Herriz Herri - Hazparne (L) | 2020eko Ekainaren 25a

Hazparne

Hazparne

Kontseilu berriaren antolaketa Lehen bilkura publikoan sar hitzaren ondotik, deliberoak hartu ziren: ✓ Auzapezari behar orduan, deliberatzeko ahala eman zaio. ✓ Frantses Hezkunde Nazionalarekin konbenio bat izenpetzeko ahala eman zaio ere: alabainan krisi memento huntan, eskolak ez ditu haur guziak errezebitzen. Ondorioz, herri batzuek animazioak antolatu dituzte haurrak okupatzeko gisan. Hazparnen hori egin da eskola publikoko haurrentzat, animatzaile eta beneboleri esker. Gero, Herriko Etxeak ondoko organismoen administrazio kontseiluetan parte hartzen baitu: Sozial Zentroan (CCAS), Larrazkena zahar etxean, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Energia Sindikatuan eta herri arteko Txakurrak elkartean, horietarako ordezkariak izendatuak izan dira. Bururatzeko, kontseiluaren deliberoen prestatzeko, komisio batzu osatu dira: ✓Ekonomia – Berrikuntza – Numerikoa: Jérôme Larrieuk eramanik ✓ Laborantxa: Marion Chomel ✓Kultura – Ondarea – Euskara: Joseph Lafitte ✓Bizitegi – Elkartasuna: Annabelle Vergez ✓Bide – Sare – Bizi kuadro: Sébastien Durritzague ✓Finantzak: Maguy Bassagaisteguy ✓Trantsizio Ekologikoa: Nathalie Paroix ✓Kirola – Herriko eraikuntzak: Emile Dirratchette Delibero guziak denen bozarekin onartu dira. Josta Leku Udako oporrak laster hor izanki, usaian bezala, haurrak Josta Lekun errezebituko dira, uztailaren 6etik agorrilaren 21a arte. Lehenik Hazpandarrak hartuko dira eta gero auzo herrietakoak. Hazparneko Herriko Etxeko webgunean, “accès famille” zapatuz egiten da izen emaitea. Eskola garraioak Eskola sartzean autobusa erabiliko duten haurren izenak oraindanik eman behar dira, ama eskolatik lizeoraino. Agorrilaren 2a arte bada horren egiteko eta ondoko gunera joanez egin behar da: www.communautepaysbasque. fr/transports-scolaires Berriz abiatzeak Haritz Barne zinegela berriz ideki da aste huntan. Usaian bezalako ordutegia segituko du, segurtasun neurriak zainduz bistan dena. Sokorri Katolikoak bere egoitza idekitzen du asteazkenetan (14:00-18:00) eta larunbatetan (09:00-12:00). Bestalde asteazkenetan jendeek eman puska garbi eta lisatuak hartzen ditu bakarrik, Fontan karrikako 19an duen egoitzan. Etorkinen aldeko elgarretaratzea Joan den astean aipatu bezala, “Errefuxiatuen Munduko eguna” kari, Hazparnen Iparraldeko etorkinekin ari diren taldeek elgarretaratzera deitua zuten, 200 bat pertsona hurbildu dira. Berrikitan kolektiboak, Pirinio Atlantikoko Prefetari gutun idekia igorri zaion eta Baionako suprefetarekin bildu zen. Kolektiboak eskakizun hunen inguruan mezua zabaldu du: “paperik gabe diren migranteak berehala erregulartzea, jarraitasunez eta baldintzarik gabe”. Kurtso numerikoak Tresna numerikoen erabilpenean trebatu nahi duenak kurtso batzu ukan ditzake kitorik ondoko egunetan: ekainaren 19an astelehena, uztailaren 6an astelehena, uztailaren 15ean asteazkena, uztailaren 20an astelehena. Herriko Etxeak antolatzen du ikastaldi hau departamenduko La Fibre 64 kontseiluarekin. Behar den material guzia tokian berean izanen da. Izena eman telefonatuz: 05-59-29-60-22. Ate irekiak Hazparneko Ezkia ikastolan Hazparneko EZKIA ikastolak buraso berrieri beharrezko argitasunak ekarriko dizkie, heldu den uztailaren 2an, ortzegun arratsaldez (16:00- 20:00). Berriki bururatu den “aitzineko garaia” ongi iragan da Hazparne aldeko EZKIA Ikastolarentzat Patxi Haritschelhar zuzendaria eta erakasleek burasoen elkartearekin eraman lanari esker. Burasoen elkartearen lehendakariak Maider Duguine eta Eneko Irigoyen dira. Konfinamendu garaian, ikasleek etxetik artoski lan egin zuten erakasleek proposatu lan programa errespetatuz, hauekin webkonferentziak segurtatuz, hots telelanak eskaini erraztasun ezberdinak baliatuz. Berriki, deskonfinamendu garai berria hasi zen, eta ikastolako haur gehienak ikastolara etorri ziren, astean 2 egun osoz erakasleekin parez-pare lan eginez, eta beste 2 egunez etxetik telelanaren bidez. Azkenik, joan den astelehenean, ikasle guziak berriz itzuli ziren ikastolara, bakantza handiak aitzineko azken 2 asteentzat. Ondorioz, joan den martxoko programatuak ziren ate irekiak ez baitziren segurtatu ahal izan, Hazparneko EZKIA Ikastolak ate irekiak berriz antolatuko ditu, uztailaren 2an, Lapurdiko aparkalekuan kokatu egoitzan. Erakasleek eta ikasleen burasoek errezibituko dituzte euskara ikasi nahi duten haurren burasoak. Erakasleek murgiltze sistemaren abantailak eta eskolaren proiektu ezberdinak aitzinera emanen dituzte, eta arrapostu argiak emanen elebitasunari eta ikastolaren pedagogiari buruz. Ondotik, burasoen elkartekoek ikastolaren ibilera nolakoa den azalduko dute, azpimarratuz lehen lehenik, ikastola, burasoen elkarteak eta erakasleen taldeak lankidetzan kudeatzen duten eskola dela. Ongi etorri denei! Kontaktua: ezkia.zuzendaritza@gmail. com edo www.ezkia.org
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016