Herriz Herri - Heleta (NB) | 2020eko Ekainaren 25a

Heleta

Herritarra

Zorionak Lucie Etcheverry Garatekoa, jada zonbait urte, Kanboko Santa-Elixabet erretira etxean da. Hor bete ditu bere ehun urteak, egun hortan familiakoek egin diote bisita, bai eta ere auzapezak eskaini baitio lore azau bat herritar guzien izenean. Zorion bihotzekoak diozkagu, mendea bururaturik, bigarrenari abiatua den andere bikainari! Jin gostuan Memento doi bat dorpe bezain bitxiak iragan ditugu, iduriz ttipituak ez erraiteko finitzeari buruz goatzila. Emeki- emeki gauzak heldu dira neurrirat. Aurten halere gure herrian eta ingurukoetan ere Besta Berri ospatu da igande xoil bat bezala, Armendaritzen ez da honenbeste jende baizik sartu behar, tokien erdiak, berdin gehiago hutsik daude. Jin gostuan bada oraino zabaltzeko tokia, sudur puntako oihala ezarriz geroz. Gure arbasoek elizak eraiki zituzten herriaren gotortasunaren arabera, ez zuketen pentsatua handiegi izanen zirela koronabirusa denbora huntako, funtsean lehenago ere hasiak ziren.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016