Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2020eko Uztailaren 02a

Aiherra

Heriotze: René Baptiste

Azken denbora hauetan Senperen bizi zen herritar bat, René Baptiste, Beltzagitekoa, zendu da, 84 urte zituela. Louis Beltzagi, Aiherrako bolanjer zenaren semea zen. Hunen ehorzketak ostiral arratsaldean iragan ziren, Aiherrako elizan. Gure doluminak alabari, eta anai-arreberi, hauen familieri eta ahaidego guziari.

“Aiherrako kabalkada, herri bat bilduz” filmaren aurkezpena

Azaroan 30ean kabalkadakoek antolatu parte hartzaileen arteko besta oroigarrian, Kanaldudek, herritarren laguntzarekin egin filma (kabalkada osoa agertzen duen film ofizialaz bestalde), lehen aldikotz ikusi zuten. Hunek, kabalkadaren prestatzen nola arizan ziren batzu ala besteak, nolako xinaurri lana ereman zuten, plazan agertzen ez ziren langile antolatzaileak, hots erridauen gibelean beren burua erakutsi gabe lan egin zutenak eta ikusliar batzuen komentarioak erakusten ditu. “Aiherrako kabalkada, herri bat bilduz” izendatu duten 45 minutu irauten duen film berri hau geroztik doi bat aldatu eta bururatu dute. Hunen behin betiko eta azken bertsioa ikusteko aitzakiarekin, gaualdi baten antolatzea proposatzen dute kabalkadaren arduradunek, uztailaren 13an xuxenez, koronabirusaren aldetik ez badituzte baldintza sanitarioak aldatzen bederen. Arratseko 10etan kanpoan eta plazan (euria balitz ondoan den eskola publikoko aterpean) ikusten ahalko da, iluna izanen denean. Baina lehenago daukute hitzordua emaiten, 8etan, dantza batzuen emaiteko elgarrekin 2 orenez, artetik, pintxoak jastatuz eta edari bat edo beste hartuz Gozategia ostatuan (hau irekia izanen da). Ondotik arratsa Gozategia ostatuan bururatzen ahalko dute ikusleek. Hots, deneri irekia den arrats eder baten mentura, dudarik gabe!

Odolaren emaitea, Denen Etxean, ortzegun eta ortziralean

Odol emaite zentroak jakinarazten du odolaren beharretan direla. Ondorioz zuen odola igurikatzen dute, eta 2 egunez Aiherran, permanentzia atxikiko dute, Gaztetxeko gela handian, heldu den uztailaren 2an, ortzegun goizean (8:00-12:00), eta uztailaren 3an, ostiral arratsaldean (15:00-19:00). 18 urtez goitikoeri luzatzen dute gomita. Ez da barurik izan behar eta nortasun ageriarekin jin behar da. Ongi etorri deneri!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016