeen laguntza ere ukan du.

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016