Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2020eko Ekainaren 25a

Baigorri

Baigorri

Heriotze Joan den ibiakoitzean bere azken egoitzara lagundu dugu Juanita Arriada, 89 urtetan zendua. Baztan aldeko Arizkun herrian sortua, jostun ikasteko praktikak eginik etorria zen 22 urtetan Bankara. Zonbait urte lehentxago etorria zen Angel bere herritar gaztearekin ezkondu zen hor eta etxetiar laborantzan hasi. Laster, bikote gazteak erosi zuen Baigorrin, Haritzalde auzoan, Xufindeia eta frango fite aldamenean etxe berria ere eraiki. Senarra, lehenik Larlako lauza harrobian ari zela eta ondotik Durruty enpresan, zazpi haur hazi dituzte. Horrela Juanitak ukan du lan eta egin sakrifizio. Emazte isila zen, bihotz handikoa, gazterik ikasia zuena bizitzen. Donibane Garaziko xahar etxe batean iragan ditu bere azken bost urteak. Nola familiari biziki atxikia zen, hunek ongi inguraturik, ezti eztia pausatu da etxe hortan. Dolumin zintzoenak helarazten ditugu doluan den familia handiari. “Mendi tontorrak sutan” Euskal Herriko bertze zonbait herritan bezala, euskal presoen libertatea behin eta berriz galdatzeko ekintza kari, gure herriaren inguruko zonbait mendi tontorretan suak piztu dira. Deia egina zen bereziki Oilandoiko kaskora (huntan bazen jende eta animazio: musika, dantza eta kantu), bainan hunekin betan, purtta purtta bertze kasko batzutan ere suak piztu dira: Munoa, Jara, Larla, eta Harrixorrotxen. Ibiakoitzetik iganderateko gaua ederra zen, lainorik gabe eta hame- Baigorri kak aldera, mendi gain horiek argitan jarri dira Jondonaniko bozkariozko suaren pare. Zuzenketa Joan den astean agertu ditugu Jean-Louis Lakak Jamattit Kuxkurrioren ehorzketetan eman bertsuak, huts bat izanez berriz agertzen ditugu. Jean Louis Lakaren bertsuak (Doinua: lurraren pean) Anitz baloreen batean leial egoiten denik badea Hortan Jan Battitt salbuespen bat izan zira ordea .Etxea, dantza, elkartasuna, euskara eta fedea. Kantari eder ta irrintzina egile ezin hobea, Euskal ohidura sakratuen zaintzale paregabea. Bide xuxenen erakuslea, Kuxkurrio zuri ohore. Eskertzekoa zure dohainak zinituen gure. Bisita batek ekartzen baitu plazer bezenbat dolore, Egun dorpetan ere ateraz bihotz barneko omore, Kantuz airosten zinin Baigorri teilatu gainetik ere.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016