Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 11a

MATTIN GOGOAN: Mattin Larzabal-en heriotza

Lapurdi Irratia

Pena handiz jakin dugu Mattin Larzabal-en heriotza. Hogeita hamar urtez kazetari izan da Gure Irratiko lankideen artean eta anitz egin du bere bizi osoan euskararen alde. Fededun engaiatua ere izan da eta gogor lehiatu da gure hizkuntzak bere toki osoa atxik dezan gure elizetan eta Elizan. Lapurdi Irratiaren jarraitzaile hurbila zen aspaldidanik, eta erretreta hartu zuenean gure laguntzaileetarik izan da: hilabetero Ibai Arteko Jondoni Petri Hiriburuko parropiaren berriak emaiten zituen. Bestalde, egunero gure antenan entzuten duzuen sainduen bizitzaren euskaratze lanean eta grabaketan parte hartu zuen. Milesker, Mattin, bihotz-bihotzez hire laguntzagatik, eta Jainkoak har haizala bere egoitzan. Dolumin bizienak helarazten dizkiogu bere familiari eta Euskal Irratietako bere lankideeri..
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/06/11

MATTIN GOGOAN: Adiskide min bat aipatzea ez da errex berrikitan zendu denean

MATTIN%20GOGOAN:%20Adiskide%20min%20bat%20aipatzea%20ez%20da%20errex%20berrikitan%20zendu%20denean
Ezagutu nuen Mattin gazte denboran. Euskara ikasteko gutizia eman zautan. Gure laguntasuna 1968/73 urteetan sortu zen, lehenik Amaia elkartean, ondotik Mende Berrin. Hainbat ekintzetan engaiatu ginen elgarrekin, orain arte. Gaur, nahi dizuet bakarrik oroitarazi Pauen ikasle zelarik, nola ausardia eder batekin, euskaldun ikasleak biltzeko elkarte bat sortzea lortu zuen. Alegia deus, bere diplomazia dohaineri esker, lortu zuen unibertsitateko zuzendariarenganik gela baten okupatzeko baimena eskuratzea, kanpuseko arautegiak argiki debekatzen zuelarik! Elkarteari esker, gazte andana batzuk biltzen ziren astean eta urtean zehar: Mizel Recalde, Léon Haizaguerre, Juliette Guélot, Ellande Duny-Pétré, Txomin eta Lucien Etchezaharreta, Maite eta Christine Guiresse, Kepa Etxandi, Oneka Dospital, Jenofa Mendiboure, Jon Etchegoin, Dominixe Delmas, Kattalin Curutcharry... eta hainbat ikasle. Euskarazko kurtsoak emaiten ziren eta mintzaldiak antolatzen. Denbora berean, herrira sartzen zelar...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

MATTIN GOGOAN: Oroit hiza Mattin?

MATTIN%20GOGOAN:%20Oroit%20hiza%20Mattin?
Aspaldikoa duk, bainan atzokoa iduri zatak. Urtats eguna zian, 1968. urtean! Ibilki gintian gaztez gazte, ikazlez ikasle, Gabirekin, behar ginituela euskal gazteak bildu Euskal Herri berritu baten altxatzeko, elkarte berri bat sortuz, uda hortan sortuko ginuena, funtsean, Amaia izenekoa. Etxen hintzen, laborari etxe batean, Aiherrako Granjan, gaztelu zaharraren lehen auzo bezala. Erran haukun Akizeko Semenarioan hintzela, han apez euskaltzale bat lagun, euskara eta euskal kulturaren alorretan sartua hintzela. Lehen aldia zian elgar ikusten ginuela eta senditu nian hire funtsa zoin handia zen jadanik, hitzekoa hintzela eta kondatzen ahalko ginuela hirekin. Urteak joan zitian eta 70eko hamarkada nahasi hortan ikusi hintuan Mende Berri elkartearen zutabe bezala, ikastaldi horietan, Donaixtin besteak beste? Beti zintzo eta langile jarraiki bezala. Jin zian ere enetako uztarri batetan jartzea, Entzun Ikus elkarteak Gure Irratiaren sortzea bultzatu zuelarik. Pario handia zian, euskara hut...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

Sukarra

J-B D

Bat-batean zernahi aipaldi badu berriz duela lau urte bazterrak azkarki harrotu zituen gertakari hits batek. 24 urteko mutiko gazte bat, Adama Traoré, arrastatua izan zen Pariseko aldean, gauza gutiren gatik funtsean, bainan istanteko hil zen han berean. Fama berehala hedatu zen kaxketadunek gaizki tratatuaren gatik zendu zela, norbait aski mendekaturik, arrazakeria hutsez, delako mutikoa larru beltza dutenetarik zelakotz. Salaketa gogorrak izan ziren, manifestaldi pizkorrak ere ba. Ikerketak akulaturik, espertak ere mintzatu ziren bainan nunbaitik ere arrunt ikusmolde desberdinak agertuz. Heldu da ez dela sekulan garbitasunik izan afera gogoetagarri hortaz. Eta zendako da sua berriz piztu denboraren buruan? Joan den egunean, Ipar-Ameriketako Estatu Batuetan gisa bertsuko zerbait gertatu baita, gizon bat, beltza hura ere, polizako norbaitek hil baitu urkatua atxikirik bere zangopetan. Izan dira han gaindi gaitzeko manifestaldiak eta delako poliza-gizona preso altxatua izan da. Gertaka...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

Bero handiak?

