Herriz Herri - Aldude (NB) | 2020eko Uztailaren 02a

Aldude

Aldude

Urrezko ezteiak

Joan den primaderan egin beharra, asteburu huntan Marie- Yvonne eta Mixel Arambel-ek beren urrezko ezteiak ospatu dituzte St. Sylvestre ostatuan familiaz inguraturik. Goresmenak Marie-Yvonne eta Mixel.

Anitz berri ilun

3 heriotze Jeannot Saldubehere, “Uhaldeko” seme, Baigorrin bizi zena, zendu da. Lan eta aisialdi desberdinetan parte harturik, denetan ber oroitzapena utzi du “orotarik maitatua”. Azken urte multxo hauek biziak bortizki zauriturik, 71 urtetan utzi gaitu hainbeste maite zituenen ganat joaiteko. Hazparnen ehortzia izan da Albert Larre, 80 urtetan zendu dena. Albert zen Esnausu Xoxiloko Jeannen espos laguna. Jakin da ere, Ameriketan Los Angeles hirian, Danièle Arretche zendu dela. Duela 80 urte Esnausu “Lesakainean” sortua zen. Heldu den ibiakoitzean, Uztailaren 4an, Esnausun arratseko 7 orenetan. Danièle zenarentzat meza bat emana izanen da. Doluminak Saldubehere, Larre eta Arretche familieri.

Herriko bozak

Bozkatzera deituak ziren 302 hautesle. Bozkatzaileak 177 (%58.61), bali 145 (%48,01), xuri edo ez bali 32 (%18,07). Hautagai bakar bat zen Pierre Sanchotena “Alastainbordakoa” hautatua izan da 142 bozekin (%97.93).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016