Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2020eko Ekainaren 25a

Hiriburu

Hiriburu

Informatikan trebatu Herriko Etxearekin partaidetzan, uztailaren 3tik harat, Fibre 64 departamenduko egiturak antolatzen ditu informatikarako ikastaldiak. Herriko Etxean iraganen dira, 3 oreneko 4 ikastaldi izanen dira: uztailaren 3an, 9an, 16an eta 23an. Ordenagailuaren bidez gauza anitz egiten dira, “desmaterializazioa” deitzen dena, paperik ez gehiago bete beharrean. Hortarako, ikastaldi horiek antolatuak dira, bereziki adin batetako pertsoneri, tresna horiekin errextasunak emaiteko gisan. Formazioa kitorik da, parte hartzaileen beharreri moldatuko dena. Lehenbailehen izena eman behar da deituz Herriko Etxera: 05-59-44-15-27 edo mailez communication@saintpierredirube. fr.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016