Mundu zabalean | 2020eko Ekainaren 25a

Kepa Junkera saristatua

Donostia Kulturak Kepa Junkera musikari bilbotarrari eman dio 2020ko Adarra Saria. Saria ez da, ohi bezala, ekainaren 21ean, Victoria Eugenia Antzokian, Musikaren Europako Egunean banatu, Donostiako alkatearen eskutik. Aurrerago jakinaraziko den datan saria musikari bilbotarrak eskuratuko du.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2020/06/25

Felipe Gonzalez, GAL-en sortzailea

Ameriketako CIAk GAL aztertu ondoan dio, “Espainiako Gobernuak ETAri aurre egiteko estrategia ez oso ortodoxoa erabiltzea erabaki zuela”. Agentziak dio: “Gonzalezek mertzenario talde bat osatzea adostu zuen, terroristen aurka legetik kanpo borroka egiteko, armadaren zuzendaritzapean”. Beste erranaldi zentsuratu batean dio, “mertzenarioak ez dira espainiarrak izan behar, eta ETAko buruzagiak Espainian zein Frantzian hiltzea izanen dute helburu”.

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/25

Klimaren aldeko Herritarren Hitzarmena

JB

Beroketa efektuak sortzen duen gasen isurketa, hamar urte barne, %40ez apaltzea helburua duen Herritarren Hitzarmena bururatu da joan den aste hondarrean. Zonbait hilabetez zortean hautatuak izan diren 150 bat herritar bildu dira justizia soziala zainduz jendarte berri baten oinarriak eta proposamen konkretuak aztertzeko. Orotarat 150 proposamen horietan aspaldian aipatzen diren neurriak, hala nola autoen abiadura apaltzea, bonus ekologikoa, plastiken erabilpena handizki ttipiaraztea edo bizitegien isolatzeko neurriak. Besteek aldiz funtsezko aldaketa suposatzen dutenak: 10 milioiko irabaziak baino gehiago akzioduneri itzultzen duten enpresa handieri, %4ko parte bat trantsizio ekologikoarentzat bideratua izaitea, hirien garapena mugatzea laborantzarako lurren zaintzeko edo kutsatze gehiena sortzen duten produktuen publizitatea hobeki zaintzea eta CETA bezalako nazioarteko akordioak berriz negoziatzea segurtamen printzipioaren arabera. Gobernuari itzuliak izan dira proposamenak et...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/25

Osagarri krisiarekin, jendarte berri bat beharretan

JB

Osagarri krisiak eta hunek sortu duen ekonomia larrialdiak, publiko berri bat behartu du janaria eskaintzen duten elkarteen ganat joaitea. Ondorioz, uda hastapen huntan, azkurri erreserba eskas handian gertatzen da. Joan den martxoaz geroztik azkarki emendatu dira janari beharretan agertu diren jendeak eta jendarte berri bat hunkia izan da: jantokirik gabe gelditu diren unibertsitateko ikasleak edo familia pobreetako haurrak, langabezia partzialan ezarri diren langile prekarioak, paperik gabekoak... eta beste. Horietarik anitz, jadanik lehenagotik egoera ekonomiko tinkoan ziren, bainan ateka gaixtoan aurkitu dira aldi huntako krisian eta horietarik anitz joan dira, lehen aldikotz, sokorri elkarteen ganat. Egoera ekonomikoa emeki-emeki xutitzen ari den m o m e n t u a n, beste antolaketa edo beste jendarte bat plantan ezartzea galdegiten duten bozak emendatzen ari dira. Horietan, bizi duina berreskuratzeko errebenio unibertsala edo gutieneko irabazi bat galdegiten du 19 departamen...

Irakurri segida

Mundu zabalean | 2020/06/25

Gelditzen diren palestinarren lurrak galtzeko arriskuan

JB

Gelditzen%20diren%20palestinarren%20lurrak%20galtzeko%20arriskuan
Bake prozesuari mehatxu ikaragarria dela erran du Jordaniako diplomazia buruzagia den Ayman Safadik, Mahmoud Abbas Palestinako presidentearen ikusterat etorri delarik. Palestindarreri gelditzen zaien Zisjordaniako eremuaren hiruetarik bat Israelek beregana lezake, Estatu Batuetako administrazioak egin proposamenaren arabera. Uztailaren 1ean, Israelgo Gobernuak, Trumpek plazaratu Ekialde Hurbileko plangintzari buruzko erabakia hartu behar du. Jordania, Egiptoarekin batean, bake akordio bat izenpetu duen arabiar herri bakarrenetarik bat da eta Hebrear Estatuarekin dituen harremanak zalantzan ezartzea mehatxatu du, baldin eta israeldarrek ilegalki okupatzen dituzten Palestinako lurraldeak osoki berenganatzen badituzte. Menean hartze bat baldin bada, bake prozesuaren oinarrian den Israelen ondoan Palestinar Estatu baten sortzeko aterabidea hilaurtuko lukeela eta beraz beretzeari buru egitea bakearen zaintzea dela argudiatu du Jordaniako kargudunak. Berriki egin den inkesta bate...

Irakurri segida

3550. zbk

Aski badakik bizitzen balinbadakik.

Betiko errana

Gure Hitza | 2020/06/25

Gure gogoetan

Menane Oxandabaratz

Nahi nuke sar-hitz huntaz baliatu agurtzeko bi pertsona berrikitan galdu ditugunak, biek Euskal Herria maite, biak euskaltzale amorratuak, biak jendekinak, biak fededunak, biek beti jakin izan dutena harreman goxo eta omoretsua erakusten. Mattin Larzabal eta Jamattitt Bidart, Kuxkurrio izenarekin ezagutua. Larunbatarekin Mattin-i azken agurra egiten ginakola, astelehenean berria etorri zen Jamattit Kuxkurrio hil zela. Bientzat entzun da Euskaldun Fededun zirela, bai dudarik ez da, beren baitan bi fede kurutzatzen zirela: euskalduntasuna eta giristinotasuna. Lehena “gure” Mattin! Norbait abian delarik, bakoitzari bere baitan oroitzapen batzuk gogoarazten zaizkio. Gure Irratian ibiltzen nintzelarik, astelehen arratsetan, atzo balitz bezala ikusten dut Mattin bere bulego xokoan, ikusi orduko bere irri gozoarekin erraiten zuela “untsa hiza?”. Zainetan edo kexu etortzen nintzanean, bazuen beti mintzatzeko molde bat, nun ene baitan nuen kerra, Mattin entzutean lasaitzen zen. Beti ...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016