Han eta Hemen | 2020eko Uztailaren 02a

“Euskal Haziak” ikastetxeen paretetan

Euskal Haziak Elkartea

a€œEuskal%20Haziaka€%20ikastetxeen%20paretetan

Elkarteko kideekin Euskal Haziak elkartea argitan eman nahi izan dugu. euskalhaziak@gmail.com Gogoeta bat egin eta, ohartu gira Euskal Haziak Elkartea ez zela ikastetxe elebidunetan aski argitan emana. Helburu hortan, Ikastetxe elebidun guzieri proposatu dugu Euskal Haziak plaka bat erostea ikastetxeen aitzinean emaiteko. Zuzendariek ideia gustukoa eta interesgarria atzeman dute eta mementoan 19 plaka manatuak eta banatuak izan dira. Plakak oraindanik manatzen ahal dira mezu bat igorriz helbide huntarat euskalhaziak@gmail.com

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2020/07/02

Euskopay

Euskopay

Lekuko monera den Euskoak, billete bidez abiatu ondoan, 2017an Eusko-karta martxan jarri zuen. Orain Eusko elkarteak beste ordaintzeko manera bat proposatzen du, erabilpena handizki errextuko duena, mugikorraren aplikazio bati esker ordaintzeko gisan.

Gaurdanik ehun bat saltegitan erabilgarria da, eta hemendik urte hondarrera, mugikorraren bidez 600 bat saltokietan euskoz ordaintzen ahalko da. “Euskopay” deitzen da, ez du kostu gehigarririk, eskuko telefonoan aplikazioa da telekargatu behar. Gero erosketak egiterakoan aski da jadanik eusko-kartaren kodigoa sartzea pagatzeko.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/07/02

Elkarbizitza

Xalbador kolegioa

Elkarbizitza

Ikasturte hastapenean 6.eko ikasleekin elkarbizitzaren inguruko proiektu bat eraman genuen. Ikastolatik kolegiora eta kolegioko lau urteetan nola elgarrekin bizi izan ziren eta bizitzeko asmoa zuten abiapundutzat hartuz, nahi genuen eremua eta baloreak bereganatu ditzaten, haien hitz eta begiekin. "Laguntasuna", "errespetua", "justizia", "elkarlana", "mehatxua"... eta beste hainbat hitzen definizioak sortuz gero, azken urratsa If MATXIKOTE margolariarekin eraman behar zuten. Denek ezagutzen dugun izurrite egoerak ez du artista eta gazteen elkarlan hori permititu. Hala ere, If-ek bere partea egin ahal izan du, proiektua murruetan kolorez argitaratuz.

Heldu den urtean elkarlan hori segitzeko asmoa dugu, ikasle berriekin!

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/07/02

Euskaraldia abiatzer!

Euskaraldia%20abiatzer!

Euskaltzaleen Topagune eta Euskal Konfederazioak abiatu ekimena da, 2018ko urte hondarrean, lehen aldikotz Euskal Herri osoan iragan zena. 2018ko edizioan parte hartu zuten Ipar Euskal Herriko 6.000ko bat Ahobizi (euskara dakiena) eta Belarriprest (euskara ulertzen duena). Aurten berriz eginen da, azaroaren 20tik abenduaren 4a arte. Euskaraldiaren helburua da egin-ahala euskaraz hitzegitea, hortarako bakoitzak ezaugarri bat soinean ukanen du. Antolatzaileek diote Ipar Euskal Herrian %20ak euskaradunak direla eta bakarrik %5ek dutela erabiltzen. Kanpaina hau herri guzietan ongi eramana izan dadin, gaurdanik herrietako taldeak biltzea proposatua da, bakoitzak ikus dezan zer gertakari mota antolatzen ahal duen.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2020/07/02

“Bizi” eta “Txirrind’Ola” elkarteen ihardukitzea

a€œBizia€%20eta%20a€œTxirrinda€™Olaa€%20elkarteen%20ihardukitzea

Duela zenbat aste Baionan, Angelun eta Biarritzen gaindi ibiltzen direnek, ikusi dituzkete horiz markatu bidexka batzuk. Bizi mugimenduak eta Txirrind’Ola elkarteek prentsaurreko bat eman dute “koronapista” deitu duten bide horieri buruz, puntu baten egiteko. Aspaldiko urtetan eskatzen zuten, hirigunean bizikletaz ibiltzeko bideak eginak izan daitezen.

Covid-19 garaian Euskal Elkargoak eta Garraioen Sindikatuak antolatzen ari ziren bide horiek aurkeztu zituzten, zenbaitzu behin betirakoak eta beste batzuk oraino entseguan direnak. Izurriteak eragin du hiri anitzetan holako bideak jarriak izan daitezen, autobusen hartzeko beldurra izanez bai eta auto gehiago hirietan izaiteko arriskuarekin.

BAB eskualdeko herritar batzuk horren kontra altxatu dira, petizio bat martxan jartzen zutela. Zenbaitzuentzat hauteskunde garaian izanez, bozen biltzeko jukutria bat zela, beste batzuk autoak blokaturik egonen direla bide horiek leku gehiegi hartzen dutelakotz, diru xahutz...

Irakurri segida

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016