J-B D

Apirila eta maiatza aspaldiko beroenak izanak dira. Uztailean bezen bero askotan. Solasa da hor gaindi biziki uda beroa ukaiten ahal ginukeela, aro ikerle batzuk ere ez dute naski beste solasik. Ez da beharbada sobera fidatu behar holako erraneri, xuxen erraiteko nehork ez jakin-eta nolako aroa jinen den, bainan baditake halere holako zerbaiti buruz ari giren. Europa guzian kantu bertsua aditzen da funtsean. Ekain hastean agorril erditsutan bezen bero! Laponiako eremu hotzetan, azken egun horietan 20 gradu ukan dituzte arratsaldetan, sasoin huntan ardura 9etarat ez direlarik heltzen! Gainerat, frangoren beldurra, edo arrangura segurik ba, ez den idorte handia ere izanen. Guk ez dugu orainokoan euri eskasik, azken egunetan ere ikusi den bezala, bainan Frantzia behere hortan badira eskualdeak jadanik kezkatuak daudenak, arras euri guti egiten eta lurra arrunt zukatua.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

Tratuak

J-B D

Herriko bozen bigarren itzuli horrek ez ditu bazterrak hainbeste harrotzen. Beharbada mugimendu gehixago izanen da azken bi astetan. Anartean iduri du betiko eskuin-ezkerrak doi bat pixkortu direla bainan ikusi behar nolako emaitzak izanen diren ekainaren 28an. "Berde" horiek ere nahi lukete hein bat polliki heldu, jaz Europa- mailako bozetan tanto asko irabazirik bainan ez da errana hain uzta ona segurtatzen ahalko dutela. Eta macrontiarrak zertan ditugu? Ez hain aspaldi, ezin atxikiak iduri zuten, denetan zernahi aldaketa egin behar, aldaketa zinez baliosak bistan dena! Kukuruku, nor gira gu? Eta bai, beti nor gira gu eta nor gira gu! Denen buru, bozak hurbiltzearekin, eta espantu gutixago eginez, tratuan ere arizan dira han hemenka, Irisarriko makiñunak hartzen diren bezala. Hogoi bat hiritan, eskuindarrekin akomeatu dira, hirutan aldiz ezkerraldekoekin. Hauxe da bitxikeria hau ere: Lyoneko aldean, Gérard Collomb, bera sozialista izana, eta Macronen ministro egona, xarmanki a...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

Mattin Larzabal berriketari guziz xintxoa eta baliosa

Janbatitt Dirassar

Mattin%20Larzabal%20berriketari%20guziz%20xintxoa%20eta%20baliosa
Nola erran zonbat inarrosi nauen ekainaren 2an bat-batean jakin dutan berri txar horrek? Mattin Larzabal pausatu delako berri ezinago latza. Gisa hortako bizpahiru dei ukanik, banakien arras gaizkitua zela bainan ez nuen uste halere hein hortan zela, esperantza nuen zonbait denbora goiti beheiti berriz pixkortuko zela. Berri hitsa hedatu orduko entzun ditut Gure Irratian handik eta hemendik eskainiak izan zaizkion lekukotasun hunkigarriak. Nik ere zonbait lerro nahi ditut beraz idatzi agurtuz ahal bezen kartsuki euskalgintzaren alorretan eragin handi-handia zaukan langile paregabea. Entzun dut zer zion Lucien Etchezaharreta bere betiko adiskideak. Mattin ginuela gure kulturaren eta gure nortasunaren aldeko zutabe guziz baliosa. Zutabe hitz hori biziki gustatu zait eta arrunt egokia kausitu dut. Nik ere nahi dut ene gain hartu, asurtiagorik ez baitzaut heldu gogorat. Mattin ezagutu dut duela berrogoi bat urte Gure Irratian plantatu zenean lan eta lan berriketari saila gero eta ederki...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/11

Mattin Larzabal Fedean bidez bide

Maite Irazoqui

Mattin%20Larzabal%20Fedean%20bidez%20bide
Gure adiskidea, Mattin Larzabal zendu da ekaineko bigarren egun huntan. Bere sortzeko hilabetean, 70. urtean. Lagun maitagarria, deneri irriño egilea, zerbitzari umila eta berriketari profesionala. Euskaldun eta fededun agertu da bere bizian. Mattinek eman daukun lekukotasunari lerro hauek nahi dute oihartzun egin. Berriketari gisa, ahoz eta izkirioz, hitzak erabiltzen zituen, Xalbadorren gisa “hitzen lihoa iruten” zituela, eta hori egiteko, bazakien entzuten, aditzen. San Andreseko lagun batek erraiten zautan bezala: “gizon isila”. Fedearen bidean, entzute hori baliosa da, Jainkoa entzutea eta bertzeak entzutea, isilik egonez. Bere irriño pollitean, bere begitarte ernean, ikusten zen entzuten zituenak ez zirela beti bere gustukoak, bainan bazakien lehenik entzuten, errespeturekin, eta ondotik galdeak etortzen ziren: “nolaz diozu hori?”edo zerbait berri ikasten zuelarik, interes handirekin aditzen zuen eta gero: “nolaz dakizu hori?” barnatzeko gisan, bere gain hart...

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016