Euskal diaspora | 2020eko Ekainaren 25a

‘Noriega’ berri bat Bakersfielden, ‘Ansots’ Boisen, Sydneyko ‘Gure Txoko’...

a€˜Noriegaa€™%20berri%20bat%20Bakersfielden_%20a€˜Ansotsa€™%20Boisen_%20Sydneyko%20a€˜Gure%20Txokoa€™...

BAKERSFIELD, KALIFORNIA.

Azken berriak Noriegari buruz: euskal ostatu xahar hunen izena eta likore lizentzia salduak izan dira eta baita ostatuaren barnealdeko muble, apaingarri eta objektu guziak ere, barra salbu. Bakersfieldeko tailandiar jatorriko negozio-gizon batek erosi ditu eta, dirudienez, bere alabak euskal estiloko jatetxe bat muntatu nahi du, Noriega izena atxikiz eta mubleak ere Noriegakoak, hiriko beste leku batean. Barra, bestalde, Kern County Museoko lagunek erosi dute, euskaldun batzu tartean, eta ekainaren 30erako museora eremanen dute, han muntatu eta ezartzeko erakusgai.

BOISE, IDAHO.

Batzuk joan, besteak jin. Bitartean, Idahoko hiriburuan, euskal negozio berri bat irekiko duela iragarri du Dan Ansotegui boisetar euskaldun ezagutuak. ‘Ansots’ ukanen du izena eta txorizoa, solomoa, euskal pintxo eta ogitartekoak egin eta salduko ditu, baita etxera eremanen ere. Gogoratu Dan Ansotegui musikaria, irakaslea eta euskal kulturan arras aktibo den pertsona dela, eta musikari gisa AEBetako "National Heritage Fellow" sari handia eman zakotela 2019an. Negozio- BA OTE DAKIXU? pertsona gisa, Boiseko Gernika taberna sortu zuen eta baita The Basque Market ere, arrakasta handiz. Lan gogorreko urteen ondotik, biak saldu zituen. Zorte on proiektu berrian!

SYDNEY, AUSTRALIA.

Estatu Batuetan, pandemiarena ez dabil arras ongi, ezta Ameriketako hainbat herrialdetan ere, baina Australian atera berriak dira hetsialditik eta idokitzen hasi dira orain arte hetsiak ziren lekuak, konparazio Sydneyko ‘Gure Txoko’ Euskal Etxea. Igande guziz eguerdiz bazkari ederra zerbitzatzen dute eta aitzinetik behar da izena eman, eta ardura, asteak igurikatu. EEkoek iragarri dute heldu den igandean posible izanen dela berriz ere heien euskal moldeko janari goxoa dastatzea. Ongi etorri gibelera Gure Txoko!

RENO, NEVADA.

Nevada-Renoko Unibertsitateak 2020ko ‘Basque Writing Contest’ (euskal idazkuntza lehiaketa) deitu du, ingelesez idatzi lanendako, lehenengo saria 500 euroko oparia eta lana argitaratzea direlarik. Lanak 5.000 eta 100.000 hitz artekoa behar du izan. Norbait interesatua ezagutzen baduzu, xantza ona izaten ahal da euskal gaia duen testu bat igortzeko. Xehetasunak, basquestudies@gmail.com.

MEXIKO HIRIA, MEXIKO.

Eta gaurkoa bukatzeko, bilkura akademiko bat, Mexikoko ‘Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak’ Kongresua antolatu baitu azaroaren 9an, euskaldunen presentziaz Mexikon eta Ertamerikan. Lan bat aurkeztu nahi duenak parte hartzeko, htrejo89@hotmail.com helbidera idazten ahal du, ekainaren 30a aitzin. Izan aste on, irakurle!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016