Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Ekainaren 25a

Aiherra

Aiherra

Arberoan Alaiki aisialdi zentroa irekia izanen dauda huntan! Prestakuntza lan luze baten ondotik, eta segurtasun arauak errespetatuz, Arberoan Alaiki aisialdi zentroak bere ateak irekiko ditu uda huntan! Animatzaileak eta zuzendaria prest dira zuen haurren errezibitzeko. Izen emaiteko eta informazio gehiagoren ukaiteko, harremanetan sartu behar da zuzenean helbide elektroniko hau baliatuz: arberoaalaiki@ gmail.com Dolu bat auzoan, Pier Etchart Ez dugu usaiarik Aiherrako berrietan, herri auzoetako berrien emaitea. Halere, Izturiztarra zen Pier Etchart zena aipatu gabe ezin gira egon, joan den aste hondarrean zendu baitzen, 68 urtetan. Duela zonbeit urte Donoztiri, Izturitze eta Aiherrako pilotariak Abarratia pilota batasuna sortuz elkartu ziren. Bere eskukaldia ekarri zuen orduan eta hastapenetik, pilota arduradun gisa sartu baitzen elkartean, eta pilota sustatzeko gure eskualdean lan egin. Aiherrako pilotariak Antzuolara joan zirenean 1993 urtean hango pilotarien kontra aritzera, pilota arduradun gisa parte hartu zuen ere, Battitta Barbierekin, elgarretaratze hortan. Hemendik parte hartu zuten pilotariak ziren: Beñat Hourcade, Thierry Itoiz, Beñat Durruty eta Philippe Etchart. Gure doluzko sendimendu zintzoenak familiari.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016