Herriz Herri - Sara (L) | 2020eko Ekainaren 25a

Sara

GANEX

Abisu: Azkaingo Larrun Kanta taldeak usaian, Saran bi kantaldi ematen ditu, aurten eritasunarengatik ezeztatu ditu. Ez dituzte beren errepikak egiten ahal bederen udazken arte, hola heldu den urteko prest izanen dira. L ezeak zabalduak egun guziz, heldu den astelehenean errearoaren 29tik harat (10:00-18:00), hortako behar dituzue zuen lekuak erreserbatu helbide huntan: www.grottesdesare.fr. 30 minutu lehenago etorri txartelak hartzeko, maska ere beharko duzue. Bisita on. Euskal Herriko pastizaren museoa 30ean asteartez idekiko da. Igerilekura ere uztailaren 6an astelehenez, joaiten ahalko da. Herriko bestetako elkartea ere ari da egitarauaren prestatzen, nola pilotariak ez diren oraino pilotan hasiak, badute lan pilotarien atzemateko. Bainan ez naiz kexu, oraino badute astia buruilaren 13a arte eta pentsatzen dut orduko pilota hasiko dela. Goazen esperantza hortan eta Sarako besta ederrak prestatu usaian bezala, konfinamendu hunen ondotik behar dugu pixka bat baliatu.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016