Kostaldean | 2020eko Ekainaren 04a

Hoin luzaz auzapez!

Aurten hor ditugu herriko bozak, soka luzea dutenak. Lehen itzulia denetan egina, bigarrena egiteko gelditzen asko herritan. Untsalaz sei urtetarik izaiten dira. Ez hain aspaldi gertatu zen haatik kasu berezi bat. Bozak izanak 2001ean, ondokoak beharrak ziren beraz 2007an. Bainan presidente-bozak ere ba. Etzirela biak betan egiten ahal, ez eta hain aise urte berean, lehentasuna eman zen presidente- bozeri - Nicolas Sarkozy zen orduan nagusitu - eta herriko bozak gibelatu ziren urte batez. Bozak sei urtetarik eginez, auzapezak ere sei urtetarik berritzen dira bainan auzapez batek aitzina segitzen ahal du kargutan, berriz hautagai agertzen bada eta partida berriz irabazten badu. Aldiz gertatzen da ere auzapez bat arras denbora guti egoitea kargu hortan. Konparazione, 1987an hil zen André Ithurralde Donibane Lohizuneko auzapeza. Segida hartu zuen Paul Ricau axudantak. Bozak berriz jin ziren bi urte gabe eta Paul Ricau etzen orduan hautagai agertu. Lehentxago, Ziburun, gertatua zen auzapez bat urte bat baizik ez egoitea kargutan, eta oraino urtea ez arras. 1971n hautetsia, Bernard Rospide medikua bost urteren buruan bortxatua bezala izan zen karguaren uzterat. Auzapez jarri zen orduan Rodolphe Fischer bainan ondoko urtean Jean Poulou, jadanik auzapez izana zena, berriz nagusitu zen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/06/04

Joachim Labrouche

J-B D

Joachim%20Labrouche
Aipatu baitugu Jean Poulou, orotarat 29 urtez egona da auzapez, 25 urtez 40ko gerlatik landa segidan eta gero lau urtez, 1977tik goiti, 1981ean zendu arte. Iragan mende hortan, Urruñan ere ukana dute auzapez bat luzaz egona herriaren kudeatzaile, Bernard de Coral Urtubiako jauna. 15 urtez auzapez 1929an hautetsia izanik, gero berriz 1945ean bainan bakarrik zonbait hilabetez eta azkenik 18 urtez egundainokotan, 1947tik 1965erat. Bakan aditzen dira holakoak. Norbait hoin luzaz auzapez, ez da alabainan usu gertatzen dena. Bizkitartean badira ere gure Kostaldean auzapez kargua denbora gehiago atxiki dutenak ere. Hala nola Joachim Labrouche Donibane Lohizunen. 1808an izendatua auzapez Napoleon lehenaren urte heietan. Errotik haren aldekoa baitzen, bonapartista hutsa orduan erraiten zen bezala. Kargua galdu zuen Napoleon desterratua izan zelarik eta berriz hartu Napoleon berriz Pariserat jinik bainan bakarrik ehun egunentzat. Ondoko urteak frango nahasiak i...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Henri de Larralde- Diusteguy

J-B D

Joachim Labrouche berrogoi urte pasa egon da beraz Donibaneko auzapez. Bainan Urruñan ukan dute auzapez bat aise gehiago egon dena kargutan, 55 urte alabainan, Henri de Larralde-Diusteguy, Urtubiako jauna. Larralde-tar horiek luzaz izanak Urtubiako jauregiaren buru. Behin batto esposatu zen deitura Diusteguy zuen gipuzkoar batekin eta bi izenen elgarri lotzea erabakia izan zen. Hemeretzigarren mende erditsutan, hiru anaia baziren Larralde-Diusteguy familian. Zaharrena, Alexandre, Miarritzeko auzapez izan zen. Bigarrena, Albert, Urruñako auzapez bainan lau urte bakarrik (1852-1856) gero tokia utzi baitzion Henri anaia gazteenari. Hau da-eta mendi erdi bat baino gehiago egonen Herriko Etxean! Iparraldeko beste hiri batean ba ote da auzapez bat hoin luzaz kargutan egon denik?

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Emazte bat auzapez Biriatun

J-B D

Emazte%20bat%20auzapez%20Biriatun
Herriko bozetan martxoan hautetsi kontseiluak jarri dira kargutan. Hala nola Biriatun auzapez berri bat baduten, eta lehen aldikotz emazte bat, Solange Demarcq-Eguiguren, Biriatuko Geroa zerrendaren buru agertua zena, gutiz bada gutiz nagusitua martxoaren 15ean. Hartzen du beraz Michel Hiriart auzapez ohiaren segida. Azken hau 31 urtez segidan auzapez egonik.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Jean-François Irigoyen Donibane Lohizunen

J-B D

Donibanen ere, denetan bezala, giro berezi batean iragan da nahitez herriko kontseilu berriaren kargutan jartzea. Jean-François Irigoyen aitzina auzapez beraz. Eskertu ditu gehiengo osoa lehen itzulian berean segurtatu dioten guziak, azpimarratuz anitzek etzutela uste gauzak hola joanen zirela. Azpimarratu ere gaurko egoera arras berezia dagoela eta gisa hartarat behar dugula denek ere bermatu. Herri Berri abertzale taldekoek deia luzatu dute harreman sanoagoak izan diten hautetsi guzien artean, gehiengoan direnek kondutan gehiago hartuz gutiengoan direnen ikusmolde eta oharpenak.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Atunaren sasoina

J-B D

Atunaren sasoina berriz hasten da edo laster hasiko, bereziki hegalabur edo atun gorriarentzat. Eta jadanik badira arrangura pisuak hor gaindi. Deus berriagorik ez haatik azkenean ezen arrangura berak baziren jaz ere. Dena den, joan den egunean manifestaldi bat izan da Donibane Lohizuneko portuan, arrantzale andana batek bere aldarrikapenak entzunaraziz. Zertaz dute makurra? Europa mailan finkatzen dira neurri bereziak hunenbeste arrain nun nola hartzen ahal. Arrangura direnek banaketa hori dute ezin onets. Untzi handieri emaiten zaiotela errextasun frango, ttipieri aparantziarik ere ez aski, heiek dutelarik arrantza molde sanoena.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Aurten ez dira jinen

Hendaian, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailaso famatuak hor beharrak zituzten martxoaren 22an, euskararen hilabetea izanki-eta. Ezin ziren etorri koronabirus delako horren beldurrez. Erabakia izan zen uztailaren 5ean jinen zirela. Bainan holako ikusgarririk ez omen da oraino muntatzen ahalko. Aurten pailaso gustagarri horiek ez dira beraz agertuko Hendaiarat.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/04

Baratze botanikoan

J-B D

Donibane Lohizunen baratze botanikoa berriz idekitzen da aste huntan. Ekainean idekia izanen da asteazken, larunbat eta igandetan, goizeko 11etarik arratsaldeko 6etarat. Larunbat huntan, nola hilabeteko lehena den, sartzea urririk. Larunbat goizean bestalde tailer berezi bat baratzegintzaz bainan toki guziak ja aitzinetik hartuak.

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016