Kostaldean | 2020eko Ekainaren 25a

Abbadia idekitzen

Hendaian, hiru hilabete pasa zerratua egonik Abbadia jauregia berriz idekiko da uztailaren lehenean. Txartelak aitzinetik hartuz Interneten bidez. Aurpegia maskatua beharko da izan eta, multxoka ez dute hartuko aldian 14 lagun baino gehiago.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2020/06/25

Udari agur Hendaian

Ez dira orainokoan usaiako besta eta ikusgarriak muntatzen ahal. Hendaian hitzordu berezi bat muntatzen ari dute haatik uda sasoinaren agurtzeko ahal bezen airoski, eta hori hiru egunez segidan, uztailaren 11tik 13rat. Asteburu alegera behar litake, zirko, esku-joko, musika, antzerkitxo eta beste, talde ezagutu zonbaitekin. Ausagailu guziak kanpoan eta denak urririk bainan tokiak aitzinetik segurtatuz eta oraiko ustez denek aurpegia maskatua atxikiz.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Odile De Coral eta Guy Poulou

Odile%20De%20Coral%20eta%20Guy%20Poulou
Auzapez berriak izanen dira beraz Urruñan eta Ziburun. Urruñan, hamabi urte Odile de Coral kargutan zela. 2008an hautetsia izana lehen aldikotz eta bigarren aldi bat duela sei urte. Berenaz izanki bestalde Urtubia jauregiko etxekanderea. Ez hain aspaldi oraino, bazen halako dudaño bat, ez ote zen berriz hautagai agertuko. Bainan ez, nahiago ukan du, nahiz frango gaztea den oraino (irailean beteko 58 urte) kargua utzi beste norbaitek har dezan segida. Azken hamabi urte horietan, Urruña azkarki kanbiatu da. Jendetza bera ere emendatu, kasik hamar mila biztanletarat heltzeraino. Holako emendatzea gauza ona den ala ez, hori besterik da. Baditake baduen bere alderdi ona bai eta baduen bere alderdi txarra. Dena den, obra anitz egin da, hiribarnearen berrantolaketa besteak beste. Eztabaida asko ere izan da, lur-istorio eta gaineratiko. Oro har, aldekoak harro daude, lan ederrik akulatu dela. Kontrakoak ez ados bainan hori ez dea denetan hola? Ziburun, 19 urte Guy Poulou auzapez zela. ...

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Portuan ito

Donibane Lohizunen, portuko erretegiaren ondo hortan agertu da itorik hila zen gizon baten gorputza. Laster jakin da 50 urteko arrantzale bat zela, Oléron ugarteko "Marjanic" barkuarekin artetan jiten zena gure eskualde huntarat. Bost egun lehenago desagertua zen, itsas-untzi hori Donibanerat heldu orduko. Geroztik nehork ez ikusia. Noiz eta nola eroria urerat, nehor ohartu gabe gainerat, untsa neke da xuxen finkatzea.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Gorriz eta beltxez

Aurten, Donibane Lohizunen, ez da Jondonane bestarik izan, untsa gauza peningarria zinez, bainan ezin bestela egin. Horiek hola, iragan asteburuan sendi zen halere halako besta aireño bat. Ortziralean jadanik jende asko merkaturat agertu dira gorri eta beltx jauntziekin, kolore horiek izanki bestetakoak. Hori ikusiz beste frango berotu dira eta gisa bereko jauntziak soinean ikusi dira larunbatean eta igandean. Jatetxetan ere gisa bereko giroa.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Itsasoan itzuli bat

"Buruxkan" itsas-untziak berriz abiatu ditu bere joan-jinka itzuliak Donibane Lohizune eta Ziburuko badian. Iragan asteburuan ibilaldiak egin ere ditu jendeak gorri eta beltxez bezti, bestalde aipatzen dugun besta giroa gogoan. Hauxe da gauza berri bat, iluntxetan ateraldiak eginen dira zintzur bustitze batekin. Tokiak aitzinetik hartu behar. Xe h e t a s u n gehiagorentzat, deitu 06 11 69 56 93.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Kolpeka

D o n i b a n e Lohizunen, igande goizaldeko biak irian, gauak gau beraz, bi gazte andana, zonbait Baionatik etorriak, elgarri oldartu dira eta tirahala joka hasi. Zonbait egun lehenago jadanik kalapitan arizanak bide ziren bainan Baionan. Poliza etorri denean, badira kaxketaduneri mendekatu direnak. Gertakari latza! Ondo hartako jende asko iratzartu ere dira eta harrituak egon.

Irakurri segida

Kostaldean | 2020/06/25

Zernahi gisaz bi auzapez berri

Donibane Lohizune aldeko itsas hegi hortan ere, bazterrak heintto bat harrotu dira, herriko bozen bigarren itzulia igandean izanki-eta. Ez Donibanen berean haatik, hor harat-hunata lehen bozaldian berean egina izanik. Biriatun bezala funtsean. Igandean, udako bigarren igandekari, jakinen da nor nagusituko den Hendaian, Urruñan eta Ziburun. Hor, zernahi gisaz, bi auzapez berri izanen dira, Urruñan eta Ziburun orain arte auzapez zirenak ez baitira berriz hautagai. Hendaian, bi zerrenda buruz- buru. Alde batetik, Kotte Ecenarro sozialista, berekin dituela orain abertzale eta komunistak. Bestetik Pascal Destruhaut eskuindarra denen aitzinean. Bi listak -gehiagoka bainan iduriz segurik arras xintxoki eta arra ki. Sekulan ez da hola eta hola aitzinetik erraiten ahal nor izanen den irabazle bainan itxuren arabera ezkerraldekoek dute partidaren beretzeko mentura handiena. Urruñan, Hendaian baino gehiago dira, hala iduri du behin, hiru zerrenda baitituzte. Filipe Aramendi abertzalea l...

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016