Hegoaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Iparralde eta Hegoaldearen arteko muga irekia

Azkenean, iparraldea hegoaldearekin zatikatzen duen muga irekitzea erabaki dute, Madrilgo eta Pariseko gobernuek adostu dutenaz. Halaber espainiar estatu guzian lurraldeen artean mugikortasuna onartua izan da. Anitz jende etsituak ziren auzoko jende, familia edo adiskideen arteko muga horrekin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2020/06/25

Urkulluk: 140 milioieuro bideratuko ditu enplegua berreskuratzeko

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du 140 milioi euroko dirutza bideratuko duela COVID- 19aren krisiaren ondorioz, suntsitu edo kaltetutako enplegua berreskuratzeko. Gobernu Kontseiluan onartutako egitasmo hori lau zatitan banatua da, eta enplegua berreskuratzea helburu du. 42 milioi euro emanen zaizkie udalei enplegua sustatzeko tokian tokiko egitasmoak gara ditzaten. 66 milioi euroko inbertsioa eginen dute langabeen heziketarako; 2,3 milioi euro bideratuko dituzte gazteek ikasketak eta lana uztar ditzaten. Azkenik, 30 milioiko inbertsioa eginen dute lanean ari diren eta gaitasunak hobetu nahi dituzten langileak trebatzeko.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Urkullu erabat "haserre", EAEk kanpoan uzten duen diru banaketa dela eta

Iñigo Urkullu lehendakaria erabat "haserre" agertu da COVID- 19aren krisiari aurre egiteko Madrilgo gobernuak egin funtsaren banaketagatik. Horrek Euskal Autonomia Erkidegoa 5.000 milioiko tartetik kanpo utziko lukeelako, foru erregimenagatik. Hori dela eta, Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoaren premiazko bilera eskatu du, eta Pedro Sanchez presidenteari erran dio konfiantza "ekintzekin" frogatzen dela.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

GAL: ikerketa baten alde

"Gure estatutuak ikusita, akaso, ez da arrazorik egongo -Felipe Gonzalez- alderditik kanporatzeko baina alderdi sozialistan nahikoa dela erran beharko diogu Felipe Gonzalezi”. "GALen historia", gehitu du, “nazkagarria iruditzen zait eta nire alderdiak zerbait eduki badu, egin duenak ordain dezala”. JxCATeko Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsati europarlamentariek gutuna igorri diote Europako Parlamentuko ordezkari guziei, Espainiako Estatuaren isiltasuna salatuz eta auzia argitzeko ikerketa baten behar ezina azpimarratuz. ERCko, EH Bilduko eta EAJko eurodiputatuek ere babestu dute ekimena.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

GAL ikertzeko plataforma independentea

Pili Zabala, GALek hil zuen Joxiren arrebak, iragarri du plataforma independente baten sorrera sustatuko duela GAL auzia ikertzeko. “Orain da edo inoiz ez”, idatzi du sare sozialetan, eta herritarrei eskatu die laguntzeko plataforma sortzen. Pertsona batzuek GALekin izandako lotura erakusteko “informazio fidagarria” lortu nahi duela erran du. Ongi hartu du Unidas Podemosek Espainiako Kongresuan ikerketa batzordea sortzearen alde azaldutako jarrera.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Nafarroako Parlamentuak Juan Carlos erregearen koadro bat kendu du

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak, Juan Carlos Espainiako errege emerituaren koadro bat eraikineko Gobernu Aretotik kentzea adostu dute. Adierazpenak Izquierda-Ezkerra, PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemosen aldeko botoa eskuratu du, eta Navarra Sumaren kontrakoa. Erregearen kontrako akusazioak zabaldu dira: hots Meckako trenaren merkatua ardiestean dirutzak eskuratu zituela.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Euskaraldia

Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da, eta, antolatzaileek azaldu dutenez, milaka arigune aktibatzen ari dira jadanik Euskal Herri osoan. Edizioaren berrikuntza nabarmenetakoa dira ariguneak, era guzietako erakunde, enpresa eta elkarteetan euskara erabiltzeko sortzen diren gune babestuak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Euskal Y: ez da europar trenbide sarearekin lotua egonen 2037a baino lehen

Euskal%20Y:%20ez%20da%20europar%20trenbide%20sarearekin%20lotua%20egonen%202037a%20baino%20lehen
AHT bai ala ez? Europar Batasuneko Kontu Auzitegiak adierazi du Ipar Euskal Herrian Euskal Y-arekin bat eginen duen frantziar trenbidea ez dela abiatuko 2037. urtera arte, eta egungo diseinuan, azpiegitura horrek merkantzia garraiorako ahalmen “apalegia” duela ohartarazi du. 1990 geroztik eztabaida eragiten ari den frantziar zati berria ez dela 2037a baino lehen abiatuko erantsi du txostenak. Aztertu dituzten Europako obra handietan, atzerapenak 11 urtekoak dira batez beste eta gainkostua %47koa da. “Beraz, gutienez 20 urte gehiagoz, Iberiar penintsularako merkantzia garraioa itsaso edo errepide bidez egiten jarraituko da nagusiki, horrek ekarriko duen karbono isuri handiarekin”, dio txostenak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Agour: Idiazabaleko gasna ekoizle

Heletako Agour taldeak, bukatzear ditu gasnategi berriko lanak Lizartzan (Gipuzkoa), eta entsegu batzuk egin ondoan, bi aste barne etorriko zaie lehen ardi esnea, inguruko artzainek hornitua. Idiazabal sormarka izeneko gasna eginen du, baina gasna urdin bat ere ekoiztu nahi du, hori ere ardi esnearekin egina. Eusko Labela ukanen du gasna horrek. Behi gasna bat ere egiteko asmoa du. Agourrek Eceizaren banaketa sarea eta 35 urtez Goenaga jogurt egile donostiarrarekin landutakoa baliatuko du Lizartzako gasnak, Hego Euskal Herrian eta Espainian banatzeko, Eroski, Uvesco (BM eta Super Amara) eta beste banatzaile handietara ere joko du. Jarduera abiatzeko akordio bat egin berri du Agourrek Hazi institutuarekin: 250.000 pinta esne erosiko ditu Heletako enpresak.

Irakurri segida

Hegoaldean | 2020/06/25

Kooperatibek 3.000 lanpostu galduko?

Horrela dio Eusko Jaurlaritzak, nahiz eta beste alorretako enpresa gehienak baino hobeki aterako diren krisiaren zepotik. Gaur egun 2.500 enpresa badira giza ekonomian ari direnak 60.500 langilerekin: horietan 1.800 kooperatiba 53.500 langilerekin. Nahiz eta beste alorretako enpresa askok baino hobeki iharduki, langileen %5ek lana galduko dutela uste du Jaurlaritzak.

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016