Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2020eko Ekainaren 25a

Beskoitze

Beskoitze

Herriko Kontseilua Ekainaren 15ean herriko kontseilua elgarretaratu da Bixintxo Kultur gunean, beti koronabirusaren kontrako aginduak errespetatuz. Fabienne Ayensa auzapezak, ongi etorriaren ondotik, bilkurako aipagaiak zerrendatu ditu. Xehetasunetan sartu gabe huna gai aipagarrien bilduma. Sei axuanten inguruan, sei batzorde edo lantalde antolatuak izan dira: lurralde eta oihanen antolaketa, sozial arazoak, gazteria, hizkuntza, bide obrak, laborantza, ekonomia, herriko bizia eta pestak, herriko eraikuntzak eta ekipamenduak, hezkuntza, kultura eta komunikazioa. Lantalde horiek 5 eta 8 kontseilariren artean osatuak dira. Jakin behar da lantalde horietan dosierrak eztabaidatzen eta prestatzen direla gero herriko kontseiluan aurkezteko. Bertzalde, Euskal Elkargoko, CCAS-eko eta eskoletako ordezkariak izendatuak izan dira. Axuanten lantaldea eta barneko komunikazioa: gutienez ortzegun guziez, auzapeza eta 6 axuantak elgarretaratzen dira herriko harremanen eta gaien eztabaidatzeko. Ondotik, kontseilari guzieri barneko komunikazioa egiten dute, mailez eskuratuz axuanten proposamenak edo deliberoak. Beraz kontseilari bakoitzak hurbiletik dosierrak segitzen ahalko ditu, parada badu ere bere iritziaren emaiteko segidan edo herriko kontseiluko bilkuran. Bertze gaiak izan dira: JOANTO ostatuari laguntza, herriari jabeak pagatu behar duen alokairua ezeztatua izan da hiru hilabeterendako, koronabirusarengatik ostatua zerraturik egon baita. Bertze gaien ageriak herriko webgunean irakurtzen ahal dira. Bururatzeko andere auzapezak publikoari (jende gutti) eman du hitza. Urrengo herriko kontseilua, ekainaren 29an elgarretaratuko da.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016