Azalekoa | 2020eko Ekainaren 25a

Aurten udako sasoiaz, bi solas!

M.O.

Aurten%20udako%20sasoiaz_%20bi%20solas!

Udan sartuak giren garai huntan, turismo saila zertan den jakin nahi izan dugu. Euskal Elkargoaren barne da turismoaren ahalmena. Euskal Elkargoko egoitzan atzeman ditugu Daniel Olzomendi, Izurako auzapeza eta Turismo Bulegoko presidentea eta Nicolas Martin zuzendaria.

Ipar Euskal Herriko turismo bulegoen antolaketa

Euskal Elkargoa sortu zenean, horren segidan, turismo bulego gehienak elkar juntatu ziren, instituzio hunek alor hunen ahalmena bere gain hartzen zuela. Euskal Herriko Turismo Bulegoa, 2018an sortu zen, 153 herri ordezkatzen dituela, 5 hiri beren bidetik segitzen dute (Angelu, Biarritze, Bidarte, Kanbo eta Hendaia). Orotara, Ipar Euskal Herrian urte guzian 80 bulego dira idekiak, misio desberdinak dituztelarik kudeatzeko. Alde batean informazioa eta komunikazioa kudeatu, sail hortan ari diren profesionalen arteko lotura segurtatuz, Euskal Herriko promozioa egin, merkaturatzea eta publizitate lana bultzatu eta turismoaren inguruan diren egiturak kudeatu. 2018ko urtarrilean, Euskal Elkargoak bozkatu zuen “zerga turistikoa” plantan jartzea. 153 herrientzat zerga berdina da, aterpetxe, kanpaleku... udako ganbara, hots erabiliak diren egoitzen kopuruaren arabera behar da ordaindu. Diru hori erabilia da turismoaren alorra garatzeko eta sustatzeko.

Izurritearen ondorioz, osagarri neurriak

Daniel Olzomendi, Euskal Herriko Turismo Bulegoko presidenteak erraiten zaukun, izurritearengatik, alor hortan ari direneri zerga turistikoaren ordaintzea gibelatua izan zaiela. Gehitzen zuela profesional gehiengo handi bat enpresa tipiak edo(ta) ertainak dira. Nicolas Martin zuzendariak zioen, bildu direla sektore hortan ari diren ordezkariekin, ikusteko teknikoki behartuak diren osasun neurriak nola gauzatzen ahal dituzten. Ohartu dira ere ostalaritzaren inguruan errexago antolatu direla, lanbide hortan sindikatuak edo federazioak izanez. Beste sail batzutan oraino jakingabean dira sasoia nola abiatu, adibideak emanez, harpeen bisitatzeko zenbat jende sartzen ahalko da eta distantzia neurriak zeinnolakoak dira. Xehetasun eskas horrek antolakuntzarako arazoak sortzen ditu. Gisa berean mendietako aterpe-etxeen errezebitzeko jende kopuruaren jakinean ez direla gehitzen zuela. Turismo Bulegoko bi arduradunek zioten zenbaitzuk dudan direla ideki behar duten ala ez. Daniel Olzomendik zioen, baldintza horiek guziak kudeatuak direla suprefetarekin, bai eta lanbide hortan ari diren pertsonekin, protokoloa ongi plantan jartzeko gisan.

Aurtengo sasoia berezia?

Presidenteak zioen, beharbada aurten beste molde batez jendeek oporrak hartuko dituztela, baliatuz hemen berean ezagutzen ez diren toki batzuen bisitatzeko. Euskal Herriko Turismo Bulegoak xede du turismo iraunkor baten garatzea, bazterrak zainduz eta turismo saila lurralde osoan orekatzeko asmoarekin. Lurraldea errespetatua izan dadin, Daniel Olzomendik zioen hortarako turismo soziala, ingurumena eta ekonomia iraunkor batean antolatu behar dela. Hemengo ekoizpenak salduz, bertako jendeen lan baliosa ezagutarazteko parada dela gehitzen zuela. Hortako lan bat abiatua zuten, mementoan gelditu dena, Ipar Euskal Herriko 4 sormakarekin ekimen baten antolatzea.

