Azalekoa | 2020eko Uztailaren 02a

Bost emazte mestizok Belgikako estatua auzitaratzen

M.O.

Kongoko parte bat (Congo-Kinshasa), 1950 hamarkadan Belgikako kolonia bat zen. Léa, Monique, Noëlle, Simone eta Marie-Josée garai hartan sortu ziren, aita belgikarra eta ama kongoarra, mestizoak dira. Beren familiatik bortxaz hartuak izan ziren eta giristino instituzio batean ezarriak izan.

Ekainaren 24an Belgikako estatua auzitaratu dute “Gizateriaren aurkako krimena” leporatuz. Auzi horren bidez, nahi dute ezagutuak izan daitezen jasan edo pairatu duten egoera salatzeko. 1911 eta 1969 urte artean anitz mestizo haur hartuak izan ziren eta horietan zenbaitzuk abandonatuak. Haur horiek deklaratuak izan ziren “aita ezezaguna” bezala, beren amen eskutik bortxaz hartuak, “lotsaren umeak” kontsideratuak... anitz sufrikario jasan dituztela. Auzi hunek kolonizazioaren eztabaida berriz bultzaten du, Black Lives Matter (Beltzen biziek konda dute) mugimenduak eramaiten duen kanpainaren bete-betean kokatzen da. Mugimendu politiko hunen helburua delarik, beltzek jasaiten dituzten erasoak jakinaraztea eta salatzea.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Azalekoa | 2020/07/02

Herriko kontseiluak sei urterentzat osatuak!

MO

Herriko%20kontseiluak%20sei%20urterentzat%20osatuak!

Lehen aldikoz herriko bozen historian hauteskundeak bi denboraldi luzetan iragan dira, lehena martxoaren 15ean, izurritearengatik bigarren itzulia gibelatua izan zen. Hau dela eta, azkenean ekainaren 28an bururatu dira. Ipar Euskal Herriko 18 herritako hautesleak gomitatuak ziren bozkatzera.

Irakurri segida

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016