Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Igandeko bozak

Hiri handietan bereziki, bazterrak pil-pilean daude herriko bozen bigarren itzulia hor berean-eta. Hala nola Parisen, hiru zerrenda zoin-gehiagoka plantatuak eta, behinere etzena gertatua, hiru zerrendaburuak emaztekiak izanki. Hiri bat anitz aipatzen dena, Le Havre, Edouard Philippe gobernuburua han baita hautagai. Orokorki, hauxe da bitxikeria, hiri frangotan agertzen den arrangura handiena ez da baitezpada nork irabaziko duen partida bainan jendearen parte hartzea, arras eskasa izana martxoan, zonbatekoa izanen den aldi huntan.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/06/25

Ba ote?

J-B D

Air-France fama handiko etxeak jakinarazi du bi urte barne gutienez 8.000 lanpostu gutiagorekin itzulikatuko dela, beharbada 10.000 lanpostu gutiagorekin. Erakusterat emanez halere nehor ez duela kanpo ezarriko. Erretreta hartuko dutenak ez ordainduko eta langile andana bati errextasunak emanen, diru laguntza zerbaitekin, beren baitarik joan diten. Berriak harritu ditu halere bazterrak denak jakinean izanik ere Air-France horrek lanak badituela bere konduetan ezin untsa helduz. Zernahi gisaz hoinbeste lanpostu gutiago hoin epe laburrean, hori anitzek kasik ezin sinetsia daukate. Gobernua ere beltzurika ari, oroitaraziz, eta azpimarratuz, Air-France azkarki laguntzen duela hobeki iharduki dezan. Ondoko hilabetetan ageriko zer getatuko den.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Zalapartak

Dijon hirian lau gauez segidan gaitzeko nahasmenduak ukan dituzte, gehienik auzoalde batean, motaz txetxeniarrak diren gazte andana bat bortizki eta itsuski mendekaturik Ipar-Afrikatik etorriak diren batzuri. Baizik-eta afrikano multxo batek gaizki tratatua zuela txetxeniar gazte bat. Ikaragarriko zalapartak, ondo heietako jende guziak ikaran egoki. Bazterrak hein bat eztitu dira gobernuak presaka harat igorririk 150 kaxketadun, poliza eta jendarme, beren larderia erakuts zezaten. Gertakari hitsa eta guziz gogoetagarria. Droga negozio zerbait izanki ere hor nunbait. Txetxeniar horiek, beste askoren gisa, iheslariak dira, beren herrialdean gerla zelarik jinak Frantziarat. Xintxoki behar litazke ibili, bazterrik nahasi gabe eta bortizkeriari hola eman gabe. Bainan ez dira denak hortarik ari. Beste bospasei hiritan ere izanak dira jadanik tirabira pisuak, txetxeniar multxo zonbait arrunt asaldatuak eta dena futitukeria. Barne-ministroak deplauki erran du hoin gaizki gobernatzen diren t...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Saltsa bat

Saltsa%20bat
Giroa arras berezia dagoen keinka huntan, horra azen ontzeko badugula beste saltsaño bat, ez baiginuen deus beharragorik. Lurralde-batzarrak berritu ziren 2015eko abenduan. Untsalaz hauteskunde horiek berriz egin behar heldu den urte hondarrerat. Bat-batean eta arras bitxiki hedatu da aitzinatuak izaiten ahal litazkeela eta martxoan ginuzkeela, departamendu maileko bozekin batean. Jadanik ere gertatu dela bi bozkatze betan egitea, jendeak arras ongi hartzen duela hori, eta boz-emaileen parte hartzea handiagoa izaiten dela. Hainbestenarekin, denbora berean beste solas bat entzun da, zazi zu nork ateratu duen, lurralde bozak aitzinatuak izaiteko partez gibelatuak litazkeela presidentebozak ondoan egiteko. Hautetsi frango harritu dira holako zurrumurruak hedatzearekin. Parisen, dela gobernuan dela Eliseoa jauregian diote ez dutela batere gisa hortako xederik, aitortuz halere gai hortaz guti aski mintzatu direla solasketa batzutan. Gérard Larcher zenaturren biltzarburuak aski gora erran ...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Kexu

J-B D

Hiri frangotan, erizain eta artategietako beste langileak milaka eta milaka bildu dira eta karriketan ibili erakusteko kexu daudela. Ukan dutela goresmen anitz bainan gobernuarenganik besterik igurikatzen dutela oraino. Parisen, manifestaldia histu du gertakari latz batek. Polizak iletarik tiraka herrestan ereman du erizain bat, 50 urteko emazte bat, eta bazterrak asaldatu dira hori ikustearekin. Gero erakutsia izan da emazte hori zela lehenik harrika hasia polizari. Batek hau eta besteak hura, eztabadaida gaitzak izan dira.

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016