Herriz Herri - Baiona (L) | 2020eko Ekainaren 25a

Baiona

Baiona

Euskal Museoa Uztailaren 2tik harat publikoari berriz idekia izanen da. Baldintza bereziak plantan jarri dituzte: 30 pertsonaka dira bisitak eginen, 2 oren guziz. Beharrezkoa da 11 urtetarik harat maska soinean ukaitea. “Paseo” festibalaren 3. edizioa Udaberrian aurreikusiak ziren kultur gertakariak trabatuak izan badira, uztailaren 20tik irailaren 5a arte, “Paseo” festibalaren 3. edizioa iraganen da. Kitorik den festibal huntan, leku publikoetan, 35 kontzertu eta 200 bat ikusgarri presentatuak izanen dira. Herriko Etxe aitzineko plazak, dantzari lekua utziko dio, aldizkatuz, Ezec le Floch, Bilaka eta Illicite konpainiek ikusgarriak emanen dituzte (17:00, 18:00, 19:00 eta 20:00). Astearte eta ostegun guziz, 40 bat minutuko kontzertuak antolatuak dira: jazz, euskal kantuak, musika klasiko... eta beste (19:00 eta 20:15). Horietan entzungai izanen dira: Anne Etchegoyen, Korrontzi, Naia Robles, MT4, BLM Quartet, Ezcurra hirukotea, Pauline eta Juliette, Alain Sourigues, Jesus Aured eta Alain Larribet, Gorka Robles eta Duo Maaj. Igandetan (19:00), kioskoan, musika tradizionalak du Baiona alaituko, txistu, gaita eta trikien bidez. Xehetasun gehiagorentzat: affaires.culturelles@bayonne.fr.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016