Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Ekainaren 25a

Aldude

Aldude

Herriko bozak Joan den martxoan herriko bozen lehen itzulian, bi zerrenda aurkeztu ziren. Alde batetik Gilbert Arretchena eta bestaldetik Mattin Suquilbidena. Bigarren zerrenda huntarik hamar hautatuak ziren. Auzapez baten hautatzeko hameka hautetsi beharrezkoak dira, ondorioz heldu den igandean, ekainaren 28an, aldudarrak bozkatzerat deituak gira hamekagarren hautetsiarentzat. Memento huntan bat da bakarrik aurkezten, Pierre Sanchotena Alastainbordakoa. Herriko Etxea goizeko 8etatik arratsaldeko 6ak arte idekia izanen da. Karia hortarat, Herriko Etxe aitzinean, Mendi Alde eskolako burasoek bixkotx saltze bat antolatuko dute.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016