Egun eta bihar | 2020eko Ekainaren 25a

Saltsa bat

Saltsa%20bat

Giroa arras berezia dagoen keinka huntan, horra azen ontzeko badugula beste saltsaño bat, ez baiginuen deus beharragorik. Lurralde-batzarrak berritu ziren 2015eko abenduan. Untsalaz hauteskunde horiek berriz egin behar heldu den urte hondarrerat. Bat-batean eta arras bitxiki hedatu da aitzinatuak izaiten ahal litazkeela eta martxoan ginuzkeela, departamendu maileko bozekin batean. Jadanik ere gertatu dela bi bozkatze betan egitea, jendeak arras ongi hartzen duela hori, eta boz-emaileen parte hartzea handiagoa izaiten dela. Hainbestenarekin, denbora berean beste solas bat entzun da, zazi zu nork ateratu duen, lurralde bozak aitzinatuak izaiteko partez gibelatuak litazkeela presidentebozak ondoan egiteko. Hautetsi frango harritu dira holako zurrumurruak hedatzearekin. Parisen, dela gobernuan dela Eliseoa jauregian diote ez dutela batere gisa hortako xederik, aitortuz halere gai hortaz guti aski mintzatu direla solasketa batzutan. Gérard Larcher zenaturren biltzarburuak aski gora erran du untsalaz egokiena dela bozen egitea beren tenorean, aitzinatu edo gibelatu gabe. Bainan gatu horrek baduke beste buztanik.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Egun eta bihar | 2020/06/25

Kexu

J-B D

Hiri frangotan, erizain eta artategietako beste langileak milaka eta milaka bildu dira eta karriketan ibili erakusteko kexu daudela. Ukan dutela goresmen anitz bainan gobernuarenganik besterik igurikatzen dutela oraino. Parisen, manifestaldia histu du gertakari latz batek. Polizak iletarik tiraka herrestan ereman du erizain bat, 50 urteko emazte bat, eta bazterrak asaldatu dira hori ikustearekin. Gero erakutsia izan da emazte hori zela lehenik harrika hasia polizari. Batek hau eta besteak hura, eztabadaida gaitzak izan dira.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Zalapartak

Dijon hirian lau gauez segidan gaitzeko nahasmenduak ukan dituzte, gehienik auzoalde batean, motaz txetxeniarrak diren gazte andana bat bortizki eta itsuski mendekaturik Ipar-Afrikatik etorriak diren batzuri. Baizik-eta afrikano multxo batek gaizki tratatua zuela txetxeniar gazte bat. Ikaragarriko zalapartak, ondo heietako jende guziak ikaran egoki. Bazterrak hein bat eztitu dira gobernuak presaka harat igorririk 150 kaxketadun, poliza eta jendarme, beren larderia erakuts zezaten. Gertakari hitsa eta guziz gogoetagarria. Droga negozio zerbait izanki ere hor nunbait. Txetxeniar horiek, beste askoren gisa, iheslariak dira, beren herrialdean gerla zelarik jinak Frantziarat. Xintxoki behar litazke ibili, bazterrik nahasi gabe eta bortizkeriari hola eman gabe. Bainan ez dira denak hortarik ari. Beste bospasei hiritan ere izanak dira jadanik tirabira pisuak, txetxeniar multxo zonbait arrunt asaldatuak eta dena futitukeria. Barne-ministroak deplauki erran du hoin gaizki gobernatzen diren t...

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Igandeko bozak

Hiri handietan bereziki, bazterrak pil-pilean daude herriko bozen bigarren itzulia hor berean-eta. Hala nola Parisen, hiru zerrenda zoin-gehiagoka plantatuak eta, behinere etzena gertatua, hiru zerrendaburuak emaztekiak izanki. Hiri bat anitz aipatzen dena, Le Havre, Edouard Philippe gobernuburua han baita hautagai. Orokorki, hauxe da bitxikeria, hiri frangotan agertzen den arrangura handiena ez da baitezpada nork irabaziko duen partida bainan jendearen parte hartzea, arras eskasa izana martxoan, zonbatekoa izanen den aldi huntan.

Irakurri segida

Egun eta bihar | 2020/06/25

Ba ote?

J-B D

Air-France fama handiko etxeak jakinarazi du bi urte barne gutienez 8.000 lanpostu gutiagorekin itzulikatuko dela, beharbada 10.000 lanpostu gutiagorekin. Erakusterat emanez halere nehor ez duela kanpo ezarriko. Erretreta hartuko dutenak ez ordainduko eta langile andana bati errextasunak emanen, diru laguntza zerbaitekin, beren baitarik joan diten. Berriak harritu ditu halere bazterrak denak jakinean izanik ere Air-France horrek lanak badituela bere konduetan ezin untsa helduz. Zernahi gisaz hoinbeste lanpostu gutiago hoin epe laburrean, hori anitzek kasik ezin sinetsia daukate. Gobernua ere beltzurika ari, oroitaraziz, eta azpimarratuz, Air-France azkarki laguntzen duela hobeki iharduki dezan. Ondoko hilabetetan ageriko zer getatuko den.

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Azalekoa | 2020/06/25

Haziak Idazle 2020 Irabazleak

Haziak%20Idazle%202020%20%20Irabazleak

Aurten Haziak Idazle lehiaketaren 5. edizioa zen. Nahiz eta egoera berezia izan erabaki dugu lehiaketa mantentzea. Eta untsa egin dugu!! Orotarat 8 ikastetxetako 80 ikaslek lehiaketan parte hartu dute. Bakarrik edo taldean idatzitako idazlanetan 22 saristatuak izan dira. Elkarteko kideek dute osatu epaimahaia eta plazerrekin idazlanak irakurri eta sailkatu dituzte. Ondoko asteetan idazlan zonbait argitaratuak izanen dira bainan anartean sailkapena emaiten dizuegu. Euskal Haziak Elkartearen partez milesker parte hartzaile guzieri.

3. Zikloa: Bakarka

  1. “Jocelyne eta ahostun astoa”; Antton Texier (Arretxea kolegioa, Senpere).
  2. “Amatxiren baratzea”; Elorri Larre (Arretxea kolegioa, Senpere).
  3. “Eñauten entsalada”; Luka Jorajuria (Arretxea kolegioa, Senpere).

3. Zikloa: Taldeka

1. “Myiamoto ñimiñoa eta bere astoa”; Mikel Casson eta Nino Groelly (San Frantses Xabier kolegioa, Uztaritz...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016