Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 04a

Europar Batasunak Oinarrizko Errenta Unibertsala

Maiatzaren 15ean, Europar Batasunak, Oinarrizko Errenta Unibertsala baten plantan jartzea Europan bizi diren herritarrentzat bozkatu du. ICE (Initiative Citoyenne Européenne), europar batzordea da, “Unconditional Basic Income Europe” (Oinarrizko Errenta Europarra) deitzen den proposamena egin zuen, aurkeztua izan dena eta onartua. Beren erranetan: “errenta unibertsala bermatzeko, Europar Batasunak eta Estatu kideek babes sozialeko sistema eraginkorrak, iraunkorrak eta bidezkoak babestuko dituzte”. Ekimen horri esker, esperantza dute prekaritatea eta sozial baztertze gutiago izan dadin. Arduradunen ustez, irailaren 14 eta 20 artean plantan jarria litzateke. Anartean, gogoeta eramaiteko, plataforma bat antolatuko dute. Hortarako gomita zabaldua da kultur, politika eta sozial arloan ari diren pertsoneri. Edozein pertsonek, helbide huntara ice@humanistasrentabasica.org beren ekarpenak egiten ahalko dituzte. Bururaino iniziatiba hunen eramaiteko, milioi bat europar herritarren izenpetzeak beharezkoa dituzte, Europa Batasuneko 7 herrietarik.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/06/04

Alemania eta Frantziaren hitz ederrak?

M.O.

Maiatzaren 19an, Macron eta Merkel agintariek 500 miliar euroko plan bat proposatu dute, finantzarako xehetasunik eman gabe. Jadanik aipatu bezala, izurritearen ondorioz herri anitz keinka txarrean dira, %5 eta %10aren arteko galtzea dute, Italia, Espainia eta Grezia litzateke gehienik hunkiak. Beste batzuk diote, egina izan den adierazpen hori, Frantzia eta Alemaniako gobernamenduek nahi izan dutela “komunikazio ekintza” bat egin. Beraien helburua izanez, erakustea kasu egiten dutela Mediterraneo aldeko herrieri, axolatzen direla itxura eman nahian. Beste batzuk 500 miliar horiek nun atzeman, galdera pausatzen dute. Ez baitute azaltzen Europar Batasunak nundik nola egin lezakeen diru zama horren biltzeko. Jakinez holako egitasmo bat onartua izaiteko, Europako partaide diren herri bakoitzak bozkatu beharko duela. Jadanik Austriako Sebastien Kurz kantzilerrak, argiki erran du ez dela diru laguntza bat izan beharko, bainan bai prestamu bat. Ez da berehala egi...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/04

Europar Batzordeak ekonomiaren ekaitzari fronte egin nahian

M.O.

Macron eta Merkel-en adierazpenen ondotik, Europar Batzordeko Ursula von der Leyen presidenteak ere adierazpenak egin ditu. Europar Batzordeak, 750 miliar euroko berreskuratzeko plan bat proposatzen du, estatu guzien arteko mailegu baten bidez. Lehen aldikoz litzateke Europar Batzordeak elkarrekilako zorretan jartzeko mailegu bat plantan jarri lukeena. Maiatzaren 27an, Ursula von der Leyenek Europako Parlamentuaren aitzinean azaldu du, 500 miliar euro diru-laguntza gisa emanak izanen direla eta 250 miliar mailegu bezala.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/04

Multinazional batzuk Estatuak auziperatzeko bidean

M.O.

Jurista batzuk, adituak Estatuen eta multinazional inbestitzaileen arteko gatazkak kudeatzen, gogoetatzen ari dira pleinta nola ekartzen ahal duten. Covid-19 garaian hartuak izan diren neurri batzuri buruz, ekonomiaren gelditzea eragin dutela argumentatuz. Corporate Europe Observatory eta Transnational Institute, Gobernuz Kanpoko Erakundeak kezkatuak agertzen dira, osasun arazoengatik Estatuek geldialdia egin dutelakoz auzitegi aitzinetan izaitea eta damu-domaiak multinazional horieri pagatzea behartuak izaitea. Enpresa handi horiek Estatuak auziperatzen ahal lituzkete, errentagarritasun kalteak jasanagatik. Jadanik enpresa handi horiek, lurralde batzuk auziperatuak dituzte: Veoliak Lituania, Vilnius- ek Frantzia (120 milioi damu-domaia eskatua dute), Vattenfal enpresak 4 miliar euro galdegin ditu Alemaniari. Errana denez abokatu kabinete horiek sustatzen dute enpresek beren irabaziak defenda ditzaten. Aitzin aipatu bi ONG horien arabera “Estatuak milioi dolar...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/04

Aeronautikako garraio konpainiak keinka txarrean

M.O.

Aeronautikako%20garraio%20konpainiak%20keinka%20txarrean
Jadanik astekari huntan aipatua, ekonomia aldetik aeronautikak arazo handiak jasaiten dituela, afera ez da onera abian. British Airways, Ryanair eta Virgin Atlantic konpainiek adierazia dute kanporatzeak izanen direla, joan den astean britainiar EasyJet konpainiak 4.500 langile kanporatuko dituela abisua eman du, enpresa hortako langileen herena. Bide beretik, Air Canada konpainiak, langile kopuruaren erdia, 19.000, kanporatzen ditu. Erresuma Batuko British Airways-ek, 12.000 lan uzte izanen direla abisua emana du, langileriaren %30 egiten duela. Delta Air amerikarrak 10.000 langile boluntario joanen direla (%11). Eskandinaviako SAS konpainiak 5.000 kanporatze (%40). United Airlines amerikarrak 3.450, hauek dira koadroak. Virgin Atlantic-ek 3.150, irlandes Ryanair 3.000. “Aeronautikako Nazioarteko Elkartea", aireko garraioez arduratzen denak, 2019ari konparatuz, 286 miliarren galtzea estimatu du, %55eko beherakada. Adituek diotenez, 2023a igurikatu beharko da ...

Irakurri segida

3547. zbk

Nehork ez daki mundu hau nolakoa izanen den hemendik bizpaiuru urteren buruan.

Roger Pol-Droit

Gure Hitza | 2020/06/04

Aldian aldikoa

Peio Jorajuria

Koronabirusaren izurriteak agerian utzi du osasun zerbitzuen ahulezia Frantzian, eta bertze asko herrialdetan ere funtsean. Urte luzetan ekonomia eta finantzak dira fagoratu Frantziako ospitale publikoetan, osasun alorraren kaltetan. Halaber zaharretxe frangotan. Bada urteak mediku, erizain eta artatzaileak oro ahalbide gehiagoren galdezka badabiltzala. Orain arte debaldetan. Lerrokatu diren gobernu desberdinak deiadar horieri elkor egon dira. Eskasia gorrian izanikan ere, haatik, ikaragarriko lana eraman dute artatzaileek azken hilabete hauetan, izurriteari gogor egiteko, beren osasuna lanjerean emanez frangotan. Iduri luke oraingoan gobernua konturatu dela gauzak behar direla bertzelakatu, osasuna lehen ezarriz, eta ez ekonomia eta dirua. Maiatzaren 25ean abiatu dira “Osasunaren Ségur” delakoaren jardunaldiak (edo biltzarrak), osasun munduko, sindikatuetako eta gobernuko ordezkarien artean. Zazpi aste iraunen dute solasek eta negoziaketek, Nicole Notat...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016