Turismoaren sasoi iraupenari buruz, Nicolas Martin-ek zioen Biarritze eta Baionako hirietan, joano eta gehiago urte guzian jendea ibiltzen dela, hemengo beste gune batzutan 6 hilabete irauten duelarik. Gogoeta baten eramaiten ari dira, nola egin urte guzian ostatuek, jatetxeek... hots turismo sailan ari direnek ez dezaten beren aktibitatea geldi.

“Euskal Herria lau haizetara”

Bi ordezkariek, Elkar argitaletxearekin laster agertuko den gida-liburu baten berri eman daukute, deituko dena “Euskal Herria lau haizetara”. Ipar Euskal Herriko turismo bulego guzietan 5€tan salgai izanen da. Liburu horrek bi xede ditu, bulego bakoitzak agertu behar zituen milaka esku-orri gutiago inprimatzea, ekonomiak eta paper xahutze gutiago eraginez. Beren erranetan, denak kondatuz 100 bat tona paper tirada egiten da, gehienetan laster botatuak direnak eta ez beti zikin-untzi batean azpimarratzen zutela. Pentsatzen dute liburu gottor bat izanez, hobeki atxikia izanen dela eta informazio guziak betan agertuz, lurralde osoaren erakusleiho bilakatu dela.

Liburu horri esker, bisitatzeko leku diferenteak, turismo sailan ari diren sare sozialen helbide anitzak... laborarien ekoizpenak dira aipagai. Nola, gure eskualdean 1.000ko bat jatetxe baden, hautua egin dute banazka aipatzeko ordez, dei egitea Catherine Marchand idazle eta sukaldaritza sailan aditua denari, harek egin dezan aipamen orokorra.

Turismoa zenbakietan

Daniel Olzomendik esplikatzen zaukun gure eskualdean turismoak ekonomikoki leku baduela, zenbaki konkretuak emanez. Orotara 3.000ko bat enpresa dira sail hortan ari, 9.000ko bat lanpostu eraginez, horietan 4.000 sasoilari. Ipar Euskal Herriko ekonomia alorraren %7a ordezkatzen du. Udatiarreri alokatzeko oheen kopurua 78.434koa da, 382 egoitzetan banatuak: 228 hotel (12.824 pertsona), 6.417 ganbara. Ipar Euskal Herrian 94 kanpaleku dira, 33.489 udatiar ibilki dira. Etxetakoaterpeek (gîte) 9.932 toki dituzte eta 14 opor-herri badira (VVF, Pierre et Vacances...), 4.184 egoiliarrentzat. Bestalde, 929 jatetxe dira eta 164 bisitatzeko gune (museo, baratze publiko...).

Aurtengo sasoia beranta handiarekin hasi da, galdera anitz izanez, udatiarrak hurbilduko diren ala ez. Jadanik agertu diren zenbaki batzuk frogatzen dute sektore horrek galtze handiak jasanen dituela: 2019ko urteari konparatuz: martxoan 31 milioi euroren galtzea, apirilean 72 milioi euro, maiatzean 77 milioi euro.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/06/25

Haziak Idazle 2020 Irabazleak

Haziak%20Idazle%202020%20%20Irabazleak

Aurten Haziak Idazle lehiaketaren 5. edizioa zen. Nahiz eta egoera berezia izan erabaki dugu lehiaketa mantentzea. Eta untsa egin dugu!! Orotarat 8 ikastetxetako 80 ikaslek lehiaketan parte hartu dute. Bakarrik edo taldean idatzitako idazlanetan 22 saristatuak izan dira. Elkarteko kideek dute osatu epaimahaia eta plazerrekin idazlanak irakurri eta sailkatu dituzte. Ondoko asteetan idazlan zonbait argitaratuak izanen dira bainan anartean sailkapena emaiten dizuegu. Euskal Haziak Elkartearen partez milesker parte hartzaile guzieri.

3. Zikloa: Bakarka

  1. “Jocelyne eta ahostun astoa”; Antton Texier (Arretxea kolegioa, Senpere).
  2. “Amatxiren baratzea”; Elorri Larre (Arretxea kolegioa, Senpere).
  3. “Eñauten entsalada”; Luka Jorajuria (Arretxea kolegioa, Senpere).

3. Zikloa: Taldeka

1. “Myiamoto ñimiñoa eta bere astoa”; Mikel Casson eta Nino Groelly (San Frantses Xabier kolegioa, Uztaritz...

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016