Abisuak | 2020eko Ekainaren 25a

Hazparne eskualdea

Laguntza Etxeak, adinetako pertsonetaz arduratzen den elkarteak, uztailetik harat bilatzen ditu etxeetan ibiltzeko laguntzaileak, denbora osoz edo erdiz. Hazparne, Aiherra, Bastida, Ahurti, Beskoitze, Lekorne, Makea, eta Heleta herrietan lan egiteko. Lan egunak: astelehenetik ostiral arte, larunbatetan 2 astetarik eta igandetan hilabetean behin. Interesatua denak mail bat igorri behar du helbide huntarat: laguntzaetxerat. acceuil@orange.fr, xehetasunentzat deitzen ahal du: 05.59.29.45.80
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Abisuak | 2020/06/25

Udako egonaldien ezeztatzea

Uda Leku

Uda honetan, Uda Leku elkarteak 11 egonaldi proposatuak zituen, 6 eta 15 urte arteko haur eta gazte euskaldunentzat. Ekainaren 4ko administrazio kontseiluan, udako egonaldi guziak ezeztatzea erabaki da. Egonaldien antolatzeko baimena zein baldintzetan? Maiatzaren 28an, Frantses gobernuko lehen ministroak egonaldiak baimenduak izanen zirela adierazi du. Berri ona izaiten ahalko zen erabakia gauzatzeko protokoloa laster hedatu baziguten, baina ez da hala izan. Nahiz eta zurrumurru anitz entzun edo irakurri, gaur egun, ez dugu oraindik protokolorik errezibitu, eta DDCS-ren partetik lortu ditugun informazioen arabera, protokolorik ez litzateke hedatuko ekaina hilabete bukaera aitzin. Egoera honek, elkartea ezjakintasun handian atxiki du, prestaketa pedagogiko eta logistiko guzia blokatuz. Zenbateko taldeak galdeginen dizkigute? Zenbat animatzaile beharko dira protokolo sanitarioa gauzatzeko? Zein aktibitate mota proposatzen ahalko dugu? Oheratzea, sukaldaritza, apairuak, garbitasuna...

Irakurri segida

Abisuak | 2020/06/25

Lurrama : argazki lehiaketa

Lurrama elkartea heldu den ediozioaren prestatzen ari da, eta aurtengo afixa egiteko, argazkilari guzieri deia zabaltzen du. Azaroaren 13tik 15era iraganen da Biarritzeko Iraty gelan, eta tematika gisa, biharko munduari buruz gogoeta egitea proposatzen du, biharko osagarriari interesatuz batez ere. Argazki lehiaketa antolatzeko, denen laguntza behar du. Gaurtik goiti eta ekainaren hondarra arte lehiaketa idekitzen du. Aurtengo tematika irudikatu beharko da: “Biharko mundua, gaurko hautua”. Ezagutu dugun krisiaren ondotik, biziaren errespetuan, elikadura sanoa eta tokikoan bermatzen den laborantza herrikoia eta iraukorra behar dela berriz frogatu. Lehiaketa ekainaren 15ean hasi da, ekainaren 29 arte iraunen du. Argazkiak mailez igorri beharko dira: lurrama@ehlgbai.org helbidera, uztail erditsutan komunikatuko dute irabazduna nor den. Irabazdunak 150€ko baloreko etxe ekoizleek osatu saskia eskuratuko du.

Irakurri segida

Abisuak | 2020/06/25

Ezti Etxearen deialdia

Ezti%20Etxearen%20deialdia
Jadanik astekari huntan aipatu bezala, Euskal Herriko erlezain ttipi eta handiek bultzaturik, Ezti Etxe kolektiboa sortu da. Kolektiboa orain ofizialki Lekornen, Garroa jauregian kokatua da, erlezain guzier idekia izanen dena. Koronabirusa krisiarengatik, Ezti Etxearen proiektua gelditu da, hala ere elkartea antolatzen da, bainan denen beharra ukanen du. Erlezain taldeak, erlezaintzari buruzko lehen urratsak, bi egunetako ikastaldiak antolatzen baditu, zailtasunak ukanen ditu bere proiektua bururaino eramaiten. Hau dela eta ekainaren 15etik harat abiatua du diru bilketa bat, 15.000€ beharrezkoak ditu. Nahi duenak ekarpena egin lezake: HelloAsso webgunearen bidez.

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016