Herriz Herri - Baiona (L) | 2020eko Uztailaren 02a

Baiona

Baiona

Peña guzien mezua Azken denbora hauetan, Baionako karriketan ibiltzen girelarik, zurrumurru batzuk entzuten dira bestak ezeztatuak baldin badira ere, peñak zerbaiten antolatzen ari direla. Joan den ekainaren 22an bildu dira eta erabaki dute ez deus antolatzea, beraz hauenganik bederen bestarik ez da izanen. Baionar peña horiek berretsi dute, gobernamenduarenganik etorri aginduak erres- Baiona petatuko dituztela, besta ezeztatuak izaitearekin bat egiten dute. Hau dela eta ez dira idekiak izanen, ez dadin jende biltzerik izan, osasun neurriak ez baitira errespetatuak izaiten ahalko. Baionako buruzagier nahi izan dute jakinarazi, Euskal Herriko herritar batzuk zerbait izanen dela sinesten dutenez, heieri izanen dela behar diren neurrien hartzea.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3551. zbk

Gure Hitza | 2020/07/02

Elorrimenditik

Peio Jorajuria

Gutiz gehienek “La colline de la Bergerie” deitzen dute. Alta, Kanboko muno horrek badu jatorrizko euskal izena: Elorrimendi. Departamenduak berrikitan diruztatua du, kaskoan, eraikin bat, Iñaki Noblia kanboar arkitekto gazteak marraztua. Euskal Herriko zurez eraikia da osoki eta zuhaitz hosto baten forma du. Deitu dute Elondare, Elorrimendiren lehen bi hizkiak eta “ondare” hitza uztartuz. Bisitaz izan berri gitzaio, oihanean barnako oinezko igoera xorien kantuek alaiturik. Eraikin oso pollita da. Hemendik aitzina animazio frango aterbetu beharrak omen ditu. Balioko du.

Elorrimendiko gainetatik bista zabala da inguruz inguru, hurbileko mendiak ageri. Alde batera, Urtsumendi. Hunen gainekaldeko zerua lasai lasaia aurkitu dugu, hodei beltzik gabe, mementoko bederen. Bestaldera, Mundarrain. Hemen aldiz zerua frango gorrail. Pentsa! Pekaldeko herrian, Itsasun, herriko bozen bigarren itzuliaren karietara, giroa nahiko beroa zen. Eta bat-batean entzun ditugu oihuak eta t...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Jacques Laffitte, 11 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016