Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2020eko Ekainaren 25a

Donibane Garazi

Donibane%20Garazi

Donibanek arnasa hartzen du! Donibane Garaziko Herriko Etxeak, herri barnean, deliberatu du guneurdineko lekuen kopurua emendatzea, saltegi eta zerbitzu publikoetara sarbidea errexteko. Hori deitu du “Donibanek arnasa hartzen du!”, 3 urtez garatuko duena. Uharteko, Elizako, Iturriko eta Espainiako karriketan badira jadanik (9:00- 12:00 eta 14:00-20:00), astelehenetik igande arte. Bestalde Zitadelako karrikan aparkatzea debekatua da. Diskorik ez dutenek, eskuragarriak izanen dira Herriko Etxean eta saltegi batzutan. Joano eta jende gehiago ibiltzen dela, Herriko Etxeak xede du, aparkatze eskaintza hobetzea, segurtatuz oinezkoak errexago kurri daitezen eta autoak aparkatzeko leku gehiago ukaitea. Zergen apaltzea Covid-19 osasun krisiak badu inpaktu handia Garaziko lurraldean ere eta bereziki saltegiak eta ostatuak hunkiak izan dira. Haien sustengatzeko, herriko kontseiluak deliberatu du aurtengo zergen apaltzea: - %100aren apaltzea, 4m² edo guttiago okupatzen dituzten saltegientzat - %50aren apaltzea 4m² edo gehiago okupatzen dituzten saltegientzat. Garaziko suhiltzaileak egoitza berrian Joan den otsailean estreinaldia egin zen, Garaziko hautetsi, Baionako suprefeta eta Nafarroako agintariaren presentziarekin. Ekainaren 20an Garaziko suhiltzaileak egoitza berrian sartu dira. Aitzin, Donibane Garaziko karriketan ibili dira, sirenak entzuten zirela, garaztarren eta etorriak ziren udatiarren txaloak eskuratu dituzte. Ondotik apeitifa eskainia zen.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016