Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 11a

Frantzian ere polizaren eskuetan hila

JB

Polizaren eskuetan jendeak hiltzea ez da Ameriketan bakarrik gertatzen. Frantzian ere Adama Traoré izeneko beste beltz bat hil zen, 2016ko uztailaren 16an, Beaumont- sur-Oiseko jendarmerian, 24 urte betetzen zituen egunean. Geroztik, 4 urtez, gorputz ikerketa eta medikuen arteko eztabaidak luzatu dira jakiteko zerk hil zuen Adama Traoré. Jujeek manatu espertisen arabera ez da polizaren falta izan bainan familiak famatuak diren mediku berezitueri eginarazi dituen kontra ikerketen arabera, Adama Traoré arrastatu duten 3 jendarmek jasanarazi presioneagatik da ito. Horra zer dion gainera 3 jendarma horietarik batek: “gu denen gorputzen pisua hartu dugu”. 4 urtez mediku legistek baztertu dute itotzearen tesia bainan familiak ez du sekulan amore eman. Apirilaren 2an iragan diren sustengu manifestaldi jendetsuek ukan dute eragin eta joan den ortziralean, sekulan galdezketatuak izan ez ziren bi lekukoen deklarapenak galde egiten dituzte instrukzio jujeek. George Floyd afera gogoan, polizaren jokamoldeak berrikustekoak dira Frantzian ere.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/06/11

Arrazakeria estrukturala

J.B.

George Floyden aldeko manifestaldi jendetsuak, Ipar Ameriketatik kanpo, munduan zehar ere zabaldu dira, Europako herri gehienetan batez ere. Beltzen kontrako polizien jokamolde bortitzaren salaketa Amerikanoen aliatuen aldetik etorri da, ohiz kanpoko moldean. Hala nola Alemania, Australia eta Bretania Handiko kargudunek, George Floyden erailketa barkaezina eta eskandalagarritzat hartu duen Boris Johnson lehen ministro britaniarrak. Simon Coveneyek, Irlandes ministroak, bere aldetik, arrazen arteko berdintasun ezan du ikusten Estatu Batuetako gertakari latza eta manifestaldien jatorria. Aita Sainduak berak hitza hartu du bazterkeria edo arrazakeria edozoin forma ezin dugula onartu erranez. Urrunago joan da Nazio Batuetako Erakundeko Giza Eskubideen goi komisarioa den Michelle Bachelet “Afro-Amerikarren kontrako polizien bortizkeria” eta “Ameriketako kazetarien kontrako aurrekaririk gabeko erasoaldia” salatuz, bai eta amerikar jendartean sartua den arrazakeria deitoratuz. Ihar...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/11

George Floyden erailketa

JB

George%20Floyden%20erailketa
Estatu Batuetan, George Floyd, 46 urteko afro-amerikarraren erailketak ihardukitze anitz sortarazi ditu Ipar Ameriketako Estatu gehienetan bai eta ere munduan zehar. Polizia xuri batek George Floyd arrastatzerakoan bere belaunarekin tinkatu dio lepoa 9 minutuz azken hatsa eman arte. Ez da lehen aldia beltz bat hiltzen dela amerikar polizaren eskutik eta gehienetan inpunitate osoan gertatzen da. Bainan aldi huntan ihardukitze masiboak izan dira, hiri nagusi gehienetan, hainbestetaraino nun Minnesotako gobernadoreak deklaratu baitu instituzioetan barna sartua den arrazakeriaren kontra borrokatzeko okasionea dela eta zuzentzeko azken xantza. Manifestaldiak jendetsuak izan dira, gehienak baketsuak, bainan pataskak ere izan dira zonbait tokitan eta 10.000 jende arrastatuak izan dira egun guti barne. Etxe Xurian, presidentearen egoitzan, hurbiltzen ari ziren manifestarietaz beldurtu dira seguritateko arduradunak eta Donald Trump sarrazi dute “bunker” gordagi batean zonbait orenez. Hal...

Irakurri segida

3548. zbk

Harritzen naiz ikusiz ainitz jende ez direla sekulan deusetaz harritzen.

Lucien Jerphagnon

Gure Hitza | 2020/06/11

Milesker eta ikus arte Mattin!

Aste huntako Gure Hitza artikuluan pil pilean den beste gai batez aritzeko xedea ginuen, bainan nola ez gaitu harritu eta inarrosi Mattin Larzabal, Aiherrako semeak eta gure zuzendaritza batzordekidearen ustegabeko joaiteak. Jazko Eguberri irian ukan istripu batengatik gaizkondu minek jo aitzin, ez ginen alta ohituak Mattin eri izaiten ikustera. 1978an lehen liburu bat argitaratua zuen Jon Casenaverekin eskuz-esku. 30 urtez Gure Irrratian kazetari izanik, Euskal Herria biziki ongi ezagutzen zuen. Bere adintsuko lankideek eta gazteagoek halaber zinezko zubigiletzat zaukaten. Pergarioak laket eta errexki idazten zuen euskara garbian. Gaitzeko esperientzia bildua irratigintzan eta berriketarigoan, jakitate hori ezarri du egundainotik maite ukan duen HERRIAren zerbitzurako ere. Baionako eta Aturri aldeko berri emaitearen gainerat, erreportai interesgarri batzu egiten zituen. Duela bi urte joan zitzaigun Manex Pagola artista kantugilearen inguruan zonbait denboraz bildu izan gira iker...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016